Mezu
Mezua, bere zentzurik orokorrenean, komunikazioaren xedea da. Emaleak, hartzaileari, kanal edo komunikabide baten bidez bidaltzen dion informazioa bezala definitua dago. Komunikabidea, idazkera, hitzegitea... izan daiteke. Hitza, testuinguruaren arabera, informazio horren aurkezpenari ere ematen zaio, hau da, mezua igortzeko erabili diren ikurrei. Edozein kasutan, mezua oso zati garrantzitsua da informazio elkartrukearen prozesuan.
Definizio arruntak
aldatu- Idazketan, testu labur bat, hizkuntza sinplean, idatzi denean aurrean ez dagoen pertsona bati informazioa igorriko diona.
- Edozein pentsamendu edo ideia, ohiko hizkuntzan edo kriptikoan laburki esana, edozein komunikabideren bidez bere igorpenerako prestatua
- Bakoitzak nahi duen adinako informazio kopurua, hasiera eta amaiera ondo definituak daudenak edo identifikagarriak direnak.
- Erregistro informazioa, datu isuri bat ohiko notazioan edo kriptikoan emana eta formatu zehatz batean prestatua edozein telekomunikazio mota bidez igortzeko.
- Mezu elektronikoa edo gutun elektronikoa posta elektroniko bidez bidalitakoa da. Gutun tradizionalaren baliokide elektronikoa da. Gutun tradizionala, eskuz idatzia edo paperean inprimatua da eta fisikoki posta bidez joaten da.
- Gaur egun bat-bateko mezularitza esaera erabiltzen da, halako zerbitzu bat ematen duen sare batetara konektaturik dauden erabiltzaileei, idatzizko mezuak bidaltzea ahalbidetzen duten telekomunikazio sistema guztientzako erabiltzen da.