Edukira joan

Kosakoen atamanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kosakoen atamanerria


Cossack with musket (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaTxyhyryn, Baturyn, Hlukhiv (en) Itzuli eta Hadiatx
49°4′48″N 32°40′12″E
Azalera200.000 km²
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Gobernu-sistemahautapenezko monarkia eta stratocracy (en) Itzuli
Hetman of Zaporizhian Host (en) ItzuliKirill Razumovsky (en) Itzuli
LegebiltzarraCossack Rada (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.500.000
Dentsitatea7,5 bizt/km²
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa
Historia
Sorrera data: 1648ko urtarrilaren 30a (juliotar egutegia)
Bestelako informazioa

Kosakoen atamanerria egungo Ukrainako erdialdeko eta ipar-mendebaldeko eskualdeetan kokaturiko estatu kasoko bat izan zen 1649 eta 1775 bitartean. Ataman edo hetman izeneko buruzagi bat zuen buru.

Bohdan Khmelnytsky kosakoak zuzendutako matxinadaren ondorio gisa ezarri zen. Khmelnytskyk Zaporizhiako erregimentu kosakoak eta Ukrainako populazioa elkartu zituen Polonia-Lituaniako agintearen aurka. Khmelnytsky bera lehenengo atamana izan zen, 1648 eta 1657 artean gobernatu zuena.

Atamanerria, estatu gisa, Ukrainaren erdialdean eta Errusiaren zati txiki batean hedatu zen.[1]

1654an, Errusiako tsarren agintepera igaro zen, Pereiaslaveko itunaren ondorioz, eta 1667ko Andrusovoko tratatuaren ondorioz lurraldea Errusiaren eta Poloniaren artean banatu zen. Zatiketa horrek gerra zibila eragin zuen alderdi kosakoen artean Ukrainan, XVII. mendearen amaieran amaitu zena.

XVIII. mendean atamanerriaren lurraldea Ukrainaren mendebaldera mugatuta zegoen. 1764an, Katalina II.a Handiak, Errusiako subirauak, bertan behera utzi zituen estatu kosakoaren autonomia eta atamanaren kargua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Orest Subtelny; Ukraine History; University of Toronto Press; 2000. ISBN 0-8020-8390-0. páx. 159 Situated en the left bank, this land was called Hetmanate for Ukrainians, while Russians referred to it as Malorossiia. It included ten regimental districts: Starodub, Chrnihig, Nizhin, Pryluky, Kiev, Haidach, Lubny, Pereiaslav, Myrhorod and Poltava.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]