Ormuzko itsasartea
Ormuzko itsasartea[1] (arabieraz مضيق هرمز, persieraz تنگه هرمز) Omango golkoaren (hego-ekialdean) eta Persiar golkoaren (hego-mendebaldean) artean kokaturiko itsasarte estua da. Persiar golkoa, Arabiako itsasoa eta Indiako ozeanoa lotzen ditu. Iparraldeko kostaldean Iran du eta hegoaldekoan Arabiar Emirerri Batuak eta Musandam, Omango muhafazaha. 55 eta 95 kilometro arteko zabalera dauka.
Ormuzko itsasartea | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 26°36′N 56°30′E / 26.6°N 56.5°E |
Zabalera | 55-95 km |
Sakonera | batez bestekoa: 80 m handiena: 200 m |
K. a. VII. mendetik XIX. mendera piraten zuloa zen. Gaur egun, Persiar golkoko petrolioaren sarrera izanik, estrategikoki inportantea da. Bere uretan munduko petrolioaren bosten bat garraiatzen dela uste da. Aipagarria da Ormuz uharteko izen bereko hiria, Ekialdeko perlen eta salgaien merkataritza-portu nagusia izan zena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.