Henrike II.a Nafarroakoa
Henrike II.a Nafarroakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1517ko otsailaren 12a - 1555eko maiatzaren 25a ← Katalina I.a Nafarroakoa - Joana III.a Nafarroakoa →
1517ko otsailaren 12a - 1555eko maiatzaren 25a ← Katalina I.a Nafarroakoa - Joana III.a Nafarroakoa →
1517ko otsailaren 12a - 1555eko maiatzaren 25a ← Katalina I.a Nafarroakoa - Joana III.a Nafarroakoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Zangoza, 1503ko apirilaren 18a (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Hagetmau, 1555eko maiatzaren 25a (52 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Leskarreko katedrala | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Joanes III.a Nafarroakoa | ||||||
Ama | Katalina I.a Nafarroakoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Margarita Angulemakoa (1527ko urtarrilaren 24a - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Albreteko leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | okzitaniera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | erregea eta agintaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Henrike II.a Albretekoa[1] (Sebastiandarren jauregia, Zangoza, 1503ko apirilaren 18a - Hagetmau, 1555eko maiatzaren 25a) 1517-1555 bitartean Nafarroako erregea izan zen. Horrezaz gain, Andorrako printzekidea, Foix, Périgord, Albret eta Bigorrako kondea, eta Bearno, Tursan, Gabardan, Tartas eta Limogesko bizkondea ere izan zen[2][3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike II.a Zangozako Sebastianes izeneko etxean jaio zen 1503ko apirilean. Gurasoak Katalina I.a, Nafarroako erregina, eta Joanes Albretekoa zituen[4]. Haren anaia zaharrenak hil berriak zirenez gero, berehala Vianako Printze izendatu zuten. Nafarroan bertan hezia izan zen, eta gurasoak ordezkatzen zituen Frantziako lurraldeetara joaten zirelarik. Horrela gertatu zen 1504-1505eko neguan, 1509ko hasieran eta 1510-1511n.
1512ko uztailean Gaztela eta Aragoiko Fernando II.a erregearen tropak Nafarroan bortxaz sartu eta erresumaz jabetu ziren. Henrikek, gurasoekin batera, Iruñea utzi eta Bearnora (Bearnoko Salbaterra, Ortheze eta Paue) alde egin zuen babes bila. Aitak eta biek Frantziako gortera jo zuten 1515ean. Bertan ezagutu zuen Henrikek 1527an emaztetzat hartuko zuen Margarita Angulemakoa, frantses idazle ospetsua (Heptameron liburuaren egilea), eta Frantzisko I.a Frantziako erregearen arreba zena.
1517. urtean hil zen Katalina Nafarroakoa, eta Henrikek Nafarroako erregetzaz gainera, Bearno, Foix, Bigorra, Ribagorza, Armañac, Perigord, Tursan, Gabardan, Tartas eta Limogesko lurraldeen jaurgoa eskuratu zuen. Gazte-gaztea zenez orduan, dena den, urte batzuez (1518-1530 bitartean) Ana Nafarroakoa arreba nagusiak erregeorde egin zuen.[erreferentzia behar] Henrike II.a Nafarroa, Gaskonia eta ipar-erdialdeko Pirinioetako errege eta jaun nagusia zen, beraz. Xede bakarra izan zuen, ordea, erregetza hartu zuenetik: Fernando Katolikoak konkistaturiko Nafarroa berreskuratzea.
Nafarroako gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1521eko udaberrian, Gaztelako barne arazoak aprobetxatuz, nafarrek, gaskoiek eta frantsesek osaturiko armadak Donibane Garazin sartu eta Nafarroa berreskuratzeari ekin zion. Nafar gehienak Henrike II.aren armadaren alde jarri ziren, baita 1512an Gaztelaren zerbitzuan jardun zuen beaumondar asko ere. Maiatzaren 19an Iruñea hartu ondoren, Lizarra, Tafalla eta Nafarroa ia osorik gelditu zen nafarren esku.
Alabaina, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Errioxan antolatu ziren armadek berebiziko laguntza eskaini zioten Espainiako erregeari eta nafarrek amore eman behar izan zuten 1521eko ekainaren 30an Noaingo gudua galdu ondoren. Gudu horretan Henrike II.aren gudarosteak 5.000 gizon baino gehiago galdu zituen, eta Gaztelak, berriz ere, Nafarroa bereganatu ahal izan zuen[5].
Henrikek tropa gehiago borrokara bidali zituen arren, Baztan ibarra kontrolatzea Amaiurko gaztelua hartuz (1521eko iraila) eta Hondarribia hartzea (1521eko urriaren 18an) izan ziren arrakasta bakarrak. 1522ko ekainaren 30eko San Martzialeko porrotarekin Gipuzkoako askapen inbasioa bertan behera gelditu zen. Urte bereko uztailean, Leringo kondea buru zuten gaztelarrek Amaiurko gaztelua hartu zuten, eta 1523ko urriaren 9an, Karlos Habsburgokoa, Espainiako erregea, Iruñean sartu zen garaile[6].
1523ko udazkenean, Espainiako tropen buruan zen Philibert de Chalon Orangeko printzeak kanpaina bortitza bideratu zuen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Bearnon. Azkenik, 1524ko otsailean, Hondarribiko gazteluan setiaturik zeuden nafar legitimistek kapitulatu zuten[6].
Italiako gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gerrak irtenbiderik ez zuela ikusirik, Henrike Frantzisko I.a Frantziakoaren gudarostearekin elkartu zen guda Italiar penintsulara eramateko. 1524ko urrian Alpeak zeharkatu eta, ondotik, Milanerria berenganatzea lortu zuten. Baina 1525eko otsailaren 24an, Paviako guduan, Frantziako gudarostea suntsitua izan zen eta bi erregeak, Henrike II.a eta Frantzisko I.a, preso hartu zituzten[6]. Henrikek ihes egin ahal izan zuen bi urte geroago.
1527an, Frantzisko I.a Frantziakoaren arreba Margaritarekin ezkondu zen[7]. 1528an jaio zen Joana, alaba eta oinordekoa.
1528ko udan, Napoliko setioan, Nafarroako osteak borrokatu ziren Espainiaren aurka, Henrikeren anaia Karlosen buruzagitzapean (Karlos bera eta Joanes, Agaramontarren jauna, han hil ziren)[8]. Azkenik, 1529ko Cambraiko bakearekin guda garaia amaitu zen Henrikerentzat.
Bake garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1529tik aurrera Henrike, Nafarroa Garaia berreskuratzeko itxaropenik gabe, Auñamendiz haraindiko lurraldeak antolatzen saiatu zen. 1530. urtean, arrazoi politikoak eta estrategikoak bultzatuta, Nafarroa Beherea alde batera uztea erabaki zuen Karlos Habsburgokoak. Bertan kokatu zituen Henrikek handik aurrera Donibane-Garazin, Donapaleun eta Bastidan bilduko ziren Nafarroako Estatu Nagusiak.
Bere egoitza nagusia Pauen ezarri zuen, gaztelu eder bat eraikiz. Bestalde, 1538-1546 bitartean Europako gotorleku modernoetariko bat eraikiarazi zuen Nabarrengose hirian, suzko armei aurre egiteko prestatua. Fabricio Siciliano arkitektoa arduratu zen proiektuaz[9].
1537an Nafarroa Garaia ezkontza politikaren bidez berreskuratzeko saiakera abiarazi zuen; izan ere, zenbait bitartekariren laguntzaz, haren alaba Joana Espainiako Karlos I.ren seme Filiperekin, gerora Felipe II.a izango zenarekin, ezkontzen saiatu zen. Arazo bat zegoen, ordea, eta berau Albret etxearen propietateak ziren. Nafarroko erregeek hainbat lurralde kontrolatzen zituzten Frantziako iparraldetik hegoaldera, eta hauek Espainiaren eskutan amaituko zuten ezkontza hura gauzatuz gero. Hori zela eta, Frantziako erregea ez zen ados. Ondorioz, Joana 1548ko urriaren 20an Borboiko Antoniorekin ezkondu zen, nahiz eta Filipe espainiarrarekin elkartzeko saiakerek ez zuten etenik izan[10][11]. 1553ko abenduaren 13an, erregearen biloba Henrike jaio zen Pauen. Nafarroako Erresumako usadioari jarraikiz, Vianako printze izendatu zuten[12].
Henrike II.a, Nafarroako zangozar erregea, Hagetmau (Landak) herrian hil zen, 1555eko maiatzaren 25ean. Testamentuan agindua utzi zuen bezala, Leskarreko katedralean lurperatu zuten[13].
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitona Alain I.a Albreteko jauna |
Amona Frantziska Châtillongoa |
Aitona Gaston I.a Bianako printzea |
Amona Maddalen Frantziakoa |
Aita Joanes III.a Nafarroako errege |
Ama Katalina I.a Nafarroako erregina | ||
Henrike II.a Nafarroako errege |
Ezkontza eta haurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1527ko urtarrilaren 24an, Frantzisko I.a Frantziakoaren arreba Margaritarekin ezkondu zen Saint-Germain-en-Layen. 1549an alargundu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/05/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak. .
- ↑ (Ingelesez) Nafarroako erregeak
- ↑ (Ingelesez) Henrike II.a Nafarroakoa PEDIGREE
- ↑ (Ingelesez) Albret etxea- genealogia
- ↑ Noaingo gudua Hiru.com
- ↑ a b c Carlos SANCHEZ-MARCO: Intentos de recuperación legitimista: Carlos V castiga y abandona la Baja Navarra Historia medieval del Reyno de Navarra. Lebrelblanco.com
- ↑ Géraud, Hercule. (1842). Lettres de Marguerite d'Angoulème, soeur de François 1er, reine de Navarre, par F. Gérin. L'Heptaméron, ou histoire des amants fortunés, nouvelles de la reine Marguerite de Navarre, par Claude Grujet et le bibliophile Jacob.. 3 Bibliothèque de l'école des chartes, 510-515 or..
- ↑ Carlos de Albret Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
- ↑ Châteaux et villes fortes dans les Pyrénées-Atlantiques : Navarrenx Crdp.ac-bordeaux.fr
- ↑ Ipagoaga: Nafarroako erregeak, Italiako errege? Zuzeu.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua
- ↑ Carlos SANCHEZ-MARCO:Intentos de recuperación legitimista: las alianzas matrimoniales Lebrelblanco.com
- ↑ Juan Antonio CASTRO: Enrique IV, Rey de Francia y III de Navarra (1553-1610) Mcnbiografias.com
- ↑ Anthony, Raoul. (1931). Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar. Paris: Masson.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: |
Henrike II.a Nafarroako errege (1517-1555) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: |
Henrike I.a Foix-ko konde Bearnoko kondeorde (1517-1555) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: |
Henrike I.a Albreteko jauna (1522-1555) |
Ondorengoa: |