Agripina Zaharra
Julia Vipsania Agripina, Agripina Zaharra[1], (latinez: Agrippina maior; Atenas, K.a. 14 – Pandataria, 33ko urriaren 17a), julio-klaudiar leinuko kidea izan zen, Erromako enperatriza. Marko Agriparen, Augusto enperadorearen lagunaren, eta Augustoren alaba zen Julia Maiorren alaba zen.
Agripina Zaharra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, K.a. 14 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Ventotene (en) , 33ko urriaren 18a (45/46 urte) |
Hobiratze lekua | Augustoren Mausoleoa |
Heriotza modua | : Ahuleria |
Familia | |
Aita | Marko Agripa |
Ama | Julia Maior |
Ezkontidea(k) | Germaniko |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Julio-Klaudiar leinu Vipsanii Agrippae (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Bere jaiotzaren garaian, Luzio eta Gaio bere anaiak Augustoren semetzakoak ziren, eta bere oinordekoak izan ziren K.o. 2. eta 4. urteetan hil ziren arte, hurrenez hurren. Gero, haren lehengusu Germaniko hartu zuen Tiberiok semetzat, Augustoren oinordetza-planaren parte bezala, Tiberio Augustok adoptatu zuenean. Honen ondorioz, Agripina Germanikorengana hurbildu zen, juliar familiarengana hurreratzeko, eta berarekin ezkondu zen.
Bederatzi seme-alaba izan zituzten; horietako bi hilabete gutxiren buruan hil ziren, eta beste bat haurtzarotik irtetean. Besteak, aita baino gehiago bizi izan ziren: hiru alaba, Agripina, Drusila eta Livila, hiru urte jarraian jaioak, eta hiru seme, Neron Julio Zesar, Druso eta Gaio Zesar[2].
K.o. 14an Germaniko Galiara mobilizatua izan zen gobernari eta jeneral gisa. Han zegoela, Augustok bere seme Gaio Zesar bidali zion bere leku ezezagunera. Agripinak gogoko zuen soldadu-jantzi txiki batez janztea, eta bota haiengatik Gaiok "Caligula" ("soldadu-bota txikiak") goitizena izan zuen[3]. Hiru urteren buruan Erromara itzuli ziren, eta bere senarrari garaitza eman zioten K.o. 17ko maiatzaren 26an, haren garaipenak goraipatzeko. Hurrengo urtean, Germaniko ekialdeko probintziak gobernatzera bidali zuten . Germanikok administrazioa zeraman bitartean Gneo Kalpurnio Pison Siriako gobernadoreak berarekin istilua izan zuen. Ika-mika honen bitartean, bere senarra gaixotasunez hil zen 19 urteko urriaren 10ean[4]
Germaniko Antiokian erraustua izan zen eta Agripinak errautsak Erromara eraman zituen, non Augustoren Mausoleoan ehortzi zituzten. Agripinak, bere senarra Tiberioren semea zen Druso Julio Zesar (Druso Gaztea) oinordekotzat jartzeko hil zuela zioen. Bere amonaorde Liviaren eredua jarraituz, Agripinak Germanikoren heriotzaren ondorengo denbora eman zuen bere seme Neronen eta Druso Zesarren kausa babesten. Horrek bere eta bere semeen aurka jarri zuen Lucius Aelius Sejanus pretoriar prefektu boteretsua, bere aldekoak tartetik kentzen hasiko baitzen K.o. 26an traizio eta sexu jokabide okerreko salaketekin. Bere familiak Sejanorekin izan zuen norgehiagoka 29 eta 29an bere eta Neronen erbesteratzearekin iritsi zen gorenera. Neron Pontiara erbesteratu zuten eta bera Pandateria uhartera, K.o.33an inguruan gosez hil zen arte egongo zelarik.
Eragin handia izan zuen eta erromatar bertuteen ikurtzat hartzen zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak.... .
- ↑ Suetonio. «Gaius Caesar 7» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ Suetonio. «Gaius Caesar 9» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ Suetonio. «Gaius Caesar 2» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |