Edukira joan

Lemuel Gulliver

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lemuel Gulliver fikziozko pertsonaia bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuko protagonista.

Liburuaren arabera, Gulliver Nottinghamshiren jaio zen. Medikuntza ikasi zuen Cambridgeko unibertsitatean eta Londresko zirujau ospetsu baten laguntzailea izan zen. Gero Leidengo (Herbehereak) unibertsitatean ikasi zuen. Bere kabuz ikasi zituen matematikak eta itsasketa.

Liburuan agertzen diren bidaiak egin baino lehen, Ekialdeko Mediterraneora, Asia Hegoaldera eta Karibera bidaiatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]