Edukira joan

Leskarreko katedrala

Koordenatuak: 43°19′58″N 0°26′00″W / 43.3328°N 0.4333°W / 43.3328; -0.4333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leskarreko katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiPaueko barrutia
KantonamenduLeskarreko kantonamendua
Frantziako udalerriLeskarre
Koordenatuak43°19′58″N 0°26′00″W / 43.3328°N 0.4333°W / 43.3328; -0.4333
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00084433

Leskarreko Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (okzitanieraz: catedrau de l'Assompcion de Lescar; frantsesez: Cathédrale Notre-Dame-de-l'Assomption de Lescar) Biarnoko hiri horretako katedral katolikoa da, Frantziako monumentu historikoa dena.[1]

Lehen Leskarreko elizbarrutiaren egoitza zen, 1801ean Agen eta Baiona artean zatitu zen arte.

Eraikina 1120an Guy Lonsekoa gotzainak eraiki zuen. Orduko abside erromanikoa mantentzen da. Joana III.a Nafarroakoaren erreinaldian protestanteek arpilatu zuten. XVII. eta XVIII. mendeetan berreraiki zuten.

Errege-erreginen hilobia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedral honetan Nafarroako azken errege-erreginak lurperatuta daude. Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako konkista eta gero Pauen erbesteratu eta, bere testamentuan, bere aitzindariekin batera Iruñeko katedralean lurperatuak izan nahi zutela esan zuten, bitartean, Leskarreko katedralean egonda.

1929an apaiz batek aldare ondoan topatu zituen hilobiak. Plaka batean Frantzisko Febus (†1483) eta Henrike II.aren (†1555) erregeen arteko izenak agertzen dira. Bitxia bada ere, Blanka Nafarroakoaren izena ez da agertzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.