Homero
Homero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ὅμηρος |
Jaiotza | ezezaguna, K.a. IX. mendea |
Herrialdea | Ionian League |
Talde etnikoa | greziarra |
Lehen hizkuntza | antzinako greziera |
Heriotza | Ios, K.a. IX. mendea ( urte) |
Familia | |
Ama | Kretheis |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, autorea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | epopeia |
|
Homero[1] (antzinako grezieraz: Ὅμηρος; Esmirna, Turkia, K.a. IX. mendea – Ios, Grezia, K.a. IX. mendea) poeta klasiko greziarra izan zen. Odisea eta Iliada lan ezagunen egilea da, literaturaren historian berebiziko garrantzia dutenak. Erabilitako hizkera greziera joniarraren aldaera zaharra da.
Homeroren existentziaren inguruko mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homeroren irudian errealitatea eta kondaira nahasten diraː bere biografiari buruz ez baitago datu askorik. Adibidez, oraindik ez da aurkitu haren jaioterria. Itsua omen zen eta, bestalde, historialari batzuek poeta ibiltari bat zela diote, eta izen hori jarri ziotela. Historia eta filologia arloetan, aedoaren nortasuna argitzeko eraman diren eztabaidek homeroren auzia osatzen dute.
Hadriano enperadoreak Delfosko orakuluari galdetu zion Homeroz, eta honek benetan existitu zela esan zuen. Gaur egun, Homero antzinako Greziaren zabaltzailea izan zela esaten da. Batzuetan Homerori Meonides deitzen zitzaion, Meonen semea zelako.
Homeroren nortasuna edo izatea bera zalantzan jarri duenik ere izan da (Aubignac, Vico, Wolf), baina gaur egun arazoa besterik da: literatura unibertsalean funtsezkoak diren bi obra horien egilea bera ote den jartzen da zalantzan, obra horietan ageri diren moldaketak eta aldaketak begi bistakoak baitira.
Bizitza eta obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joniarra bide zen eta, agi denez, Esmirna hirian jaio, Kios uhartean bizi eta Iosen hil zen.
Herodotok dioenez K.a. 850. urte inguruan bizi izan zen. Iliada eta Odisea bi obra nagusi horien egilea da, eta Grezia klasikoan eredutzat zeukaten Hesiodorekin batera. Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K.a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, eta helenismoaren azkenera arte leku handia izan zuten heziketaren alorrean. K.a. VIII. mendean Hesiodo eta beste zenbait poeta haren hizkuntzaz eta teknikaz baliatu ziren.
Obren transmisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia homerikoek ahozkotasun tradiziorarekin zuten lotura XX.mende hastapenean zabaldu zen, Milman Parry ikerlariak egindako lanei esker. 30 hamarkada inguruan Homeroren obran aurkitzen ziren homeroar epitetoen garrantzia erakutsi zuen, metrikaren aldetik jokatzen zuten papera azpimarratuz. Bai Odisea bai Iliadan ugari aurkitzen diren homeroar epiteto horiek « izen + epiteto » segitzen duten formulazio bereziak dira. Ala nola Zeus "porta-egida", Akiles "oin arinena", eta Atena "begi urdinxkena" da. Honela "Ulises jainkotiar hauskaitza"(grezieraz πολύτλας δῖος Ὀδυσσεύς) hemistikio bat osatzen du, asmatutako hemistikio batekin konbinatzeko prest dagoena.
Pertsonai bakoitzari epiteto zehatz batzuk doazkio metrikaren beharraren arabera bertsoaren barne leku batean edo bestean kokatuak. Ala nola heroien karakterizatzeaz gain, hizkera formulistikoari[2] esker aedoek haien bertsoak publikoaren aurrean errazki inprobisatu eta orroitzen ahal zituzten idatzia baliatu gabe. Aipagarria da garaiko greziar ahozko poesiari buruz Odiseak ematen duen lekukotasun zehatza Demodokos eta Femios aedo pertsonaien bidez. [3]
Bestalde Iliada eta Odisea, bi epopeia homerikoen lehen textualizazioak Ka. VI. mendean iragan ziren Atenasen, Pisistrato tiranoaren agintaldian. Hipparque, tiranoaren semeak eskuizkribuaren errezitazioa lege egin zuen urtero iragaiten ziren Panantene jaien kari.
Gero, K.a. II. mendean, Bizantzioko jakintsuek edizio kritikoa paratu zuten, ustezko interpolazioak alboratuz. Zenodotus, Alexandriako liburuzainak, lehen deszifratze lana hasi zuen eta Aristofanes Bizantziokoa, bere segitzaileak, textuari ponktuazioa ipini zion. Orduan textu homerikoak pergamino edo papiro bobinetan idatzi eta irakurriak izaten ziren.
Berantago X. mende inguru bizantziar tailerretan sortu zen kodex formatuko obraren lehen eskuizkribuak, Venetus A alea bezala. Pergamo hiriko eskolak, alabaina, bizantziarrentzat interpolazioak zirenak berriro testuan sartu eta, mendebalera iritsia den bertsioa moldatu zuen. Florentzian inprimatu zen lehen aldiz (1488).
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homeroren testuen zabalkundea handia izan zen Antzinaroan bezala, Aro Modernoan ere. Poemagintza latinoaren sorreran eragin nabarmena izan zuen, batez ere Virgiliorengan. Baina azken honekiko lilurak itzali zuen Homeroren ospea Erdi Aroan eta Errenazimentuan. Ordea, erromantizismo ingelesak eta Alemaniako erromantizismoak berriro azaldu zituzten Iliadaren eta Odisearen balioak. Bertako gaiak, pertsonaiak eta formak sinbolo bihurtu ziren handik hara. Greziar ispiritualitatearen interpretazioa da Homeroren lana, eta gizonaren psikologiaren ezagutzaren hasiera markatzen du.
Salbador Barandiaranek itzuli zuen euskarara Iliada (Iliasena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 76. araua
- ↑ Txantiloi:Eus .
- ↑ (Frantsesez) Morantin, Patrick. L’Iliade et l’Odyssée. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Egileari buruzko webgune zabala