Ivan I.a Moskukoa
Ivan I.a Moskukoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1328 - 1340ko martxoaren 31 ← Alexander of Suzdal (en) - Simeon Moskukoa →
1328 - 1337 ← Aleksandr Mikhailovich of Tver (en) - Simeon Moskukoa →
1325 - 1340ko martxoaren 31 ← Yury of Moscow (en) - Simeon Moskukoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Mosku, 1288 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Moskuko Printzerria Period of appanages | ||||||
Heriotza | Mosku, 1340ko martxoaren 31 (51/52 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Cathedral of the Archangel (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Daniel I.a Moskukoa | ||||||
Ama | Agrippina, Vasilisa of Rostov | ||||||
Ezkontidea(k) | Helena of Smolensk, Grand Princess of Moscow (en) Ulyana (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Rurik leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Ivan I.a Moskukoa, edo Ivan I.a Danilovitx Kalita (errusieraz: Ива́н I Дани́лович Калита́; 1288-1340ko martxoaren 31), Moskuko printzea eta Vladimirreko printze handia izan zen (1328tik).
Daniel I.a Moskukoaren semeetako bigarrena zen. Pereislaveko printze bihurtu zen 1304an. Bere anaia Juri I.a Moskukoaren oinordekoa izan zen 1325ean. 1328an, Urrezko Hordako Uzbeg Khan khanaren aurrean errenditu zen. Khanak, Duke Handi izendatu zuen aurrekoa, Tverreko Alexandre II Vladimirski, kargutik kendu ondoren.
1304ko abuztuak 4an, Moskuko Jasokundearen Katedralaren lehen harria jarri zuen. Tver suntsitu zuen 50.000 soldaduko armadarekin, Khanaren izenean, eta printzerriko biztanleek, euren zerga kobratzaileak sarraski batean hil ondoren. Balentriaren ondoren, Kahnak, Moskuko, Vladimirreko eta Errusia osoko Printze Handi titulua eman zion.
Ivan, erabaki irmoz, khanarekin aliantza bat bilatu nahi izan zuen lituaniarren inbasioetatik babesteko. Bere asmoa, bere printzerria errusiar lurretatik hedatu eta bere agindupean modu bakarrean gobernatzea zen. Urrezko Hordarekin eta kleroarekin ulertzea lortu zuen eta eliza ortodoxoaren buruzagitza, Vladimirretik Moskura eraman zuen.
Hil zenean, 1341ean, bere seme nagusia zen Simeoni, 26 hiri utzi zizkion, Vladimir eta Mosku horien artean, bere bigarren seme zen Ivani, 23, 21 Andresi eta beste 26 bere bigarren emaztea eta seme gazteenei. Jasokundearen katedralean lurperatuta dago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan I.a Moskukoa |