Gante-Wevelgem
Gante-Wevelgem (nederlanderaz: Gent-Wevelgem) egun bakarreko txirrindularitza lasterketa bat da, klasiko bat, Belgikan korritzen dena apirila hasieran. Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat da. Astelehenetik ostiralerako egunetan ospatzen den klasikoa urrietako bat da, zehazki Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix proben arteko asteazkenean.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1934 | ||
Ekitaldi kopurua | 86 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (mar) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Belgika | ||
Lekua | Mendebaldeko Flandria | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Maila | 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Mads Pedersen | ||
Garaipen gehien lortu duena | Mario Cipollini Tom Boonen Eddy Merckx Rik Van Looy Robert Van Eenaeme Peter Sagan (3 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
2005etik lasterketa hau UCI ProTourraren barnean dago.
Historia
aldatuLasterketa honen lehen edizioa 1934ko irailak 9an ospatu zen 120 kilometroko ibilbide batean lasterketa junior bat bezala. Bere jatorria Wevelgemen jaiotako Gaston Rebryri eginiko omenaldi batean dago, urte horretan Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix klasikoak irabazi zituena.[1] Bigarren Mundu Gerraren ondoren, jada profesionalentzako, 1945eko uztailak 29an ospatu zen 200 kilometroko ibilbide batean, eta, egundaino, "Het Vliegend Wiel" txirrindularitza klubak antolatuta.
1947an "udaberriko klasiken" egutegira batu zen, 1957-1959 tarterako "Trofee van Vlaanderen" (Flandriako Saria) osatuz Omloop Het Volkekin batera.
Ibilbidea
aldatuProba honetako oztopo nagusiak, bertan oso ohikoak diren haizea eta euriaz gain, Monterberg eta Kemmelbergeko pabes zatiak dira. Alabaina, bere profil lauaren ondorioz, sprinterrentzako klasikotzat hartzen da, probaren garaile gehienak hala izan direlarik.
Euskaldunak
aldatuEz dira inoiz euskaldunik izan podiumean. Hala ere, euskaldun batzuk lasterketan parte hartu dute. Adibidez, Iñaki Barrenetxea lasterketa bukatu zuen 90eko hamarkadan. Urte batzuk geroago, 2006, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013. urteetan Euskaltel-Euskadi taldeak lasterketan parte hartu zuen. Talde honetako Koldo Fernández de Larreak 6. postua eskiratu zuen 2009. urtean.
Palmaresa
aldatuPalmaresa herrialdeka
aldatuHerrialdea | Garaipen kopurua |
---|---|
Belgika | 50 |
Italia | 7 |
Herbehereak | 5 |
Frantzia | 4 |
Alemania | 3 |
Eslovakia | 3 |
Norvegia | 3 |
Danimarka | 2 |
Armenia | 1 |
Austria | 1 |
Eritrea | 1 |
Espainia | 1 |
AEB | 1 |
Erresuma Batua | 1 |
Irlandako Errepublika | 1 |
Suitza | 1 |
Uzbekistan | 1 |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Nederlanderaz) gent-wevelgem.be. Geschiedenis. .
- ↑ (en) Gent - Wevelgem 1992, cyclingarchives.com.