Pierre Ruffey
Pierre Ruffey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dijon, 1851ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Frantziako Hirugarren Errepublika, 1928ko abenduaren 14a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Vault of Governors (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Infanteria |
Gradua | dibisio-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Pierre Xavier Emmanuel Ruffey (Paris, 1851ko martxoaren 19a - Paris, 1928ko abenduaren 14a) frantziar armadako jenerala izan zen, Lehen Mundu Gerraren hasieran Hirugarren Armada zuzendu zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Cyrreko akademia militarrean ikasi zuen eta 1873an graduatu zen, aurrerago Madagaskarren denbora bat emanez. Ondoren, Ecole de Guerre-ko irakaslea izan zen. 1901ean koronel izendatu zuten, lau urte geroago dibisio-buru bihurtu zen eta 1913an Frantziako Gerra Kontseilu Goreneko kide izendatu zuten.
Ruffey hegazkin eta artilleria astunaren aldeko sutsua zen, eta artilleriaren erreforma eta produkzioa hainbat aldiz eskatu zuen Kontseiluan egon zen bitartean, artilleria arinaren aldekoek nagusitu baziren ere.[1] Ruffeyk, Lanrezac-ek bezala (eta Gallienik Lehen Mundu Gerra baino lehen), Belgika gurutzatuko zuen mendebaldera zihoan alemaniar mehatxuaz ohartarazi zuen. Honekin ere, generalissimo Joseph Joffrek, Ardenetan zehar eraso frontala nahi zuena, argi ezan zion "okertuta zaude". [2]
Ruffeyri Hirugarren Armadaren agintea eman zioten gerra hastean, eta Montmedytik Rocroirainoko lerroan erasotzea agindu zioten.[3] Hirugarren armada IV., V. eta VI. gorputzek, VII. Zalditeria Dibisioak eta erreserbako hiru dibisioko talde batek osatzen zuten. Bere armada alemaniarren presiopean egon zen abuztuaren erdialdetik aurrera, porrota jasan zuelarik Ardenetako guduan, Mugetako guduaren zati bat. Abuztuaren 23an, Ruffeyk bere armadaburuei abisatu zien ez bidaltzeko infanteriarik baioneta kargetan artilleriaren su-laguntzarik gabe, ezta arma txikirik ere.[3]
Tanant koronelak, Ruffeyren bigarrena Hirugarren Armadan, hari buruz hurrengoa esan zuen:
« | "azkarra eta mila ideiaz betea, horietako bakarra bikaina. Arazoa zen hura topatzea" | » |
Bere armada Verdunera atzeratu behar izan zen borroka gogorren ondoren; Joffrek Ruffey oso "urduri" eta "minduta" aurkitu zuen bere menpekoen errendimenduagatik, eta, beraz, agintetik kendu eta Maurice Sarrailek ordezkatu zuen. Ruffey, Louis Bonneau eta abuztuan ordezkatutako beste hainbat general bezala, Limogeko hirira mugitu zen, atzeragoardia lanak egiteko. Hemendik datoz zehazki Frantzian oso ohikoa den esamoldea: Limogé (Kaleratua)
Ruffeyk bere porrota Lorraineko Armadari (40.000 gizon) erreserbako bi dibisio atzean eusteari egotzi zion. Aurrerago Joffreri esan zion bi dibisio horiek eta Zalditeriako 7. Dibisioa edukiz gero, etsaiaren ezkerreko hegala "akabo" ahal izan lukeela. Joffrek "chut, il ne faut pas le dire" ("Isildu, batek ez luke hura esan behar") —, ez dago argi Joffre Ruffeyrekin ados zegoen ala ez.[4]
Ruffeyk ez zuen beste postu aktiborik heldu gerran eta 1928n zendu zen. Les Invalides-en lurperatuta dago.