Edukira joan

Azido gamma-linoleniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido gamma-linoleniko
Formula kimikoaC18H30O2
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CCCCC/C=C\C/C=C\C/C=C\CCCCC(=O)O
MolView3D eredua
Motalong chain fatty acid (en) Itzuli, Omega 6 eta Gantz-azido asegabe
Masa molekularra278,22458 Da
Erabilera
Rola5-alpha-reductase inhibitors (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyVZCCETWTMQHEPK-QNEBEIHSSA-N
CAS zenbakia506-26-3
ChemSpider4444436
PubChem5280933
Reaxys1712253
Gmelin28661
ChEMBLCHEMBL464982
EC zenbakia624-740-4
ECHA100.107.263
MeSHD017965
RxNorm25605
Human Metabolome DatabaseHMDB0003073
KNApSAcKC00001226
UNII78YC2MAX4O
KEGGD07213 eta C06426
Onagra (Oenothera biennis).

Azido gamma-linolenikoa edo Azido 9,12,15-oktadekatrienoikoa edo GLA kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, formula duena.

Hemezortzi karbono ditu eta hiru lotura bikoitz azaltzen ditu, 6, 9 eta 12. karbonoetan (18:3∆6,9,12). Omega-6 multzoko gantz azidoa da. Giza gorputzean ekoizten da azido linoleikoaren desaturazioz, eta dietan ere hartzen da. Molekula anfipatikoa da.

Onagra (Oenothera biennis) lorearen oliotatik isolatu zen aurrenekoz Heiduschka eta Lüft-ek 1919 urtean. α-linolenikoa eta β-linolenikoa aurkituak zirenez γ-linoleniko izena eman zioten. Gerora jakin zen β-linolenikoa ez zela existitzen, isolatze prozesuaren akats bat baino ez zela izan[1].

Amerindiarrek sendabelar gisa erabiltzen zuten eta XVII mendean Europara iritsi zenean sona handia hartu zuen eta "erregearen denetarako erremedio" (king's cure-all) ezizena hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eckey, EW. (1954). «Vegetable Fats and Oils» American Chemical Society monograph series (Reinhold) 123.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]