C. S. Lewis
Clive Staples Lewis ( Belfast, Ipar Irlanda, 1898ko azaroak 29, Oxford, Ingalaterra, 1963ko azaroak 22), C.S. Lewis bezala ezaguna, bere lagunentzat Jack, mediebalista, kristau apologista, literatur kritikoa, nobelagile, akademiko, irratiko esatari eta saiakera-idazle britaniarra da. Batez ere bere fikziozko nobelengatik ezaguna, The Screwtape letters, The Chronicles of Narnia eta Cosmic Trilogy, baita bere saiakera apologetikoengatik ere: Mere Christianity, The Problem of Pain eta Miracles besteak beste.[1]
Lewis J.R.R. Tolkien-en lagun mina izan zen. Egile biak Oxford Unibertsitateko kide ospetsuak izan ziren eta “Inklings” literatura taldeko parte hartzaile gogotsuak. Bere oroitzapenetan idazten duenez, Irlandako Elizan bataiatu zuten, baina nerabezaroan fedea galdu zuen. J.R.R. Tolkien eta beste lagun batzuen eraginez, 30 urte zituenean gutxi gorabehera, Lewis kristautasunera itzuli zen. Kristautasunera bihurtzeak eragin handia izan zuen bere lanetan, eta kristautasunari buruzko bere irratsaioak gerra garaian oso txalotuak izan ziren.
1956an Joy Gresham (jaiotzez Joy Davidman) idazle estatubatuarrarekin ezkondu zen[2], bera baino 17 urte gazteagoa. Hezurretako minbiziarekin hil zen emaztea lau urte geroago, 45 urterekin. Lewis hiru urte geroago hil zen, 1963an, giltzurruneko gaitz batengatik
Lewisen lanak 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli dira eta milioika kopia saldu urteetan zehar. The Chronicles of Narnia dira gehien salduak, teatroan, telebistan eta zineman ezagutarazi eta ospetsu eginik. Horren adibide, 1988an BBCko telesaila, eta zineman The Lion, the Witch and the Wardrobe ( 2005 ), Prince Caspian ( 2008) eta The voyage of the Dawn Treader ( 2010 ). Azken hauen arrakastaren ondorioz The Silver Chair eta The Screwtape letter-en egokitzapenekin hasi dira.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Allegory of Love: A Study in Medieval Tradition (1936)
- Rehabilitations and other essays (1939)
- The Personal Heresy: A Controversy (E. M. W. Tillyardekin batera, 1939)
- The Problem of Pain (1940)
- A Preface to Paradise Lost (1942)
- The Abolition of Man (1943)
- Beyond Personality (1944)
- Miracles: A Preliminary Study (1947)
- Arthurian Torso (1948)
- Mere Christianity (1952)
- English Literature in the Sixteenth Century Excluding Drama (1954)
- Surprised by Joy: The Shape of My Early Life (1955; autobiografia)
- Reflections on the Psalms (1958)
- The Four Loves (1960)
- Studies in Words (1960)
- An Experiment in Criticism (1961)
- A Grief Observed (1961)
- The Discarded Ficheiro: An Introduction to Medieval and Renaisance Literature (1964)
- God in the Dock: Essays on Theology and Ethics (1970)
- Studies in Medieval and Renaisance Literature (1966)
- Spenser's Images of Life (1967)
- Letters to an American Lady (1967)
- Selected Literary Essays (1969)
- Undeceptions (1971)
- Letters to Malcolm: Chiefly on Prayer (1972)
- Of Other Worlds (1982)
- All My Road Before Me: The Diary of C. S. Lewis 1922-27 (1993)
- Essay Collection: Literature, Philosophy and Short Storíes (2000)
- Essay Collection: Faith, Christianity and the Church (2000)
- Collected Letters, Vol. I: Family Letters 1905-1931 (2000)
- Collected Letters, Vol. II: Books, Broadcasts and War 1931-1949 (2004)
Fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Pilgrim's Regress (1933)
- The Chronicles of Narnia
- The Lion, the Witch and the Wardrobe (1950)
- Prince Caspian (1951)
- The Voyage of the Dawn Treader (1952)
- The Silver Chair (1953)
- The Horse and His Boy (1954)
- The Magician's Nephew (1955)
- The Last Battle (1956)
- The Space Trilogy
- Out of the Silent Planet (1938)
- Perelandra (1943)
- That Hideous Strength (1945)
- The Screwtape Letters (1942)
- The Great Divorce (1945)
- Till We Have Faces (1956)
- Letters to Malcolm: Chiefly on Prayer (1963)
- The Dark Tower and other stories (1977)
- Boxen: The Imaginary World of the Young C. S. Lewis (1985)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Spirits in Bondage (1919)
- Dymer (1926)
- Narrative Poems (1969)
- The Collected Poems of C. S. Lewis (1994)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: C. S. Lewis |
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993an, Richard Attenborough-k Shadowlands zuzendu zuen, C.S. Lewis-ek bere emazte Joy Gresham-ekin zuen harremanari buruzkoa. Aurretik, William Nicholson gidoilariak telebistara eraman zuen istorioa, bi BAFTA sari irabaziz.
The Chronicles of Narnia nobelak zinemara eraman ziren, Walt Disney Pictures eta 20th Century Fox-en eskutik. Orain arte hiru pelikula egin dira : The Chronicles of Narnia: The Lion, the Witch, and the Wardrobe ( 2005 ), The Chronicles of Narnia: Prince Caspian ( 2008 ) eta The Chronicles of Narnia : The Voyage of the Dawn Treader ( 2010 ).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Stringer, Jenny (edited). (1996). The Oxford Companion to Twentieth-Century Literature in English. Oxford University Press, 391 or. ISBN 0-19-212271-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) McGrath, Alister. (2014). C.S. Lewis, su biografía (C.S. Lewis A life). Rialp, 11 or. ISBN 978-84-321-4393-9..