Ardenetako Gudua (1914)
- Artikulu hau Lehen Mundu Gerrako guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ardenetako Gudua».
Ardenetako Gudua | |||
---|---|---|---|
Mugen gudua - Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran | |||
Ardenetako guduaren mapa | |||
Data | 1914ko abuztuaren 21a-1914ko abuztuaren 23a | ||
Lekua | Ardenak | ||
Koordenatuak | 50°15′00″N 5°40′00″E / 50.25°N 5.6666666666667°E | ||
Emaitza | Alemaniar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ardenetako gudua 1914ko abuztuak 21 - 23 artean gertatutako gatazka bat izan zen, Belgikako Ardenetan, Lehen Mundu Gerraren hirugarren astean gertatu zena. Gudua Mugen Guduaren eraso alemaniar handiagoaren parte izan zen, Mendebaldeko Fronteari hasiera eman ziona. Alemaniarrek frantziar tropak garaitu zituzten, eta atzera egitera behartu zituzten.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joseph Joffre, Frantziako armadaren estatu nagusiaren agintari gorenak, Lorrenako guduan borrokatzen ari ziren unitateen frontea lagundu nahian Ardenetako oihanean zehar erasotzeko agindua eman zuen. XVII Planean zehazten zen bezala, inguru hartako indar alemanak murritzak izatea besterik ez ziren espero, eta Frantziar artilleria arin eta azkarra Ardenetako eremu basotsuan lortuko zuen abantailaz aprobetxatuz aurrera egitea erraza izan beharko zen. Abuztuaren 20an, ordea, V. armadari (Lanrezac jeneralaren aginpean) eta geroago Joffreri argi geratu zitzaien indar alemaniar handi bat biltzen ari zela inguru hartan. Egun berean alemanek Lorrenako frantsesen aurka kontraeraso zabal bat egin zuten eta galdutako lurra berreskuratu zuten. Honekin guztiarekin ere, Joffrek Ardenetako erasoa aurrera joatea agindu zuen; abuztuak 20aren azken orduetan hasi zen.
V. Armadak jada abuztuaren 18tik bazekien erasoa hasi beharko zela. Era berean, aginduen bitartez III. eta IV. armadak geldiarazi zituen, bi armaden aurrean aireko eta zaldizko ikuskapenek alemaniar tropa gutxi aurkitu zituztelako. Aurkitutako hurbilen zegoen indar nagusiena 40-50km-ra zegoen. 19an De Langle de Caryren IV. armadak Semois ibaiaren inguruan aurrera egiteko agindua jaso zuen, zubiak kontrolatzeko asmoarekin, baino aurrerago ez joateko agindu zien. Alemaniarren ofentsibaren aurreko erasorik ez zuten egin nahi tranpa batean erortzeko beldurragatik. Abuztuaren 20an, ordea, hegoaldeko armada alemaniarrek I. eta II. frantziar Armadak erasotzean III. eta IV. armadek erasoaldiari ekin zioten. IV. armadak Semois ibaia zeharkatu eta Neufchâteau aldera jo zuen. Pierre Ruffey jeneralaren III. armadak Arlonerantz erasotzen zuen bitartean, IV. aren hegala babesteko asmoz. [1]
Verdundik hegoaldean III. Armada "Lorrenako Armada" izendatu zuten, eta Metz alemaniarren erasoengandik zaindu behar zuen, III. armadaren bestelako armada-gorputzak Belgikarantz egiteko aske utzi zuena. Frantziako armadek Belgikan sartu ziren, infanteriako bederatzi unitate guztira. Beste aldean alemaniarren 4. eta 5. armaden hamar armada-gorputz eta sei erreserba-gorputzak zeuden, Metz eta Luxemburgo artean. Alemaniarren 4. armada, Albrecht, Württembergeko dukearen agindupean, eta 5. armada, Gilen printzearen agindupean, Frantziarren I., II. eta III. armadak baino astiroago joan ziren, eta abuztuaren 21ean erasotu zituzten. Frantziar unitateek mapa gutxi zituzten eta ez zekiten aurrez aurre zegoen indar Alemaniarraren tamaina. Honen ondorioa abuztuak 22an eman zen erasoa izan zen, Longwy inguruan. Erasoa lubakituta zeuden alemaniarren aurka egin zen, artileriarik gabe eta laino artean.[1]
Lainoak altxatzean, artilleria alemaniarrak frantsesen erasoa harriduraz harrapatu eta isilarazi egin zuen. Alemaniarren kontraeraso batek frantziar dibisio batekin guztiz akabatu zuen eta V. armada-gorputza atzera egin zuen. Iparraldean, IV.ak ere aurrera egin zuen lainopean, eta Virtonen inguruko tropa alemanekin topo egin zuen. Hegoaldeko hegalean VI. armada-gorputza atzera egin behar izan zuen. 4. armadaren aldean hegalean zegoen II. armada-gorputzak frontea mantentzea lortu zuen, baino ezin zuen aurrera egin. Kolonietako Armada-Gorputzak Rossignolgo guduan porrota jaso zuen, Neufchâteautik 15 kilometrotara. 11.646ko gizonen galera jasan zituen. Honekin ere, 5. brigada kolonialak Neufchâteaura iritsi zen, handik gutxira kanporatu bazuten ere. Iparrean XII. armada-gorputzak aurrera egiten jarraitu zuen, baino are iparrerantz zegoen XVII.a hegaletik erasoa jaso zuen eta artileria gehiena galdu zuen. Iparreko hegalean XI eta IX. armada-gorputzak ez zuten ia erasorik jaso.[1]
Abuztuaren 23an Joffrek bere armada-jeneralei erasoaldiarekin jarraitzeko agindu zien, bere estrategia III. eta IV. armaden arrakastaren mende baitzegoen. Goizean Ruffey-k bere dibisioak berrantolatu arte erasoa ezin zela hasi erantzun zion, eta arratsaldeko lehen orduan alemaniarrek haien erasoa guztiz gelditu zutela ikasi zuen. V. armada-gorputzak 8km atzera egin behar izan zituen. V. Brigada Koloniala Neufchâteau-tik abuztuaren 23ko egunsentia baino lehen erretiratu zen.
Abuztuaren 23ko arratsalderako, III. eta IV. armadetatik bizirik irtendakoak beren posizioetara itzuliak ziren, iparraldeko hegaleko XI. eta IX. armada-gorputzak izan ezik.[1]
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 25ean, 4. Armadako tropa alemaniarrek Sedan inguruan erasotzen hasi ziren; alemanen erasoak Frénois herriaren gainetan pilatutako artilleria frantsesak uxatzen ditu. Ekialderago 5. armadak, Étainen borrokatzen zegoena, Orne haranean, Frantziako III. Erreserba-Armadaren kontraerasoaren ondorioz atzera egitera behartuta geratzen da. Abuztuaren 26an, Longwy errenditu zenean, alemaniar tropek Mosa ibaia Frantziako Ardenetatik igarotzen dute, Donchery eta Iges kasu, eta gero Sedan hartzen dute. Porroten ondorioz frantziar tropak Marfeo eta Croix Piot mendiko baso ordokian biltzen dira. 27 eta 28an IV. Armadak kontraeraso bat antolatzen saiatu zen, Mosa ibaiaren beste aldea errekuperatzeko helburuarekin, baino ezinezkoa izan zen. Abuztuaren 29an, Joffre jeneralaren aginduz, IV. armada hegoalderantz erretiratzen da; Rethel inguruan, Ecordal eta Saint-Loup-Terrier artean atzeguardiako borrokak oraindik ematen dira.[2] Atzerapen hauek Atzerakada Handiaren testuinguruan ematen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Doughty, Robert A.. (2005-01-01). Pyrrhic Victory. Harvard University Press ISBN 978-0-674-03431-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
- ↑ (Frantsesez) Marchand, René. (1977). «Écordal» Revue Historique des Ardennes 12: 191-204..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1914ko gatazkak
- Lehen Mundu Gerrako guduak
- Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
- Frantziak parte hartutako guduak
- Alemaniak parte hartutako guduak
- Alemaniak parte hartutako Lehen Mundu Gerrako guduak
- Erresuma Batuak parte hartutako Lehen Mundu Gerrako guduak
- Frantziak parte hartutako Lehen Mundu Gerrako guduak