Lagado
Itxura
Lagado fikziozko hiri bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen dena. Balnibarbiko hiririk handiena da.
Hiria bere Akademiagatik da ospetsua. Akademia honek hainbat arlotako jakintsu asko biltzen ditu.
Lemuel Gulliver-ek Akademia bisitatu zuenean oso esperimentu bitxi batzuk ikusi zituen: eguzki-energia pepinoetan gordetzekoa, armiarmen zeta hauskaitza sortzekoa, hizkuntza substantibo silababakarren multzo bihurtzekoa, eta abar.
Orokorrean, Royal Societyren eta bere esperimentuen satiratzat hartu izan da Lagadoko Akademia.