Anna Seghers
Itxura
Anna Seghers, jaiotza-izenaz Netty Reiling (Mainz, Alemania, 1900eko azaroaren 19a - Ekialdeko Berlin, 1983ko ekainaren 1a), alemaniar eleberrigilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errealismo sozialistaren ildoko idazle nagusietakoa izan zen Alemanian. Iraultza komunistaren alde jardun zuen gaztetandik. 1933an erbestera jo zuen (Frantzia, Espainia, Mexiko), eta 1947an itzuli zen Alemaniara.
Obra nagusiak: Der Aufstand der Fischer von St. Barbara (1928, Santa Barbarako arrantzaleen matxinada), Die siebte Kreuz (1942, Zazpigarren gurutzea), Die Toten bleiben jung (1949, Hildakoak beti gazte), Die Entscheidung (1959, Erabakia) eta Die Kraft der Schwachen ipuin-bilduma (1966, Ahulen indarra).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Seghers |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.