Julia Nyberg
Julia Nyberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Q10670714 , 1785eko azaroaren 17a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Q10670714 , 1854ko apirilaren 18a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, autorea eta idazlea |
Izengoitia(k) | Euphrosyne |
Kristina Julia Nyberg, jaiotzez Christina Juliana Sverdström (Svärdström), Euphrosyne izengoitiaz ere ezaguna, (Skultuna, 1785eko azaroaren 17a – ibidem, 1854ko apirilaren 16a) suediar poera izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Skultunan jaio zen 1785ean Per Svärdström eta Beata Eliasdotter Almgrenen familian. 13 urte zituela, umezurtz geratu zen, eta Adlerwald industrialariak adoptatu zuen. Stockholmgo Dariès markesaren barnetegian ikasi zuen, eta 1802tik 1809ra han izan zen irakasle. Orduan Henrik Johan Asping merkatariarekin ezkondu zen. 1818an dibortziatu zen. 1816an Per Daniel Amadeus Atterbomi hainbat poema bidali zizkion[1][2]. Bera izan zen Euphrosyne izengoitia jarri ziona[3].
1822an Skultunara itzuli eta Anders Wilhelm Nybergekin ezkondu zen[1].
Nyberg ospetsu egin zen batez ere Walpurgis gaueko jaierako idatzitako abestiengatik, eta horietako asko gaur egun ere abesten eta grabatzen dira, Vårvindar friska eta Fruktmånglerskan med tapperhetsmedalj barne. Ez zuen inoiz poema epikorik idatzi, naturan inspiratutako poema laburragoak baizik. Per Daniel Amadeus Atterbomek haren poemak aldizka argitaratu zituen Poetisk kalender aldizkarian[4].
1829an Suediako Akademiaren sari bat irabazi zuen[1].
1854an hil zen, 68 urte zituela[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dikter af Euphrosyne (1822)
- Vublina, dramatiskt poem af Euphrosyne (1823)
- Nyare dikter af Euphrosyne (1828)
- Samlade dikter (hiru liburukitan, 1831–1842)
- Dikter af Euphrosyne (1843)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Suedieraz) «Julia Christina Nyberg (pseud. Euphrosyne)» The Art Bin (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Suedieraz) «Aurora-förbundet» Nordisk familjebok. 2 (argitaratze data: 1904), 438 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Suedieraz) «Julia Christina Nyberg (1785-1854)» Svenskt biografiskt lexikon (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Suedieraz) Stålberg, Wilhelmina; P. G, Berg. (1864-1866). «Nyberg, Julia Christina» Anteckningar om svenska qvinnor. , 289 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).