Kaligula[1] (latinez: Gaius Julius Caesar Germanicus) (K. o. 12ko abuztuaren 31 - K. o. 41eko urtarrilaren 24a) Erromako hirugarren enperadorea (37 - 41) izan zen. Germanikoren eta Agripinaren semea zen. Haren ankerkeria, despotismo eta bitxikeriengatik da ezaguna. Bere bizkartzainek hil zuten 41 urtean. Germaniako gotorleku militar batean igaro zuen haurtzaroa. Soldaduek Kaligula ezizena eman zioten haren botatxoengatik, horixe esan nahi baitu Caligulae latinezko hitzak. Kaligulak gorrotatu egiten zuen ezizen hori.

Kaligula


3. Erromatar enperadorea

37ko martxoaren 18a - 41eko urtarrilaren 24a
Tiberio - Klaudio
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGaius Julius Caesar
JaiotzaAntium (en) Itzuli, K. o. 12ko abuztuaren 31
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaPalatino, K. o. 41eko urtarrilaren 24a (28 urte) (28 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
AitaGermaniko
AmaAgripina Zaharra
Ezkontidea(k)Junia Claudilla (en) Itzuli
Livia Orestilla (en) Itzuli
Lollia Paulina  (38 -  38)
Milonia Caesonia (en) Itzuli  (39 -  41)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaJulio-Klaudiar leinu
Julii Caesares (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduaimperator (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Tiberioren ondorengoa izan zen eta hasieran herriaren gogoko politika liberala bideratu zuen. Erialdi batek aldatu zuen, ordea, Kaligularen nortasuna eta bere burua, errege ez ezik, jainko bihurtu zuen. Inperioko altxorra xahutu zuen, herriari zergak ordainarazi zizkion eta, dirua lortzearren, aristokraziako kide ospetsuenak hil zituen. Bere eromenean, Erromako herriak buru bakarra izan zezan nahi zuen, ezpata ukaldi batez moztu ahal izateko. 41. urtean hil zuten. Erromako Senatuak enperadoreen zerrendatik kendu zuen. Albert Camus frantses idazleak antzerki lan ospe handikoa idatzi zuen, Caligula izenekoa, enperadorearen bizitza oinarri hartuta.

Garaiko iturriak ez dira, ordea, oso onak. Haietan, orokorrean pertsona baino karikatura ematen du Kaligulak: megalomanoa, apetatsua eta krudela. Aipatzen da Kaligulak bere zaldi maitatuena, Incitatus izenekoa, kontsul izendatu zuela. Halaber, intzestu-harremanak izan ohi zituen bere arrebekin, batez ere Drusila gazteenarekin. Hala ere, ez dago aipamen horiek frogatzerik.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaligula