Edukira joan

Margarita Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Borgoinakoa

Nafarroako errege-erregina ezkontidea


Frantziako erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotza1290
HeriotzaChâteau Gaillard (en) Itzuli1315eko apirila (24/25 urte)
Hobiratze lekuaVernon
Familia
AitaRobert II of Burgundy
AmaAgnes of France, Duchess of Burgundy
Ezkontidea(k)Luis I.a Nafarroakoa  (1305eko urriaren 1a (egutegi gregorianoa), 1305eko irailaren 23a (egutegi gregorianoa) -  1315eko maiatzaren 8a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBurgundy family (en) Itzuli
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 60557624 Edit the value on Wikidata

Margarita Borgoinakoa, (frantsesez: Marguerite de Bourgogne; 1290 aldean - Château Gaillard, Les Andelys, 1315eko abuztuaren 14), Nafarroako (1305-1315) eta Frantziako (1314-1315) erregina ezkontidea izan zen. Aita Roberto II.a Borgoinakoa (1248-1306) eta ama Ines Frantziakoa (1260-1327) zituen.

1305eko irailaren 23an, Corbeilen, Luis I.a Nafarroakoarekin ezkondu zen; ordurako Luis Nafarroako erregea zen, eta 1314an Frantziako errege bilakatu zen. Alaba bat izan zuten, Joana, 1311n jaioa.

1314an Margarita -Joana eta Zuria ahizpekin batera- atxilotu zuten, adulterio egiteaz salatua. Adulterioaren salaketa haren koinatak, Elisabet Frantziakoak, egin zuen. Hori zela eta, bere bizitzaren azken bi urteak Les Andelysko Château Gaillarden eman zituen preso; eta hantxe hil zuten estrangulaturik, erregearen aginduz[1].

Istorio hau Maurice Druonek La Reine Étranglée eleberrian agertu zuen.

Margaritaren sigilua
Aitona
Hugo IV.a
Borgoinako duke
Amona
Iolanda
Dreuxkoa
Aitona
Luis IX.a
Frantziako erregea
Amona
Margarita
Proventzakoa
Aita
Robert II.a
Borgoinako duke
Ama
Aines
Frantziakoa
Margarita Borgoinakoa
Nafarroako erregina
Frantziako erregina

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]