Edukira joan

Nazioarteko Espazio Estazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
ISS» orritik birbideratua)
Nazioarteko Espazio Estazioa
Historia
AurrekoaSpace Station Freedom (en) Itzuli
Espazio jaurtiketa 1998ko azaroaren 20a
KudeatzaileaNASA, Errusiako Espazio Agentzia Federala, Europako Espazio Agentzia, Japoniako Espazio Agentzia eta Kanadako Espazio Agentzia
Kokapena
Kokapenaorbita geozentriko
Koordenatuak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Dimentsioak66,4 (luzera) m
Integrated Truss Structure: 94,5 (zabalera) m
Masa419.725 kg
Edukiera7
OsagaiakInternational Docking Adapter (en) Itzuli (1a)
space station module (en) Itzuli
orbital replacement unit (en) Itzuli
International Standard Payload Rack (en) Itzuli
orbit of the International Space Station (en) Itzuli
Identifikazioa
Dei-kodeaAlpha, Station

Nazioarteko Espazio Estazioa (ingelesez: International Space Station edo ISS) bost espazio agentziaren proiektua da: NASA (Estatu Batuak), RKA (Errusia), JAXA (Japonia), CSA (Kanada) eta ESA (Europa) agentziena, alegia. Brasilgo espazio agentziak ere parte hartzen du, NASArekin duen kontratu baten bidez. Italiako espazio agentziak ere hainbat lanetarako kontratuak eginda ditu, nahiz eta Italia ESAren barnean dagoen herrialdeetako bat izan.

Nazioarteko Espazio Estazioa Lurraren inguruan dabil orbitan, Lurretik 360km-ko garaieran, eta 92 minuturik behin Lurrari itzuli bat ematen dio. 2007ko abuztuaren 14an bere 50000. itzulia bete zuen.

ISSren horniduraz, bai errusiar Soiuz eta Progress espazio-ontziak eta baita estatubatuar espazio-ontziak (Endeavour, Discovery eta Atlantis) ere arduratzen dira. 2000ko azaroaren 2tik, hau da, lehenengo tripulazioa sartu zenetik, beti egon da tripulazio batekin barnean. Thomas Reiter astronauta hara joan arte, handik pasatutako astronauta guztiak, estatubatuarrak edo errusiarrak ziren. Nazioarteko Espazio Estaziotik 14 herrialdeetako astronautak pasa dira. Astronautez gain, Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren lehenengo bost espazio turistak ere.

ISSa, hasiera batean, laborategi, behatoki eta fabrika izateko asmoarekin eraiki zen, baita garraioa, mantenua eta, Lurraren beheko orbitan, Ilargirako, Marterako eta asteroideetarako misioetarako base bezala ere. Hala ere, NASA eta Roscosmos -en arteko jatorrizko ulermen-memorandumean aurreikusitako erabilera guztiak ez dira bete. 2010eko Estatu Batuetako Espazio Politikan, merkataritza, diplomatiko[1] eta hezkuntza helburuetarako betekizun gehigarriak eman zitzaizkion.

1980. hamarkadako lehenengo urteetan, NASAk bere Freedom espazio estazioa planeatu zuen; sobietarrek Mir eta Salyut zituzten bezala, estatubatuarrek ere espazio estazio bat izan zezaten. Baina Sobietar Batasunaren gainbeheraren eta Gerra hotzaren ondorioz, proiektua deuseztatu egin zuten. Espazioko lasterketaren amaiera, estatubatuarrek Kanada, Europa, Japonia eta Errusiarekin elkarrizketak edukitzera eraman zituen 1990.eko hamarkadaren hasieran, nazioarteko espazio estazio bat eraikitzeko. Proiektu hau 1993.urtean iragarri zuten eta hasieran "Space Station Alpha" izan zuen. Espazio estazio hori hainbat espazio estazioren proiektuen batura izatea nahi zuten: (Mir2 errusiarra (Oraingo Zvezda modulua, Mir2ren muina da), Freedom estatubatuarra, Columbus modulu europarra eta esperimentu modulu japoniarra.

ISSren historia 1998ko azaroaren 20an hasi zen. Proton, errusiar kohetea Zarya modulua lurraren orbitan jarri zuenean, honek ISSari behar duen energia eta propultsioa emateko diseinatuta dago.Hainbat hilabete geroago NASAkUnity nodoa orbitan jarri zuen berriro Endeavour anezkari esker. Horrek lau pertsona bidali zituen espazio estaziora, han sistema elektronikoa berritzeko eta akatsak obetzeko. 2000. urtean Zvezda errusiar modulua gehitu zen honi esker lehenengo astronautak han “bizi” ahal izan zuten. Urriaren 11an Unity nodoari ITS Z1 estruktura gehitu zuten hau lortu zuen, estazioa lurrarekin komunikatzea . Azaroaren 2an lehenengo tripulazioa heldu zen Soyuz kapsulara azken hau urriaren 31an espazioratu zen. Hilabete bat geroago lehenengo modulu fotovoltaikoa instalatu zuten, eguzki energiaz estazio osoa ondo funtziona dadin. Hurrengo urtean Destiny laborategia martxan jarri zuten noski, Estatu Batuetan egina. 2001eko otsailaren 7an gehitu zen Atlantis anezka erabilita. 2001eko apirilaren 19an lehenengo beso artikulatua gehitu zuten SSRMS deitua, honekin batera italiar modulu bat eta UHF antena bat heldu zen.Uztailaren 12an deskonpresio kamera bat instalatu zuten, honi esker astronautek espaziora irten zezaten eta beraien lehengo urratsak espazioan emateko. Irailaren 14an besta deskonpresiozko kapsula gehitu zuten errusiarrek.

Bere lehenengo modulua, "Zarya" modulu funtzionala, 1998ko azaroan jarri zen orbitan errusiar Proton suziri batean. Bi pieza gehiago ere,(Unity modulua eta Zvezda zerbitzu modulua) gehitu egin ziren lehenengo tripulazioa bidali aurretik. Lehenengo tripulazioak 2000ko azaroaren 2an porturatuzuen eta estatubatuar batez (William Shepherd) eta bi errusiar kosmonautez (Yuri Gidzenko eta Sergei Krikalev) zegoen osaturik.

ISSren muntaketa punta-puntako teknologi lana da eta amaituta dagoenean, presurizatutako 1000m^3ko bolumena izango du. 1998ko azaroan hasi zen Zarya moduluarekin eta gaur egun, muntadura jarraitu egiten du. 2007ko urriaren 23an jarri dioten Harmony moduluarekin, ISSek 6,1 metroko luzera, 4,2 metroko diametroa eta 13.608kg-ko masa du.

Oraindik ez dago bukatuta baina bere osotasunean egongo denean 4 Mir espazio estazioa adinako bolumena edukiko du. Horretarako 45 “bidaltze misio” baino gehiago beharko dira falta diren pieza guztiak anezka baten bitartez kanporatzen joango dira.

Espedizioa Hasiera Data Amaiera Data CDR FE-1 FE-2 Biztanle kopuru minimoa
1 2000ko Azaroak 2 2001ko Martxoak 18 William Shepherd Sergi Krikalev Yuri Gidzenko 3
2 2001ko Martxoak 10 2001ko Abuztuak 20 Yury Usachev Susan Helms James Voss 3
3 2001ko Abuztuak 12 2001ko Abenduak 15 Frank Culbertson Mikhail Tyurin Vladimir Dezhurov 3
4 2001ko Abenduak 7 2002ko Ekainak 15 Yury Onufrienko Daniel W. Bursch Carl E. Walz 3
5 2002ko Ekainak 7 2002ko Abenduak 2 Valery Korzun Peggy Whitson Sergei Treshchev 3
6 2002ko Azaroak 25 2003ko Maiatzak 3 Kenneth Bowersox Nikolai Budarin Donald Pettit 3
7 2003ko Apirilak 28 2003ko Urriak 27 Yuri Malenchenko Ed Lu - 2
8 2003ko Urriak 20 2004ko Apirilak 29 Michael Foale Aleksander Kaleri - 2
9 2004koApirilak 21 2004ko Urriak 23 Gennady Padalka Michael Fincke - 2
10 2004ko Urriak 16 2005ko Apirilak 24 Leroy Chiao Salizhan Sharipov - 2

2010an edukiko dituen propietateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Masa: 464 tona
  • Eraman ditzaken tripulanteen kopurua: 6 pertsona
  • Laborategi kopurua: 4
  • Abiadura: 26000 km/h
  • Zabalera:108 m
  • Luzera: 88m
  • Egonaldietarako espazioa: 13000 m³

Nazioarteko Espazio Estazioaren sistema nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitate hornidura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Espazio Estazioren energi iturria Eguzkia da. Eguzki argia, elektrizitate bihurtzen da eguzki panelak erabiliz. Hasieran, estazioaren energi iturri bakarra errusiar moduluan dauden eguzki panelak ziren eta espazio estazioaren errusiar zatia 28 volteko korronte zuzena erabiltzen du. Espazio estazioaren beste zati guztietan elektrizitatea, egiturari lotuta dauden eguzki paneletatik dator eta korronte zuzeneko 130-180 volt arteko balioak ditu. Ondoren elektrizitatea egonkortu egiten da 160 voltetako korronte zuzenean eta erabiltzen den 124 voltetako korronte zuzenera bihurtzen da. Estazioaren zati bietako korrontea zati batetik beste zatira pasa daiteke bihurgailuak erabiliz eta hau funtsezkoa izan da errusiar korronte plataforma ezeztu zenetik.

Eguzki trokelak normalean Eguzkiari jarraitzen dio Eguzki energi kopururik handiena xurgatu ahal izateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]