Edukira joan

Maddalen Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maddalen Frantziakoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaTours1443ko abenduaren 1a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaIruñea1495eko urtarrilaren 23a (51 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Familia
AitaKarlos VII.a Frantziakoa
AmaMarie of Anjou
Ezkontidea(k)Gaston I.a  (1461 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Maddalen Frantziakoa edo Maddalen Valoiskoa, (Tours, 1443ko abenduaren 1Iruñea, 1495eko urtarrilaren 21), Vianako printzesa eta Nafarroako erregeordea izan zen.

Aita Karlos VII.a Frantziakoa eta ama Maria Anjoukoa zituen.

Hungaria, Kroazia, Bohemiako errege eta Austriako dukea zen Ladislao aita hil ondokoa zuen senargaia, baina 1457an Pragara etorriberria zenean hil zenez ez ziren ezkondu.

1462ko martxoaren 7an, Bordele ondoan den Saint-Macaire hirian, ezkondu zuen Vianako Printzea zen Gaston.

1470ean Gaston senarra torneo batean izandako zuriez hil zenean alargun bihurtu zen. 1479an Leonor I.a hil zenean, Frantzisko Febus semea errege eta Maddalen erregeorde bihurtu zen semea adin nagusia izan arte. Maddalenek gorriak ikusi zituen Gaztela eta Frantziak errege gaztea bere hautagaiekin ezkondu nahi zutelako. Tamalez, 1483ko urtarrilaren 30ean Frantzisko Pauen hil eta neba erregina bihurtu zen.

Katalinak, adin gutxikoa bera ere, ezin zuen gobernatu eta Maddalenek jarraitu zuen erregeorde. Katalinak Joanes Labritekoa ezkondu eta Gaztelako Erresumak txarto hartu zuen Errege-erregina Katolikoen hautagaia zen Joanes ez aukeratzeagatik. 1494an utzi zuen erregeorde izateari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]