Étienne-Charles de Loménie de Brienne
Étienne-Charles de Loménie de Brienne (Paris, 1727ko urriaren 9a - Sens, 1794ko otsailaren 19a), frantziar kardinal eta estadista izan zen.
Prelatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen jaio zen Limousingo familia batean, genealogia XV . mendekoa dena. Ikasketa bikainak egin ondoren, ordenatan sartzen da, posizio sozial altua lortzeko modurik onenetarikoa. 1751ean teologian doktoretza lortu zuen, nahiz eta bere tesiaren ortodoxiak zenbait arazo ekarri zizkion. 1752an Roueneko artzapezpikuaren bikario nagusi izendatu zuten. Erroma bisitatu ondoren, Condomeko apezpiku izendatu zuten (1760) eta 1763an Tolosako artzapezpikutegira eraman zuten. 1763 inguruan hiria eraldatuko duten erreforma publiko handiak egin zituen. 1766tik 1769ra Mont Saint-Michel abade izan zen. Bere lagun ospetsuenen artean zeuden: Turgot, André Morellet eta Voltaire. Frantses Akademiako kide hautatu zuten 1770ean.
Ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1787an, handikien batzarreko presidente izendatu zuten, eta handik Calonneren politika fiskalari eraso zion. 1787ko maiatzaren 1ean, Maria Antonieta erreginaren laguntzarekin, finantza ministro gisa jarraituko zion Calonneri. Hala ere, behin agintean, aurrekoaren ildo beretik jarraitu behar izan zuen (lurralde zerga) eta Frantziako Estatu Orokorretara deitu behar izan zuen (1788), ezinegon ekonomikoa konpontzeko. Urte berean dimisioa eman behar izan zuen, altxorra huts utzita. Abenduaren 15ean kardinal izendatu zuten eta Italiara joan zen, non bi urte eman zituen.