Edukira joan

Fortzis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fortzis
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPonto
AmaGaia
Ezkontidea(k)Zeto
Seme-alabakPhorcydes (en) Itzuli, Hesperideak, Medusa, Graeae (en) Itzuli, Ladon Herensugea, Euryale (en) Itzuli, Toosa, Stheno (en) Itzuli, Deino (en) Itzuli, Enyo (en) Itzuli, Pemphredo (en) Itzuli, Ekidna eta Polemos (en) Itzuli

Greziar mitologian, Fortzis (antzinako grezieraz: Φόρκος, Φόρκυς edo Φόρκυν), itsas jainko bat zen. Homeroren Odisean, itsasoko agure bat zen (halios geron), nori Itakako portu bat eskainia zegoen, eta Toosa ninfaren aita zela esaten zen.

Apolodoro Atenasekoa eta Hesiodo bezalako ondorengo egileek, Ponto eta Gearen seme, eta Taumante, Nereo, Euribia eta Zetoren anaia egiten dute. Azken honekin ezkondu zen, eta beronekin izan zituen Fortzide izeneko munstro ikaragarriak, hau da, Eszila, Ladon, graiak eta gorgonak. Egile batzuen arabera, hesperide eta sirenen aita ere izan zen.

Mario Servio Honoratok, Fortzis, Neptuno eta Toosaren semea zela zioen.

Marko Terentzio Varronen arabera, Fortzis, aurretik, Atlasen aurka borrokatzen hil zen Korsikako errege bat zen, itsasora jaurtia izan zena, non Hesiodok eta Homerok aipatzen duten jainkoa bihurtu zen.

Emazteak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fortzis, Troiako Gerran, frigiar buruzagi baten izena ere bazen, Ajax Nagusiak hil zuena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]