Edukira joan

Christine de Pizan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christine de Pizan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina da Pizzano
JaiotzaVenezia1364ko irailaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPoissy, 1431 (66/67 urte)
Familia
AitaThomas de Pisan
Ezkontidea(k)Étienne du Castel (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Medieval Latin (en) Itzuli
italiera
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, itzultzailea, filosofoa eta women letter writer (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Musicbrainz: 3dc3ca61-b294-4ae4-a06c-7c7ae342c22c Discogs: 1117654 Edit the value on Wikidata

Christine de Pizan edo Christine de Pisan —jaiotzako izen-deiturez, Cristina da Pizzano— (Venezia, 1364Poissyko monasterioa, 1430 aldera) filosofoa, olerkigile humanista eta idazlea izan zen. Haren lanik ezagunena La Cité des dames (1405) da, autore batzuek Mendebaldeko feminismoaren aitzindaritzat hartua eta querelle des femmes delakoaren hasieran kokatua, hau da, emakumeen egoeraren eta garaiak markatzen zuen zapalkuntza egoera horren aurreko defentsaren inguruko eztabaida literarioaren hasieran.

Christine de Pizan, fisiko, gorteko astrologo eta Veneziako errepublikako kantzilerra zen Tomas de Pizanen alaba izan zen. Christine jaio ondoren, bere aitak Frantziako Karlos V.aren gortean lan egiteko eskaintza onartu zuen, erregearen astrologo, alkismista eta fisiko gisa. Inguru honetan, Pizanek bere interés intelektualak garatu ahal izan zituen. Christine era arrakastatsuan izan zen hezia, modu autodidaktan, eta frantses, italiera eta latinez hitz egiten ikasi zuen. Hor deskubritu zituen klasikoak, errenazimendu goiztiarreko humanismoa eta Karlos V erregearen artxiboa, eskuidatzi ugari gordetzen zituena. Era honetan igaro zuen bere haurtzaroa Frantziako Karlos V.aren gortean, zeinen biografia idatziko zuen beranduago.

1380an, 15 urterekin Étienne du Castelekin (gorteko sekretaria) ezkondu zen, bikote guztiz zoriontsua osatuz. Tamalez, Karlos V erregea urte horretan bertan hil zen eta errege berriak Étiennen diru-sartzeak murriztu zituen. Tomas, bere aita, gaixotasun baten ondorioz hil zen 1390ean, baita Étienne ere bat-batean. Christine alargun gelditu zen 25 urterekin, hiru ume, ama eta iloba bat bere zaintzapean zituelarik. Senarrarengandik oinordetzan  jasotako diru kantitate eskasak liskar legal handiak eragin zituen.

Ibilbide literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christinek idazle profesionala izanez erabaki zuen familia mantentzea; bere olerkiak, abestiak eta baladak ondo hartuak izan ziren. Laster familia sustengatu ahal izan zuen. Bere ospea hazi egin zen eta noble askorengandik jaso zuen babesa, Borgoinako dukeak (Berry, Brabante eta Linburgo), Karlos VI erregea eta bere emazte Isabela Bavierakoa barne.

Margarita Borgoinakoa gazteari, Pizanek Le Livre des trois vertus (1407) dedikatu zion, Luis de Valois Guyenako dukearekin ezkondu eta gutxi geroago, 1405ean. Bertan, “ikasi behar zuena eta nola jokatu behar zuen” gomendatzen zion. Eskuidatzia Margaritaren aitak enkargatua izan liteke, Joan Beldur Gabea. Margarita gero bigarren aldiz ezkondu zen, Arturo III Bretainiakoarekin, Richmond-ko kondea. Honek bere helduaroan Joana Arc-ekoaren alboan borrokatu zuen. “Orleans-ko dontzeilari” dedikatutako Christine de Pizanen olerkia Margarita borgoinakoak eskatua izan liteke.

Bere olerkiak trama narratibo bat jarraitzen duten bildumetan antolatzen dira, eta horietako asko bere esperientzia pertsonaletik zuzenean ateratakoak dira, adibidez Seulette suy et seulette vueil estr (Bakarrik nago eta bakarrik nahi dut egon). Bere lanetik askok informazio biografiko zehatza zuen, eta hori ez zen batere arrunta aro horretan. Bere lehenengo olerki eta galdutako maitasunari buruzko baladek bere alargutze goiztiarreko tristura trasmititzen zuten, eta ospetsu egin ziren berehala.

Bere lan batzuk hauek dira:

  • L'Épistre de Othéa a Hector (1400), 90 ipuin alegorikoko bilduma.
  • Livre de la mutation de fortune (1403), bere eta beste pertsonaia ospetsuen bizitzetako adibideak gordetzen zituen olerki luzea. Urte hartan bertan Le Chemin de long estude idatzi zuen.
  • 1404an Filipe II Borgoinakoak, Felipe Ausarta deitua, ordaindu egin zion hildako bere anaiaren biografia izan zezan, Carlos V Frantziakoarena. De Pizanek txosten lausengari eta zehatz bat idatzi zuen ere, Carlos V eta bere gorteari buruzkoa, Le Livre des Fais et bonnes meurs du sage roy Charles V (1404).
  • Uste da 1393 eta 1412 urteen bitartean 300 bat balada eta olerki motz asko idatzi zituela.

Ekarpen feministak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eztabaida literario frantsesean sartuta egon zen, batzuek mugimendu feministaren manifestu bakuntzat hartzen dutenarekin. Hainbat lan idatzi zituen prosaz emakumeak defendatuz Jean de Meungek Roman de la Rosen idatzitako kalumniez.

Lan horien artean hauek aurki ditzakegu:

  • L'Épistre au Dieu d'amours (1399) eta bere Dit de la Rose (1402), zeinak Roman de la Rose-n bigarren zatia kritikatzen duen, Jean de Meungek idatzia. Azken honek asaldura aipagarria eragin zuen garaiko intelektualen artean. L'Épistre au Dieu d'amours gortesauen maitasunarenganako jarreren aurka idatzi zen
  • 1405ean autobiografía idatzi zuen, L'Avision de Christine (1405), haren aurkariei zuzendutako erantzun bezala. Honi jarraitasuna eman zion Le Livre de la cité des dames liburuarekin, antzinako emakumezko heroien historien bilduma. Autore batzuek lan hau feminismo garaikidearen aintzindaritza hartzen dute.


1406an hirugarren liburu bat idatzi zuen gai berarekin, Le Livre des trois vertus.

Zalantzarik gabe eman zuen bere iritzia politikari buruz ere, Epistre à Isabelle de Bavière (1405) liburuan, baita justicia militarrari buruz ere Le Livre des Faits d'armes et de chevalerie (1410) liburuan.

Christine suntsituta zegoen Ingalaterrarekiko liskarren eta 100 urteko gerraren ondorioz. Horregatik, 1418an komentu batera joan zen bizitzera. Joana Arc-eko líder militarraren garaikidea izan zen, zeinak Karlos VII erregeak konbentzitu zuen ingelesak Frantziatik botatzeko. Berari dedikatu zion bere azkenetako lana izan zen Ditie de Jehanne dArc (1429). Honetan Joana Arc-ekoaren agerpena ospatu egiten du, zeren eta, Pizanen aburuz, emakume guztien defentsan egindako ahaleginak aldarrikatu eta saritzen ditu. Olerki hau bukatu ostean, badirudi Pizanek, 65 urterekin, berre ibilbide literarioa bukatutzat eman zuela. Christine de Pizan 1430ean hil zen.

  • Cent Ballades (1399)
  • L´Epistre au Dieru d´Amours (1399)
  • Le Debat Deux Amants (1400)
  • Le Livre des Trois Jugemens (1400)
  • Le Livre du Dit de Poissy (1400)
  • Enseignemens Moraux (1400)
  • Proverbes Moraux (1400)
  • Epitre d'Othea (1400)
  • Epistres du Debat su le Roman de la Rose (1401-1403)
  • Cent Ballades d´Amant et de Dame (1402)
  • Le Dit de la Rose (1402)
  • Oraison Nostre Dame (1402)
  • Livre du Chemin de Long Estude (1403)
  • Le Livre de la Mutation de Fortune (1403)
  • Dit de la Pastoure (1403)
  • Le Livre du Duc des Vrais Amants (1404)
  • Livre des Fais et Bonnes Meurs du Sage Roy Charles V (1404)
  • Le Livre de la Cite des Dames (1405)
  • Le Livre des trois vertus à l'enseignement des dames (1405)
  • L´Avision Christine (1405)
  • Epistre à la reine Isabeau (1405)
  • Le Livre de la Prod´hommie (1405-1406)
  • Livre du Corps de Policie (1407)
  • Sept Psaumes Allegorises (1410)
  • Le Livre des Fais d´Armes et de Chevalerie (1410)
  • La Lamentation sur les Maux de la France (1411-1412)
  • Livre de la Paix (1413)
  • L´Epitre de la Prison de Vie Humaine (1418)
  • Heures de Contemplation sur la Passion de Nostre Seigneur (1420)
  • Le Ditie de Jehanne d´Arc (1428)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joseba Aurkenerena: Christine de Pizan-en olerkiak Auxtin Zamorak euskaraturik. [1]