Brusilov erasoaldia
Brusilov erasoaldia (errusieraz: Брусиловский прорыв, hitzez hitz «Brusiloven aurrerakada») 1916ko ekainetik irailera, Errusiar Inperioak Lehen Mundu Gerran egindako arma lorpenik handiena izan zen, eta munduko historiako erasoaldi hilgarrienetako bat. Graydon Tunstall historialariak Brusilov erasoaldiari Austria-Hungariako Inperioaren Lehen Mundu Gerrako krisirik okerrena eta Entente Hirukoitzaren garaipenik handiena deitu zion; hala ere, bi aldeetako soldadu askoren bizitza galtzea ekarri zuen.[1] Lehen Mundu Gerrako erasorik arrakastatsuena izan zela esan daiteke. Garaipenak Errusiako tropen artean gorakada moral bat eragin zuen. 1917an, Nikolas II.ak erasoaldi orokor bat antolatu zuen fronte osoan zehar, potentzia zentralak deuseztatzeko asmoz. Garaipenaren ostean, Petrogradeko konferentzia egin zen; han, munduko gerraosteko egitura eztabaidatu zen. [2] Galerak izan arren, Errusiako armada oraindik indar berriekin indartzen ari zen, arma kopuruak gora egin zuen, eta trenbide berriak egiten ari ziren.[3]
Borrokaren emaitzak erabat berrezarri zuen Errusiak aliatuen artean zuen prestigioa, eta horrek behartu zituen lurralde kontzesio garrantzitsuak egitera, Anatolia eta Konstantinopla kasu; Frantziako Gobernuak berretsi zuen errusiarrek berek aukera zezaketela gerraren ondoren Alemaniatik zein lurralde hartu.[4]
Brusilov erasoaldian, Errusiak Ekialdeko Frontean zeuden potentzia zentralen armaden aurkako eraso garrantzitsua egin zuen. 1916ko ekainaren 4an abiatu zuten, eta irailaren amaiera arte iraun zuen. Galiziako ekialdean (egungo Ukrainako ipar-mendebaldean) gertatu zen, Lviveko eta Voliniako oblastetan. Erasoaldiak Alexei Brusilov Errusiako Armada Inperialeko Hego-mendebaldeko Frontearen komandantearen izena darama. Gerrako erasoaldirik handiena eta hilgarriena, Brusiloveko erasoaldiaren ondorioak irismen handikoak izan ziren. Alemaniak Frantziako indarrei Verdunen egindako presioa arindu zuen, eta austro-hungariarrek italiarrei egindako presioa arintzen lagundu zuen. Austro-hungariar armadari galera konponezinak eragin zizkion, eta Errumania gerran Entente HIrukoitzaren alde sartzera bultzatu zuen. Errusiak nozitutako giza eta material galerek, bestalde, bultzada handia izan ziren hurrengo urtean Errusiako Iraultza hasteko.[5] Lehen Mundu Gerrako gudurik handiena izan zen, guztira izandako galerak eta parte hartutako indarrak aintzat hartuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tunstall 2008, 30–53 orr. .
- ↑ Борисюк 2023, 96 orr. .
- ↑ Gilbert 2023, 410 orr. .
- ↑ Utkin 2002, 324 orr. .
- ↑ Tucker 2002, 119 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Utkin, Anatoliy. Первая Мировая Война. Эксмо ISBN 5-699-01029-7..
- Borisyuk, Andrey. (2024). Забытая война. Россия в 1914-1918. Mosku: Вече ISBN 978-5-4484-5078-5..
- Tucker, Spencer C.. (2002). The Great War, 1914–1918 (Warfare and History). Routledge ISBN 978-1-134-81750-4..
- Gilbert, Martin. (2023). The First World War: A complete History. Mosku: Квадрига ISBN 978-5-389-08465-0..
- Ruhlin, Alexei. (2019). Брусиловский прорыв в Самарской и Симбирской печати и его итоги. .
- Zayontxkovski, Andrei. (2002). Первая Мировая Война. San Petersburgo: Poligon ISBN 5-89173-174-6..
- Брусилов, Алексей. Мои воспоминания. Из царской армии в Красную. Mosku: Москва ISBN 978-5-04-176827-0..
- Борисюк, Андрей. История России, которую приказали забыть. Николай II и его время; [5-е издание]. San Petersburgo: Питер ISBN 978-5-4484-3841-7..
- Buttar, Prit. (2016). Russia's Last Gasp: The Eastern Front 1916–17. New York, NY: Osprey ISBN 978-1-4728-1277-3..
- Dowling, Timothy C.. (2008). The Brusilov Offensive. Bloomington, IN: Indiana University Press ISBN 978-0-253-35130-2..
- Russia at War: From the Mongol Conquest to Afghanistan, Chechnya, and Beyond: In 2 Vol.. Santa Barbara, California: ABC-CLIO ISBN 978-1-59884-947-9..
- Military Operations France and Belgium 1918: The German March Offensive and its Preliminaries. I London: Macmillan ISBN 978-0-89839-219-7..
- Österreich-Ungarns Letzter Krieg 1914–1918 Band V: Die Ereignisse von August bis zur Jahreswende. V Wien: Verlag der Militarwissenschaftlichen Mitteillungen OCLC .442355341.
- Haeften, Hans von, ed. Der Weltkrieg 1914 bis 1918, Die Militärischen Operationen zu Lande, Zehnter Band, Die Operationen des Jahres 1916 bis zum Wechsel in der Obersten Heeresleitung. Berlin: Verlag Ernst Siegfried Mittler und Sohn OCLC .772473155.
- Keegan, John. (2000). The First World War. Toronto: Vintage Canada ISBN 0-676-97224-1..
- Lohr, Eric. (2003). Nationalizing the Russian Empire: The Campaign against Enemy Aliens during World War I. London: Harvard University Press ISBN 0-674-01041-8..
- Oleynikov, Alexei. (2016). Россия-щит Антанты. San Petersburgo: Piter ISBN 978-5-496-01795-4..
- Stone, Norman. (1998). The Eastern Front 1914–1917. London: Penguin Books ISBN 0-14-026725-5..
- Tucker, Spencer. (2011). Battles that Changed History: An Encyclopedia of World Conflict. Santa Barbara, CA: ABC-CLIO ISBN 978-1-5988-4429-0..
- World War I: The Definitive Encyclopedia and Document Collection [5 Vol.]. Santa Barbara, California: ABC-CLIO ISBN 978-1-85109-965-8..
- Tunstall, Graydon A.. (2008). Austria-Hungary and the Brusilov Offensive of 1916. LXX, 30–53 or. doi: ..
- Watson, Alexander. (2015). Ring of Steel: Germany and Austria-Hungary at war 1914-1918. London: Penguin Books ISBN 978-0-141-04203-9..
- Golovin, Nikolai. (2014). Россия в Первой мировой войне. Вече ISBN 978-5-4444-1667-9..
- Miltatuli, Pyotr. (2017). Россия в эпоху царствование Николая II. 2 Mosku: Русский издательский центр имени святого Василия Великого ISBN 978-5-4249-0057-7. OCLC .1038064891.