Edukira joan

Henry Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Moore

(1973)
Bizitza
JaiotzaCastleford1898ko uztailaren 30a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Talde etnikoaIngelesa
HeriotzaMuch Hadham1986ko abuztuaren 31 (88 urte)
Hobiratze lekuaSt Thomas Churchyard (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Irina Radetsky (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Art (en) Itzuli
Castleford Academy (en) Itzuli
Leeds Arts University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, watercolorist (en) Itzuli, ilustratzailea, grabatzailea, bandmaster (en) Itzuli, artista bisuala, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista
Lantokia(k)Paris
Londres
Hampton eta Much Hadham
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Suediako Arteen Errege Akademia
Britainiar Akademia
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Itzuli
MugimenduaArte garaikidea
surrealismoa
Primitibismoa
modernismo katalana
Genero artistikoaarte abstraktua
Organic abstraction (en) Itzuli
Arte figuratiboa
arte publikoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

henry-moore.org
Discogs: 1303813 Find a Grave: 10743799 Edit the value on Wikidata

Henry Spencer Moore (Castleford, 1898ko uztailaren 30a - Much Hadham, 1986ko abuztuaren 31) Ingalaterrako eskultorea zen. XX. mendeko eskultore nagusietako bat izan zen eta bere garaiko artista britainiar ospetsuena. Arte primitiboa, Jean Arpen Surrealismoa eta Arte abstraktuaren eraginak izan zituen.

Giza gorputzaren abstrakzioa asko landu izan zuen, amatasunak batez ere. Kasko izeneko buru abstraktuak ere egin zituen. 1950. urtean hasi zen espazio publikoetarako eskultura monumentalak egiten. Haietako adibide on bat Gernikan topa dezakegu (Figura handia aterpean). Materialen izaerarekin jokatzen zuen bere lanetan, harria, zura eta brontzea landu zituen. Bere eskulturek hutsuneak zituzten askotan. Arte kritikari askok bere forma abstraktuak bere jaiolekuko paisaia eta mendixkekin erlazionatzen dituzte.

Bere ospeari esker aberastu egin zen, eta aurreztu zuen diruarekin Henry Moore Fundazioa sortu zuen 1977. urtean.

Ingalaterrako Yorkshire konderriko Castleforden jaio zen 1898an, meatzari familia batean. Aurrena maisu ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran ibili ondoren, eskultura ikasketak egin zituen, Leedsen lehenengo, eta Londresen gero (1919- 1924). 1928an egin zuen bere lehen erakusketa. Bigarrena 1931n egin zuen, eta sekulako eskandalua sortu zuen, hainbesteraino non Royal Londresko Royal Collegetik bota baitzuten, artean hango irakasle zela. Berehala hartu zuten Chelseako arte eskolan, eta han ari izan zen 1939 arte. Garai hartan hasi zitzaizkion lan eskariak egiten, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren etorri zitzaion ospea eta XX. mendeko artean izan zuen garrantzi handia. Haren lanaren gaurkotasunagatik eta arteak sortzen dituen galdera larri askori erantzuten ahalegin bizian saiatzeagatik, besteak beste, sortu zuen Mooreren lan ausart bezain soseguz beteak halako lilura handia mundu osoan.

Mooreren artegintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moorek eta bere gisako artista moderno batzuek badute ezaugarri komun eta garrantzi handiko bat, batetik arte primitiboei lehen mailako eta ereduzko balio estetikoa eman izana eta, bestetik, Alexander Archipenko, Constantin Brancusi, Jacob Epstein eta Henri Gaudier-Brzeska eta era horretako artisten lanak eta formaren alorrean egin zituzten bilaketa nekaezinak oso kontuan hartu izana, eskulturaren etorkizuna zeharo baldintzatzeraino. Artista horientzat gizakia ez zen jadanik unibertsoaren ardatza, munduaren mugek aspaldi egiten zioten gainezka, beraz edertasun klasikoaren arauek ez zuten inongo zentzurik.

Hala eta guztiz ere, Moorerentzat giza irudia zen bere artelanen gai nagusia, bai eskulturetan eta bai marrazkietan eta grabatuetan. Baina giza irudiaren bidez Moorek gizakiaz gaindiko energia adierazi nahi izan zuen, unibertsoak bere aniztasunean sortzen dituen tenka indarren jokoan, gizakiaren eta gauzen arteko lotura sakona. Harreman horren bizitasuna zen, bere lausoan, Moore forma trinko bezain bikainen bidez adierazten saiatu zena.

Hain anbizio handiko obrak nahitaez behar zuen barne kohesio trinkoa, eta arte joera eta tradizio askoren aipamenak eta, mintzamoldeak aintzat hartu bazituen ere bere lanean, Moorek leial iraun zuen beti bere sormenezko bidean, bestek landutako alorrak ikuspegi berriz eta begirada ernez begiratu zitezkeela frogaturik.

Moorek muzin egin zion arte figuratiboaren eta arte abstraktuaren arteko aldeari eta bereizkuntzari, bata nahiz bestea landu baitzituen, izadiaren eta unibertsoaren energia adierazteko une bakoitzean behar zuen irudikatze modua aukeratuz, formaren inguruko eztabaida, beretzat alferrikakoak, bazterrean utziz. Moore orobat zegoen bere garaiko egoerarekin kezkaturik, eta inguruko gertakizunen lekuko izaten saiatu zen. Mooren eskultura lana oso oparoa izan zen, bai kopuruz, bai gaiez eta bai materialez : Ama eta tuuea (1936), Bi forma (1934), A» taBirjrna eta umea (1936), Kanpo far •n tak-barne formak zut (1953- 1954) ; Ama luzatua eta bere umea (1960- 1961)... Irudi0

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Moore Aldatu lotura Wikidatan