Eugenio Savoiakoa
Eugenio, Savoiako printzea (frantsesez: François-Eugène de Savoie, italieraz: Principe Eugenio di Savoia-Carignano, alemanez: Prinz Eugen von Savoyen; Paris, 1663ko urriaren 18a - Viena, 1736ko apirilaren 21a) Austriako militar eta politikaria izan zen. Soissonsgo kondearen bosgarren semea zen. Luis XIV.arekin etsita, enperadorearen zerbitzura joan zen. Turkiarren gerra handian, Mohács-en nabarmendu zen (1687), Zentako garaipena lortu aurretik (1697). Espainiako Erregetzarako gerran, armada inperialeko buru zela, Blenheim (1704), Turin (1706), Oudernade (1708) eta Malplaquet-eko (1709) garaipenak lortu zituen, Milanerria eta Lonbardia eskuratuz. Baina Villars-ek Denain-en garaitu zuen 1712. urtean. Diplomatiko ona zela erakutsi zuen Rastadt-eko hitzarmenean (1714). Danubioko frontean berriro ere, Belgrad hartu (1717) eta Passarowitz-eko bakea (1718) izenpetuz turkiarren gaineko mendekotasuna lortu zuen. Hirurogeita hamar urteko agure zela Poloniako Erregetzarako gerran hartu zuen parte. Historiako gerra gizonik handienetakoa izan da, eta era berean humanista eta artezale handia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugenio Savoiakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/10/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.