Udala estatuaren administrazio maila beherena da, udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua.[1] Udalak oso txikiak direnean, biltzar bidezko funtzionamendua dute, kontzeju ireki izenekoa. Bere egoitzak udaletxe du izena.

Askotan, administrazio maila beherena da baina udal handien kasuan, badaude beheko banaketa administratiboak: auzoak, barrutiak, alkate-auzoak, eta abar.

Euskal Herrian

aldatu

Euskal Herriko hainbat tokitan, bereziki ekialdeko euskalkiak mintzatzen diren lurraldeetan, udalari eta udaletxeari “herriko etxe” deritze, alkatea “auzapez” izendatzen da eta zinegotzia “hautetsi”.

Erronkaribarreko udalerrietan udalari "aiza bulgu" deitzen zaio, udala izendatzeko erronkarierazko hitza.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.