A Knight's Tale
A Knight's Tale (euskaraz Zaldun Ipuina) 2001eko Brian Helgeland estatubatuar zinema zuzendariaren abentura komedia filma bat da. Bertan, Heath Ledger, Mark Addy, Rufus Sewell, Paul Bettany eta Alan Tudyk aktoreek antzeztu zuten. Filmak Geoffrey Chaucer ingeles idazlearen Canterburyko Ipuinak idazlaneko Zaldun Ipuina (A Knight's Tale) istorioaren izenburuari aipamena egiten dio, nolabait hartan oinarritzen delarik, Chaucer bera film honetako protagonistetako bat delarik.
Filma Erdi Aroko Ingalaterra eta Frantzian girotua dago, baina osoki Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko Barrabdow estudioan filmatu zen, estrak hiri hartako etxegabeak izan zirelarik-
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroa, XIV. mendea, Ingalaterrako Erresuma. William (Heath Ledger) zaldun lehiaketetan borrokatzeko berebiziko trebezia duen morroia da. Bere jauna zen Sir Ectorren (Nick Brimble) bapateko heriotzaren ondoren bere bi lagun ezkutuzainak diren Roland eta Wat-ekin batera (Mark Addy eta Alan Tudyk) zaldun noblearen papera antzeztuko du, horrela bere ametsa betetzeko asmoz: zaldun bilakatzea. Bere bidai eta abenturetan Chaucer (Paul Bettany) izeneko idazlea ezagutuko du, hark Williamen gezurretazko zuhaitz genealogikoa egin eta haren bidez Williamek bereganatutako jauntxo titulua beste nobleen aurrean frogaraziko du, honela zaldun lehiaketetan borrokatzeko prest dagoelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Heath Ledger: William Thatcher
- Rufus Sewell: Adhemar kondea
- Shannyn Sossamon: Jocelyn
- Bérénice Bejo: Christiana
- Paul Bettany: Geoffrey Chaucer
- Laura Fraser: Kate
- Mark Addy: Roland
- Alan Tudyk: Wat
- James Purefoy: Sir Thomas Colville
- Leagh Conwell: William Thatcher mutikoa
- Christopher Cazenove: John Thatcher
- Steven O'Donnell: Simon the Summoner
- Nick Brimble: Sir Ector
- Roger Ashton-Griffiths : artzapezpiku zaharra
- David Schneider: erlikia saltzailea
- Alice Connor: Lone Girl
- Berwick Kaler: Man in Stocks
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma honen bitxikeria edo berezitasunetako bat Erdi Aroan girotua egon arren XX. mendeko rock musika talde ospetsuen abesti eta doinuak izatean datza, hala nola:
- "We Will Rock You" – Queen
- "Low Rider" – War
- "Takin' Care of Business" – Bachman–Turner Overdrive
- "Golden Years" – David Bowie
- "Further on Up the Road" – Eric Clapton
- "Get Ready" – Rare Earth
- "I Want to Take You Higher" – Sly and the Family Stone
- "The Boys Are Back in Town" – Thin Lizzy
- "You Shook Me All Night Long" – AC/DC
- "We Are the Champions" – Robbie Williams & Queen
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001eko filmak
- Brian Helgelandek zuzendutako filmak
- Brian Helgelandek idatzitako filmak
- Heath Ledgerrek antzeztutako filmak
- Shannyn Sossamonek antzeztutako filmak
- Paul Bettanyk antzeztutako filmak
- Rufus Sewellek antzeztutako filmak
- Mark Addyk antzeztutako filmak
- Alan Tudykek antzeztutako filmak
- Laura Fraserrek antzeztutako filmak
- James Purefoyk antzeztutako filmak
- Bérénice Bejok antzeztutako filmak
- Christopher Cazenovek antzeztutako filmak
- Olivia Williamsek antzeztutako filmak
- Roger Ashton-Griffithsek antzeztutako filmak
- Rudolf Kubíkek antzeztutako filmak
- Upír Krejčíek antzeztutako filmak
- David Schneiderrek antzeztutako filmak
- Jonathan Slingerrek antzeztutako filmak
- Brian Helgelandek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- XIV. mendean girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Umorezko filmak
- Abentura filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak