Dilista
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Dilista | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Fabeae |
Generoa | Lens |
Espeziea | Lens culinaris |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | dilista |
Dilista[1] (Lens culinaris), ilar xabal[2] (Ipar. eta Naf.) edo ziziri[3] (Bizk.) lekadunen familiako landare urteroko belarkara da. Haren zurtoinak 30-40 cm ingurukoak izan ohi dira, ahulak, adardunak eta ildokatuak. Hosto luzatuak dauzka, lantza-formako txorten-hostoak, kiribil ez oso biribilduak, zain moreekiko lore zuriak, eta 5 milimetro inguruko disko-formako hazi arreak leka txikietan bilduta 2-3 aleko multzoetan.
Gainerako lekaleek bezala, dilistak nitrogenoa finkatzen duten bakterioak eduki ohi ditu sustraietako noduluetan. Horri esker, ongarri natural gisa erabil daiteke.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dilistak aberatsak dira elikagaietan. Gehienbat karbohidratoak eskaintzen ditu, batez ere almidoia. Proteina asko dauzka, baina ez modu orekatuan, funtsezko aminoazidoa den metionina gutxi baitauka. Gantz gutxi dauka, eta, zuntzari dagokionez, beste lekale batzuk baino txiroagoa da.
B1, B3 eta B6 bitaminan aberatsa da, eta ez hainbeste azido folikoari dagokionez. Burdina erruz dauka, baina giza gorputzak ez du animalia jatorriko burdina bezain ongi xurgatzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «dilista» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ «ilar xabal» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ «ziziri - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).