Kotiledoi
Botanikan, kotiledoiak (grezieraz κωτυλυδών, Kotulêdôn, "mozketa baten hutsunea") hazia osatzen duten jatorrizko hostoak dira, eta haziaren erdialdean daude.
Landare monokotiledoneoen haziek kotiledoi bakarra dute (garia, artoa eta beste hainbat), dikotiledoneoetakoek bi dituzte (babarrunak, ilarrak, gaztainondoak), koniferoek hamar eta hamabi artean dituzte. Kotiledoiak, sarri, elikadura erreserbaz arduratzen dira.
Fanerogamoak diren dikotiledoneoetan, erreserba ezberdinez arduratzen dira, proteinak, lipidoak eta azukreak. Forma konplexuetan dauden erreserba hauek ernalketan endekatzen dira, entzima batzuen ondorioz. Endekapen honen ondorio diren molekula txikiak enbrioira garraiatzen dira, bere garapen zikloa jarraitzeko erabiltzen dituena.
Landare monokotiledoneoen haziek dikotiledoneoenen egitura erabat ezberdina dute.