Agripina Gaztea
Julia Vipsania Agripina, Agripina Gaztea[1], (latinez: Agrippina minor; Oppidum Ubiorum, 15eko azaroaren 7a - Miseno, 59ko martxoaren 23a) Erromako enperatriza izan zen. Germaniko eta Agripina Zaharraren alaba, Kaligularen arreba, Klaudioren emazte eta iloba eta Neronen ama izan zen.
Agripina Gaztea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 15eko azaroaren 6a |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Miseno (en) , 59ko martxoaren 17a (43 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Familia | |
Aita | Germaniko |
Ama | Agripina Zaharra |
Ezkontidea(k) | Klaudio Gaius Sallustius Crispus Passienus (en) Gnaeus Domitius Ahenobarbus |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Julio-Klaudiar leinu Julii Caesares (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Lantokia(k) | Antzinako Erroma |
Iturri klasikoen arabera, anbizio handiko emakume bortitz eta menderatzailea izan zen. Zenbait antzinako historialarien arabera, Klaudio pozoitu zuen.[2] Agripina Gaztea atrox mulier bezala ezagutua izan zen eta optima mater bezala ere bai. Ez zuen bere bizitzan tradizioz erromatar matrona bati esleitutako jarrerarekin bat egin, ez baitzuen berarengandik gizonezko senideekiko espero zen zuhurtzia eta mendetasuna erakutsi. [3] Politikan bere ahotsa entzunarazi eta boterea eskuratzeko egindako ahaleginek hura bezalako gizarte batean gaitzespena eragin zuten. Colonia hiria (Alemania) sortu zuen erromatar kultura hedatzeko. [4] Bere obra kontserbatu ezbada ere, badakigu idazlea izan zela.[5]
Biografia
aldatuAgripina Gaztea tradizio politikoa eta militarra zuen familian jaio zen eta senide boteretsu eta gaizkinen artean hazi zen.[6] Bere gurasoek Augusto eta Liviaren familiarekin zuzeneko lotura zuten. Bere ama, Agripina Zaharra, factio edo talde politiko bat sortzeko gai izan zen emakumea, Tiberio enperadoreari berari aurre egin ziona. Bere aita, Germaniko, Augustoren nahiari jarraiki, aipatutako Tiberioren oinordeko izango zela uste izan zen, bere heriotzaren bultzatzaile leporatu zitzaiolarik. Kaligula bere neba zen. Familia inperialeko emakume bat zenez, laster ezkondu zen bere posizio soziale bereko gizon batekin, Domicio Ahenobarborekin. Hau izan zen Neronen, bere seme bakarraren aita. [3]
Agripina osaba zuen Klaudiorekin ezkondu zen 49an. Klaudiok Neron semetzat hartu zuenean, bere seme biologikoa, Britaniko, oinordekotzatik kanpo geratu zen. Klaudio jainko (divus) izendatu zuen senatuak eta Agripina Augusta, domus imperialis-eko emakume gorenen izendapena, flamonium Claudianum kultuaren abadetza bere gain hartuz eta Mons Caelius-en jainko berriari tenplu bat eraikiz, Neron enperadore zela, ama hil zuen. [7][8]
Idazlea
aldatuAgripinak bere familiaren neurriko goi-mailako hezkuntza jaso zuen. Tazitoren testuak aipatzen ditu hark idatziko memoriak.[9]
"... id ego, a scriptoribus annalium non traditum, repperi in commentariis Agrippinae filiae quae Neronis principis mater vitam suam et casus suorum posteris memoravit".[10] (Itzulpena: Hau ez da kronistetan agertzen, bere alaba Agripinaren memorietan topatu nuen, Neron enperadorearen ama zena, non etorkizunerako kontatu zituen bere bizitza eta beretarren zoritxarrak).[11]
Ez dago adostasunik commentarii horien atzean Tazitok idazki historiografiko edo biografikoa aipatu nahi izan zuen ondorioztatzeko.[12]
Plinio Zaharraren aipamena are eta zabalagoa da, Agripinak idatzia zuela Neronen jaiotzako berezitasun bat, hankak aurretik jaio zela, alegia. ("... Neronem quoque, paulo ante principem et toto principatu suo hostem generis humani, pedibus genitum scribit parens eius Agrippina."[13] ).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak.... .
- ↑ Tazito, Urtekariak XII.66; Kasio Dio, Erromatar historia LXI.34
- ↑ a b López, Cid; María, Rosa. (2014). Imágenes del poder femenino en la Roma antigua. Entre Livia y Agripina. ISSN 1132-8231. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Corroto, Paula. (2019-02-04). «Una nueva biografía rompe con la fama de tirana malvada de Agripina» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valero, Sandra Ferrer. (2017-03-01). Breve historia de la mujer. Ediciones Nowtilus S.L. ISBN 978-84-9967-855-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tranquilo, Cayo Suetonio. (1991). Vida de los doce Césares. Editorial CSIC - CSIC Press ISBN 978-84-00-02269-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cid, Rosa María. (2018). Las "Augustae" en la dinastía Julio-Claudia. Marginalidad política, propaganda religiosa y reconocimiento social. En P. Pavón (Ed.), Marginación y mujer en el Imperio romano (pp. 135-161). Roma: Edizioni Quasar. , 135-161 or. ISBN 9878871409184..
- ↑ «C. Suetonius Tranquillus, The Lives of the Caesars, Agrippina II, chapter 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Agripina, primera emperatriz de Roma - Courbett Magazine - Libros, Ilustración, Cultura y Diseño» Courbett Magazine -- Libros, Ilustración, Cultura y Diseño 2019-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «Cornelius Tacitus, Annales, LIBER IV, chapter 53» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «Cornelius Tacitus, The Annals, BOOK IV, chapter 53» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ López, Aurora López. (1994). No sólo hilaron lana: escritoras romanas en prosa y verso. ISBN 978-84-7882-144-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ Plinio Zaharra. «Naturalis Historia VII,17» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).