Edukira joan

Sinaloako kartela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mexikoko droga kartelen mapa, 2010eko maiatzeko Stratfor azterlana oinarri hartuta.[1][2]      Tijuanako kartela      Beltrán Leyva kartela      Sinaloako kartela      Juárezko kartela      La Familia Michoacana      Golkoko kartela      Los Zetas      Kontrolik gabeko lurraldea

Sinaloako Kartela (gaztelaniaz: Cártel de Sinaloa edo CDS) drogen trafikoko talde kriminala da. Taldeari Guzmán-Loera erakundea edo Pazifikoko Kartela ere deitzen zaio.

Mexikoko Kalifornia Beherea, Durango, Sonora eta Chihuahua estatuetan aritzen da batik bat eta Urrezko Triangeluarekin lotzen da (Sinaloa, Durango eta Chihuahua estatuak), non opioa eta marihuana ugari sorteen baita.

AEBetan Sinaloako Kartela munduko droga trafikatzaile boteretsuentzat jo dute, eta, AEBetako Fiskaltza Nagusiaren arabera, Sinaloako Kartelak ia 200 tona kokaina inportatu eta banatu zituen AEBetan 1990etik 2008ra bitartean.

Pedro Avilés Pérez izan zen Sinaloako lehen droga trafikatzaile handia. Marihuana eramaten zuen AEBetara 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera. Bigarren belaunaldiko trafikatzaileek (Rafael Caro Quintero, Ernesto Fonseca Carrillo, Miguel Ángel Félix Gallardo) aitortzen zuten Avilesen agindupean ikasi zituztela ikasi beharreko guztiak.

Felix Gallardo atxilotu ondoren, Arellano Félix anaiek kartela utzi zuten berea sortzeko (Tijuanako kartela). Sinaloako karteleko burutzan, berriz, Héctor Luis Palma Salazar (El Güero), Adrián Gómez González eta Joaquín Guzmán Loera (El Chapo) kokatu ziren. El Chapo 1993an atzitu zuten, Guatemalan, eta El Güero 1995ean. Nolanahi ere, Chapo Guzmánek 2001ean egin zuen ihes espetxetik, eta karteleko burutza berreskuratu zuen, Ismael Zambada García (El Mayo) eta Ignacio Coronel Villareal laguntzaile zituela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]