Persiar golkoa

itsaso

Persiar golkoa[1] (persieraz خليج فارس khalīj-e-Fārs) Indiako ozeanoko golkoa da, Irango hego-mendebaldearen eta Arabiar penintsularen artekoa, Xatt al-Arabetik, Tigris eta Eufrates ibaien ahotik, Ormuzko itsasarteraino hedatzen dena. 56-360 kilometro zabal eta 989 kilometro luze da, eta 251.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Sakonera gutxikoa da, 90 metro inguru tokirik sakonenean. Iran aldeko kostaldea Arabiakoa baino sakonagoa da.

Persiar golkoa
Persiar golkoa is located in Asia
Persiar golkoa
Persiar golkoa
Persiar golkoa (Asia)
OzeanoaIndiako ozeanoa
KontinenteaAsia
Koordenatuak26°N 52°E / 26°N 52°E / 26; 52
Azalera251.000 km²
Luzera989 km
Zabalera56-360 km
Sakonerabatez bestekoa: 50 m
handiena: 90 m

Geografia

aldatu

Mendebaldetik ekialdera, ordulariko orratzen noranzkoari jarraituz, ondorengo herrialde hauek daude golkoaren inguruan:

Ekologia aberats eta askotarikoa, industrializazio astunak eta, batez ere, azken urteotako gerretako petrolio isurketa handiek arriskuan jarri dute oreka naturala.

 
Persiar golkoa espaziotik

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Golkoko Gerra»

1990 eta 1995 artean AEBek gidatutako koalizio batek (Kuwait, Saudi Arabia eta Erresuma Batua) borrokatu zuen Iraken aurka. George H. W. Bush presidente estatubatuarra zen orduan, Margaret Thatcher eta gero John Major britainiarrak eta Saddam Hussein irakiarra. Irakeko Gerraren aurrekari nagusia izan zen.

2014ko azaroaren 11n, Errusiak eta Iranek Persiar golkoan bi erreaktore nuklear eraikitzeko asmoa adierazi zuten. Gainera, Iranen guztira zortzi erreaktore nuklear eraikitzeko aukera ematen zuen protokoloa sinatu zuten Moskun egindako ekitaldi batean[2].

Abenduaren 9an, zuten tentsio giroa lasaitzeko saioa egin zuten Golkoko herriek. Dohan bi eguneko bilera egingo zuen Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak eta enbaxadoreak Qatarrera itzultzea onartu zuten monarkiek[3].

Ekonomia

aldatu

Garrantzi handia du munduko ekonomiarentzat, ertzetako estatuek –Saudi Arabia, Bahrain, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait, Iran, Irak– munduko petrolioaren laurdena ekoizten baitute, bertatik zabaltzen da mundu guztiko findegietara. Bertako perlak oso aintzat hartuak dira.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu