Edukira joan

Andijan probintzia

Koordenatuak: 40°45′N 72°10′E / 40.75°N 72.17°E / 40.75; 72.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andijan
 Uzbekistan
Administrazioa
Estatua UZB
Izen ofizialaAndijon viloyati
ISO 3166-2UZ-AN
HiriburuaAndijan
Geografia
Koordenatuak40°45′N 72°10′E / 40.75°N 72.17°E / 40.75; 72.17
Azalera4,200 km²
MugakideakNamangan Region (en) Itzuli, Fergana probintzia, Ox eta Jalal-Abad
Demografia
Biztanleria1.899.500 (2005)
Dentsitatea452 bizt/km²
Informazio gehigarria
uzbekerazAndijon viloyati, Андижон вилояти
Ordu eremuaUTC+05:00
andijan.uz

Andijan (edo Andijon) probintzia Uzbekistango probintzietako bat da, herrialdearen ekialdean kokatua, Ferganako haranaren ekialdean. Mugakide ditu Kirgizistan, Fergana probintzia eta Namangan probintzia. Eremuak 4.200 km² hartzen ditu, ia guztia basamortua. Bertan 1.899.000 biztanle inguru bizi dira, Uzbekistango populatuena.

Probintzia 14 barrutitan banatua dago. Hiriburua Andijan da (350.000 bizt). Beste hiri nagusiak honakoak dira: Asaka (Leninsk), Xonobod, Shahrixon (Moskovski) and Qorasuv.

Bertako klima kontinentala da, neguko eta udako tenperaturen artean alde handiarekin

Bertako natura baliabideen artean petrolioa, gas naturala, ozokerita eta kareharria daude. Uzbekistango beste eskualde batzuen antzera, Andijanen kotoi, zereal, bazka-landare, barazki, meloi, kuia, patata, arto, fruta eta mahats landaketak dira nagusi. Gainera, bertan dago Erdialdeko Asiako lehenengo auto-muntaketa fabrika, UzDaewoo uzbekistandar-korear enpresak Asakan irekia. Bertan Nexia eta Tico autoak eta Damas minibusak ekoizten dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]