Korrika

Euskararen aldeko lasterketa
Artikulu hau euskararen aldeko ekitaldiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Korrika (argipena)».

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den ekimen erraldoia da, arineketan egiten den manifestaldi baten modukoa. Pertsona helduen euskalduntzea eta alfabetatzea zeregina daukan AEK erakundeak antolatzen du, hainbat euskaltegi elkartzen dituena.[1] Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Korrika
19. Korrika Bilbon, 2015ean.
Tokia Euskal Herria
AntolatzaileaAEK
MotaKorrika lasterketa
EsanahiaEuskararen aldekoa
Hasiera1980ko azaroaren 29a
Data
DataMartxoaren bigarren erdialdean edo apirilaren lehen erdialdean
BetetzeaBi urtetik behin
Webguneahttp://korrika.eus/

Bi urtez behin egin ohi da eta 11 egun inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Lehen Korrika 1980an egin zen; eta 2019. urtean 21. ediziora iritsi zen. 22. KORRIKA, aldiz, atzeratu behar izan zen koronabirusak eragindako pandemiaren eraginez. 2022an martxoaren 31tik apirilaren 10a arte izan zen.[2][3]

1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutzen dituzte, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta. 2022an mundu osoko 45 hiritan antolatu zuten.[4]

Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hil batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia izan arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Historia

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Korrikaren gaineko zortzi datu.
 
Remigio Mendiburu berak sortutako lekukoa eramaten.

Franco hil eta lehenengo bozketetan Ramon Rubial atera zen garaile, eta AEK-k laguntza polita hartu zuen hala Gobernutik eta beste erakunde publikoetatik: diru-laguntzak gehi euskararik ez zekiten irakaskuntzako irakasleen prestaketa... Baina arrazoi politikoak tarteko EAJ nagusitu zenean diru-iturriak agortuz zihoazkion, batzuek eta besteek emandako laguntzak urrituz joan baitziren. AEK-k, ikusita elkarrizketaren bidetik ez zuela ezer lortzen, protestari ekin zion: Lakua aurrean bilketak, HABEn eta Legebiltzarrean itxialdiak... Bide horretatik ere ezer ez zuen lortzen; alderantziz, era ezberdinetako oztopoak jartzen zitzaizkion. Udalen bidea ere zarratu zitzaion, eta beste bide batzuk lantzea erabaki zuen, eta herriarengana jotzea erabaki zuen.

Arazoei aurre egiten

aldatu

AEKren biltzarra hasi zen aztertzen zein ziren arazo nagusiak, eta erabaki zuen:

  1. AEK-k diru premia handia zuela; beraz, bideak aurkitu behar zirela.
  2. Euskararen irakaskuntza Euskal Herri osora hedatu behar zela euskaldunek ez zutelako izan euskaraz alfabetatzeko ez euskara ikasteko aukerarik. Horiek alfabetatzeko edo euskalduntzeko eskubidea zutela eta eskubide hori eman behar zitzaiela ikasi nahi zutenei.
  3. Euskal Herria benetako Euskal Herri bihurtzeak eta Erdal Herri bihurtzeari mugak jartzeak presa handia zuela.

Konponbidea

aldatu
 
20. Korrika Landa eta Marieta artean (Araba).

AEK-ko kideek bere helburuak lortzeko bi publizista talderekin harremanetan jarri ziren: bata, Euskaltzaindiak duela gutxi euskararen alde egindako kanpaina prestatu zuena, eta bestea, Bilboko Txomin Barullo inguruko talde publizista. Bi taldeei azaldu zieten zer nahi zuten eta zein ziren AEKren helburuak kanpaina hartan. Proposatu zieten errelebo-lasterketa bat izan zitekeela egokia.

Lasterketa Euskal Herri osoko itzulia izango litzateke; horrela Euskal Herri osoa alfabetatu eta euskaldundu beharra zegoela adieraz daiteke. Erreleboa kilometroka egingo litzateke; beraz, kilometroa egiten duen korrikalariak zerbait ordaindu beharko du (berak edo bere taldeak), beraz, diru pixka bat ateratzeko egokia. Arineketan egiten zenez, jendea alfabetatzeko eta euskalduntzeko presa zegoela eta erdalduntzeari galga jarri behar zitzaiola adieraz zezakeen. Errelebo-lasterketari "Korrika" deitzea onartu zuen AEK-ko biltzarrak.

Euskaltzaindiaren kanpaina prestatu zuen taldea lekukoaz arduratu zen, eta Remigio Mendibururi eskatu zion egiteko. Barrua hutsik zeukan lekukoa egin zuen. Talde honek jakinarazi zien kanpaina hartako txorixoak arrakasta handia izan zuela eta ea zergatik ez genion Euskaltzaindiari eskatzen Korrikan erabiltzeko baimena. Villasanterengana joan ziren Urtsa Errasti eta Julen Kaltzada, baina debekatu egin zien txoria erabiltzea. Mezuari dagokionez, luzaroan aritu ziren asmatzen lekukoan zein mezu sartu. Nafarroako arduradunak (Lurdes Mendinueta) esan zuen Jose Mari Satrustegiri azaldu ziola AEKren asmoa eta Satrustegik esan ziola Rikardo Arregik alfabetatze-lana babesteko eskatuz Euskaltzaindira bidalitako gutuna izan zitekeela mezua, eta kopia bat zeukala Rikardok berak bidalita. Beraz, Villasanterengana jo beharrik ez zuten izan gutuna lortzeko.

Prestaketa

aldatu

Euskal Herri osoko AEK-koen eta iritzi guztietako herritar askoren laguntzaz prestatu zen kanpaina, bilatu ziren korrikalariak, eta Korrika Oñatin —Euskal Herriko lehenengo Unibertsitatea egon zen herrian— hastea eta Bilbon amaitzea erabaki zen. Hasi aurretik, aurkezpenak egin ziren hainbat tokitan. Horietako bat Bilbon, nora EGIko burua zen Urkullu gaztea eta ELAko ordezkaria zen Uzturre ere etorri ziren. Zarautzen, Argiñanok prestatutako bazkarian aurkeztu zitzaien kazetariei. Amaiera lehenengo Arregiren mezua eta gero AEK-ko batzordeak prestatutako idazkia irakurrita eman nahi zitzaion. Horrela hasi zen antolatzen, lehenengo Korrika.[5]

Egitura

aldatu
 
21. Korrikaren lekukoa, Milafrangan (Lapurdi).

Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.

Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. 2005ekoa, 14. Korrikan, Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! izan zen; 2007koa, berriz, Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. 2009koa, 16. Korrikan, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka.

Lekukoa

aldatu
 
Korrikaren ikurra den lekukoa.
 
Remigio Mendiburu artistak diseinatu eta egin zuen 1980. urtean. 1988 arte pieza hau ibili zen Korrikan.

Testigua edo Korrikaren lekukoa, eskuz esku doan makila Remigio Mendiburu artistak diseinatu eta egin zuen 1980. urtean. 1988 arte pieza hau ibili zen Euskal Herrian barrena. 1988az geroztik, Juan Gorriti eskultoreak eginiko kopia da herriz herri dabilena.

Remigio Mendibururen artelana, 1980ko Korrikaren lekukoa alegia, Donostiako San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, "modernitatearen hasiera" deritzon atalean.[6][7]

Korrika Kulturala

aldatu

Ibilbide guztian zehar, ospakizun kultural ugari izaten da. Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultural ugari (kontzertuak, tertuliak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...) egiten da herriz herri. Korrika Kulturalaren barnean biltzen den kultur programazioa da. Korrika hasi baino hilabete pare bat lehenago hasten dira ekintzak. Korrika kulturalarekin batera ekitaldi horretako abestia eta bideoklipa ere aurkezten dira.

2020ko udaberrian, KORRIKA-AEK.Kultur sorkuntzarako BEKA aurkeztu zen: AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.[8][9][10]

Korrikaren edizioak

aldatu

Hona hemen edizio bakoitzeko datu garrantzitsuenak taula batean laburbilduta:[7]

Urtea
(edizioa)
Datak Ibilbidea Leloa Omendua Abestia[11] Mezuaren egilea
1980
1. Korrika
azaroaren 29tik
abenduaren 7ra
Oñati-Bilbo Zuk ere esan bai euskarari Xabier Peña Korrika 1
(Xabier Amuriza)
Rikardo Arregi
(galdu zen)
1982
2. Korrika
maiatzaren 22tik
maiatzaren 30era
Iruñea-Donostia AEK, euskararen alternatiba herritarra
Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde
Rikardo Arregi Korrika 2 (Egan) Rikardo Arregi
1983
3. Korrika
abenduaren 3tik
abenduaren 11ra
Baiona-Bilbo Euskaraz eta kitto! Gabriel Aresti Korrika 3
(Akelarre)
?
1985
4. Korrika
maiatzaren 31tik
ekainaren 9ra
Atharratze-Iruñea Herri bat, hizkuntza bat! Piarres Lafitte Korrika 4
(Lontxo Aburuza)
?
1987
5. Korrika
apirilaren 3tik
apirilaren 12ra
Hendaia-Bilbo Euskara, zeurea Balendin Enbeita Korrika 5
(Oskorri)
Jon Enbeita
1989
6. Korrika
apirilaren 14tik
apirilaren 23ra
Iruñea-Donostia Euskara Korrika eta kitto
Euskal Herriak AEK
Jose Migel Barandiaran Gu AEK-koak gara
(Xanti eta Maider)
?
1991
7. Korrika
martxoaren 15etik
martxoaren 24ra
Gasteiz-Baiona Korrika euskara,
euskaraz Euskal Herria
Remigio Mendiburu Korrika 7
(Irigoien Anaiak eta
Mikel Erramuspe)
Sabin Gaztañaga
1993
8. Korrika
martxoaren 26tik
apirilaren 4ra
Iruñea-Bilbo Denok maite dugu
gure herria euskaraz
Martin Ugalde Aide Korrika
(Tapia eta Leturia)
Joxemi Zumalabe
1995
9. Korrika
martxoaren 17tik
martxoaren 26ra
Donibane Garazi-Gasteiz Jalgi hadi euskaraz Mikel Laboa Bizi ganoraz
(Kepa Junkera)
Jean Haritxelhar
1997
10. Korrika
martxoaren 14tik
martxoaren 23ra
Arantzazu-Bilbo Euskal Herria Korrika! Luis Villasante Euskal Herria Korrika
(Gozategi)
Joan Mari Torrealdai
1999
11. Korrika
martxoaren 19tik
martxoaren 28ra
Iruñea-Donostia 1 + 1 = hamaika.
Zu eta ni euskaraz
11 pertsona/talde 1 + 1 = hamaika.
Zu eta ni euskaraz
(Joxe Ripiau)
Ramon Labaien
2001
12. Korrika
martxoaren 29tik
apirilaren 8ra
Gasteiz-Baiona Mundu bat euskarara bildu E. H. Bertsozale Elkartea[12] Big Beñat
(Fermin Muguruza)
Andoni Egaña
2003
13. Korrika
apirilaren 4tik
apirilaren 13ra
Maule-Iruñea Herri bat geroa lantzen Ez Dok Amairu Gero bat gaurdanik
(Mikel Laboa eta
Ruper Ordorika)
Martxelo Otamendi
2005
14. Korrika
martxoaren 10etik
martxoaren 20ra
Orreaga-Bilbo Euskal Herria euskalduntzen.
Ni ere bai!
Andolin Eguzkitza Ni ere bai
(Afrika Bibang)
Andolin Eguzkitza
2007
15. Korrika
martxoaren 22tik
apirilaren 1era
Karrantza-Iruñea Heldu! Euskal emakumea Heldu!
(Niko Etxart eta
El Drogas)
Xabier Amuriza eta
Miren Amuriza
2009
16. Korrika
martxoaren 26tik
apirilaren 5era
Tutera-Gasteiz Ongi etorri euskaraz
bizi nahi dugunon herrira!
Euskararen transmisioa
ahalbidetu duten familiak
Ongi etorri lagun
(Betagarri)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots
2011
17. Korrika
apirilaren 7tik
apirilaren 17ra
Trebiñu-Donostia Maitatu, ikasi, ari...
Euskalakari
Euskaltzaindia Pausoz pauso euskalakari
(Gose)
Kike Amonarriz eta
Ilaski Serrano
2013
18. Korrika
martxoaren 14tik
martxoaren 24ra
Andoain-Baiona Eman Euskara Elkarri Euskara ikasten ari direnak Bagoaz
(Esne Beltza)
Amets Arzallus
2015
19. Korrika
martxoaren 19tik
martxoaren 29ra
Urepele-Bilbo Euskahaldun Durangoko Azoka Denok Korrikara
(hainbat)
Lorea Agirre
2017
20. Korrika
martxoaren 30etik
apirilaren 9ra
Otxandio-Iruñea Bat Zuk Korrikaren sortzaileak Zirkorrika
(hainbat)
Joseba Sarrionandia[13]
2019
21. Korrika
apirilaren 4tik
apirilaren 14ra
Gares-Gasteiz Klika Txillardegi Klika Korrika 2019
(Mad Muasel, F. Muguruza eta La Furia)
Maialen Lujanbio[14]
2022

22. Korrika

martxoaren 31tik apirilaren 10era Amurrio-Donostia Hitzekin Pirritx, Porrotx eta MariMotots Nerea Urbizu, zuzendari artistikoa eta egilea, Sustrai Colinaren hitzak. Ahotsak: Ane García, Anari eta Nerea Urbizu.[15] Karmele Jaio[16]
2024

23. Korrika

Martxoaren 14tik 24ra [17][18] Irun-Baiona Harro Herri Azterketak Euskaraz kolektiboa Maite Arroitajauregi (Mursego) Garazi Arrula

Luzera

aldatu
Korrikaren luzera edizioka
Urtez urte ibilbidea luzeagoa da.

Ziberkorrika

aldatu

Honetaz gain, Korrikarekin batera Ziberkorrika izeneko ekimena ere garatzen da. Munduko txoko desberdinetatik ziberkilometroak erosten dituzte, interneten Korrika birtual eta paralelo bat osatuz.

Arabako Errioxako Korrika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Arabako Errioxako Korrika»
 
Hala Bedi.eus - "Korrika takoiekin" artikuluari laguntzeko argitaratutako argazkia.

Arabako Errioxako kuadrillan antolaturiko ekitaldia da, Korrika bertatik pasatzen ez denean burutzen dena. AEK-k Korrikaren ibilbidean Arabar Errioxa bazterrean utzi zueneko haserreak eraginda hasi zen egiten protesta gisa[19]. 2013an izan zuen lehenengo ekitaldia eta ondoren 2017koa eta 2022koa etorri ziren[20].

Korrika atzerrian

aldatu

Atzerrian dauden euskaldunek ere antolatu izan dituzte Korrikak. Lehenengo aldia 1999an izan zen eta Bartzelona eta Londresko euskaldunek antolatu zituzten. Urtetik urtera gero eta gehiago izan dira horrelako ekintzak. 2017an esate baterako honako leku hauetan egin zen:[21]

  • Ameriketan: Buenos Aires, Chicago, Santiago Txile, Lima, Sao Paulo, Mexiko Hiria, Washington, Necochea, Montreal, New York, Boise, La Plata, La Habana
  • Asian: Nepal
  • Europan: Banyoles, Bartzelona, Bordele, Brno, Brusela, Budapest, Cork, Dublin, Edinburgo, Grezia, Helsinki, Madril, Leipzig, Liverpool, Londres, Marseilla, Paris, Szeged, Venezia, Mallorca, Valentzia, Toulouse, Bristol, Bukarest, Wroclaw, Kopenhage eta Munich.
  • Ozeania: Sydney, Melbourne, Noume

Antzeko beste ekimen batzuk

aldatu

Ideia bera hartuta, beste herrialde batzuetan Korrikaren gisako ekimenak antolatzen dituzte:

Korrikari loturiko proiektuak

aldatu

Korrikarekin batera loturiko proiektu ezberdinak izan dira historian zehar. Bi aipatzearren:

Sariak

aldatu

Sari hauek jaso ditu Korrika-k:

Iruditegia

aldatu

Korrikaren osagaiak

aldatu

Argazkiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 20-KORRIKA. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «2021eko Korrika urtebete atzeratuko da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-16). «Korrikaren 22. edizioa urtebete atzeratuko da, 2022ra» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  4. a b c Otamendi, Martxelo. «Euskalduntze sendoaren beharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  5. https://web.archive.org/web/20171113222933/https://www.berria.eus/paperekoa/1853/004/001/2017-03-31/lehenengo_korrika_eta_aurreko_gertakizunak.htm
  6. «Korrikaren lehen lekukoa ongi zainduta dute San Telmo museoan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  7. a b Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  8. Berria. «Kultur sorkuntzarako beka bat sortu du AEK-k» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  9. «Korrikako kultur ekitaldi nagusia sortzeko beka urrian jarriko dute martxan» El Diario Vasco 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  10. «KORRIKA-AEK: Kultur sorkuntzarako BEKA - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  11. «Korrika: 22 edizioetako kanten bilduma» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  12. «BIG BEÑAT-EK BIG MAC-A JAN GURA DU» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  13. Joseba Sarrionandiaren mezua. .
  14. Iruretagoiena, Hodei. «Maialen Lujanbio: "Euskarak behar du herri honen sistema eragilean"» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  15. Komunikazioa. «“HitzEkin” abestiak girotuko du 22. korrika» korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  16. Berria. «Horrela jarraitu du BERRIAk 22. Korrikaren azken eguna» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  17. Ana. «23. KORRIKAk herri oso baten harrotasuna erakutsiko du Irundik Baionarat» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  18. Iñaki (komunikazioa), Iban. «Urtebete falta da 23. KORRIKArako!» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  19. (Gaztelaniaz) Komunitatea, Arabarerrioxa. (2022-02-08). «📌 Rioja Alavesa correrá su propia Korrika a favor del euskera uniendo Viana y Labastida con un final de fiesta en Laguardia» Arabar Errioxa (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  20. «Apirilaren 9an bizi izandakoen printzak - Arabako errioxa» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  21. User, Super. Korrika Munduan. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  22. (Frantsesez) «Garlin : La Passem, la course pour l’occitan va animer le village, ce vendredi 3 juin» SudOuest.fr 2022-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  23. «Helmugara iritsi da Redadeg, bretainiar "Korrika"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  24. «Bihar hasiko Ar Redadeg, KORRIKAren ahizpa bretoia - : Euskal Herriko AEK» aek.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  25. «Abian da Irlandan gaelikoaren aldeko 'Rith' Korrika» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  26. Madariaga, Ainize. «Korsikeraz ari den korrika» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  27. Iturria, Mikel. Irungo AEK-ko beteranoak — Eibar.ORG | Eibarko peoria. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  28. AEK. (2017-03-05). 16 KORRIKA- Bidaia intimoak / Dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  29. Bastida Alzuru, Jone. (2024-05-24). «AEK-k eta Korrikak jaso dute Ibilbidearen Elkar saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu