Edukira joan

Golkoko kartela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mexikoko droga kartelen mapa, 2010eko maiatzeko Stratfor azterlana oinarri hartuta.[1][2]      Tijuanako kartela      Beltrán Leyva kartela      Sinaloako kartela      Juárezko kartela      La Familia Michoacana      Golkoko kartela      Los Zetas      Kontrolik gabeko lurraldea

Golkoko Kartela (gaztelaniaz: Cártel del Golfo, Golfos, edo CDG) Mexikoko drogen trafikoko talde kriminala da, akaso antolatutako talde kriminal zaharrena herrialdean. Egun, Tamaulipas estatuan dago oinarrituta.

Hura sortu zuenak, Juan Nepomuceno Guerrak, alkohola eramaten zuen AEBetara kontrabandoz hura legez kanpo zegoelarik. 1970eko hamarkadatik aurrera, drogekin -batik bat kokainarekin- hasi ziren, Juan García Abregoren agindupean.

García Abrego 1996an atzitu ondoren, gatazkak nagusitu ziren kartelaren barruan harik eta Osiel Cárdenas Guillének aginte osoa eskuratu zuen arte. Beste kartelekin liskarrak egon zitezkeela aurreikusita, Cardenasek Mexikoko armadako 30 desertore kontratatu zituen, kartelaren talde armatua izateko. Horiek Los Zetas izan ziren, eta Golkoko kartelaren azpiegituraren barruan egon ziren 2010eko hasierara arte.

Osiel Cardenas 2003an atxilotuta, Antonio Cárdenas Guillének (Tony Tormenta bezala ezaguna eta Osielen anaia) eta Jorge Eduardo Costilla-Sánchezek lortu zuten boterea kartelean. Alabaina, Tony Tormentaren heriotzaren ondoren, kartela erdibitu zen Cardenasen aldekoen eta Costilla-Sanchezen aldekoen artean. Halaber, Los Zetasen kontra aritzen dira, lurraldea nork bereganatuko.

2012ko irailaren 12an Costilla-Sanchez atzeman zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]