Gemzitabina
Itxura
Gemzitabina nukleosidoen analogoa den sendagaia da, agente terapeutiko modura erabiltzen dena minbizi mota askotan;[1] hala nola, birika-minbizi ez-mikrozitikoan, area-minbizian, maskuri-minbizian eta bular-minbiziann. Era berean, hestegorri-minbizi eta linfoma-minbiziaren tratamenduan erabili daitekeen jakiteko frogak egiten ari dira ere. Gemzar izenpean komertzializatu da, Eli Lilly and Company enpresaren eskutik.[2] Zain barneko injekzio bidez eman da, 1-1.2 g/m²-ko dosian.[1][3] Birika-minbizi ez-mikrozitikoan, karboplatinoarekin batera ematen da, emaitza onekin.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Gemcitabine Hydrochloride Monograph for Professionals - Drugs.com» web.archive.org 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «Gemcitabine - Drugs.com» web.archive.org 2014-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «FDA Approval for Gemcitabine Hydrochloride - National Cancer Institute» web.archive.org 2017-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «GemCarbo chemotherapy : Cancerbackup» web.archive.org 2008-11-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).