1957
Urte
1957. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa |
Urteak | 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1957 MCMLVII |
Ab urbe condita | 2710 |
Armeniar egutegia | 1406 ԹՎ ՌՆԶ |
Bahá'í egutegia | 113 – 114 |
Bengaliar egutegia | 1364 |
Berber egutegia | 2907 |
Egutegi budista | 2501 |
Myanmarko egutegia | 1319 |
Bizantziar egutegia | 7465 – 7466 |
Koptoen egutegia | 1673 – 1674 |
Etiopiar egutegia | 1949 – 1950 |
Hebrear egutegia | 5717 – 5718 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2013 – 2014 |
Shaka Samvat | 1879 – 1880 |
Kali Yuga | 5058 – 5059 |
Iraniar egutegia | 1335 – 1336 |
Islamiar egutegia | 1376 – 1377 |
Japoniar egutegia | Shōwa 32 (昭和32年) |
Korear egutegia | 4290 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2500 |
Holozeniar egutegia | 11957 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Abuztuaren 19an Kontxako badiaren istripua gertatu zen. Franco Azor yatean Kontxako Badian nabigatzen ari zela, Santa Klara uhartetik kaira zihoan txalupa baten kontra talka egin zuen. Bost bidaiariak hil ziren. Frankismoak gertaera gutxitzen saiatu zen.
Mundua
aldatu- Martxoaren 6a – Ghanak independentzia lortu zuen.
- Irailaren 29a – Istripua izan zen Mayak zentral nuklearrean, Sobiet Batasunean. Plutonioa ekoizten zuten bertan arma nuklearrentzat, besteak beste.
- Urriaren 10a – Istripu nuklearra gertatu zen Erresuma Batuan, herrialdean izandako larriena. Bonba atomikoaren proiektu britainiarra gauzatzeko eraiki zituzten Windscaleko bi erreaktoreetako batek su hartu zuen, plutonioa erre eta kutsadura erradioaktiboa airean hedatuz hiru egunez.
Arte eta kultura
aldatuZientzia eta teknologia
aldatu- Urriaren 4a- Lurraren lehen satelite artifiziala, "Sputnik" sobietarra espazioratu zuen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik.
- Azaroaren 3a – Sobiet Batasunak "Sputnik 2" satelitea jaurtiki zuen.
Kirolak
aldatu- Ekainaren 9a – Fritz Wintersteller, Marcus Schmuck,Kurt Diemberger eta Hermann Buhl alpinista austriarrek egin zuten lehendabiziko igoera Broad Peak (8.051 m) mendira.
- Uztailaren 20a – Jacques Anquetilek Frantziako Tourra irabazi zuen lehen aldiz.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Vladimir Kiseliov, sobietar eta ukrainar pisu-jaurtitzailea (h. 2021).
- Urtarrilaren 3a – José Javier Abasolo, bizkaitar eleberrigile eta abokatua (h. 2022).
- Urtarrilaren 3a - Nathalie Roques, frantziar komiki-gidoilaria eta sukaldaritza liburuen idazlea.
- Urtarrilaren 4a – Isidoro Fernández, euskal aktorea.
- Urtarrilaren 5a – Juan Fernández Martín, espainiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 5a – María del Carmen de Lara, mexikar zinemagile feminista eta irakaslea.
- Urtarrilaren 5a – Joseba Salegi, nafar zinema zuzendari laguntzailea.
- Urtarrilaren 7a – Katie Couric, estatubatuar telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 7a – José Ramón Oiarzabal, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Urtarrilaren 8a – Miquel Barceló, espainiar margolaria.
- Urtarrilaren 8a – Nacho Duato, espainiar ballet dantzari eta koreografoa.
- Urtarrilaren 8a – Rosaly Lopes, brasildar geologoa eta astronomoa .
- Urtarrilaren 9a – Manuel Sarabia, Bilboko Athletic Klubeko jokalari ohia.
- Urtarrilaren 12a – Mila Hernando, bizkaitar diplomazialaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 13a – Lorrie Moore, estatubatuar idazlea, bere umorezko istorio laburrengatik ezaguna.
- Urtarrilaren 14a – Dave "Squatch" Ward, eskoziar-kanadar ahots-aktore, abeslari eta musikaria.
- Urtarrilaren 16a – Ricardo Darín, argentinar aktorea.
- Urtarrilaren 17a – Esteban Antxustegi, gipuzkoar idazle eta irakaslea.
- Urtarrilaren 18a – Elmar Borrmann, ezpata modalitateko alemaniar eskrimalari ohia.
- Urtarrilaren 18a – Marián Flores, espainiar telebista-aurkezlea.
- Urtarrilaren 20a – Patrick Perrier, lapurtar errugbilaria (h. 2015).
- Urtarrilaren 21a – Joxemiel Peñagarikano, gipuzkoar aizkolaria.
- Urtarrilaren 21a – Masae Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a – Ana Santos Aramburo, espainiar liburuzaina, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria.
- Urtarrilaren 23a – Karolina Monakokoa, Monakoko printzesa.
- Urtarrilaren 24a – Jose Luis Bilbao, bizkaitar politikaria, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi ohia.
- Urtarrilaren 24a – Mark Eaton, estatubatuar saskibaloi-jokalaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 24a – Adrian Edmondson, ingeles aktore, idazle, musikari eta umorista.
- Urtarrilaren 24a – Gentz del Valle, bizkaitar artista, irakaslea eta femnista.
- Urtarrilaren 25a – Luis Alfredo Garavito, kolonbiar serieko hiltzaile eta pederasta eta sexu-erasotzailea (h. 2023).
- Urtarrilaren 26a – Carlos Meléndez, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 26a – Rosemary Wyse, eskoziar astronomoa eta Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea.
- Urtarrilaren 27a – Frank Miller, estatubatuar komiki marrazkigile eta zinema gidoigilea.
- Urtarrilaren 27a – Carmen Orellana, Espainiako lehen emakumea ingurumen zaindari/basozain plaza lortzen.
- Urtarrilaren 28a – Mirjana Karanović, serbiar aktorea.
- Urtarrilaren 28a – Nick Price, zinbabwear golfaria.
- Urtarrilaren 30a – Payne Stewart, estatubatuar golfaria (h. 1999).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Jackie Shroff, indiar aktorea.
- Otsailaren 5a – Julio Ariza, nafar enpresaburu eta politikari ohia.
- Otsailaren 5a – Jüri Tamm, sobietar eta estoniar atleta eta politikaria (h. 2021).
- Otsailaren 6a – Manuel Lezertua, bizkaitar abokatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa.
- Otsailaren 8a – Olga Gavrilova, sobietar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2022).
- Otsailaren 9a – Iñaki Ezkerra, bizkaitar gaztelaniazko idazlea, kazetaria eta Ermuko Foroko lehendakari ohia.
- Otsailaren 9a – Ruy Ramos, brasildar-japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 10a – Stephan Balkenhol, alemaniar eskultorea.
- Otsailaren 12a - Janet Emerson Bashen, estatubatuar enpresaburua, aholkularia eta software asmatzailea.
- Otsailaren 12a – Martin Ziguélé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- Otsailaren 13a – Jesús María Fernández Díaz, nafar politikaria.
- Otsailaren 14a – Paco Etxeberria, gipuzkoar auzitegi medikua, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria.
- Otsailaren 14a – Soile Isokoski, finlandiar abeslari soprano lirikoa.
- Otsailaren 15a – Ray Mordt, hegoafrikar errugbilari ohia.
- Otsailaren 15a – Jordi Rebellón, kataluniar aktorea (h. 2021).
- Otsailaren 17a – Loreena McKennitt, kanadar abeslaria.
- Otsailaren 18a – Thierry Derez, lapurtar exekutibo eta abokatua.
- Otsailaren 18a – Marita Koch, alemaniar atleta ohia, bere ibilbidean hainbat munduko marka ezarri zituena.
- Otsailaren 19a – Ray Winstone, ingeles aktorea.
- Otsailaren 21a – Carlos Renato Frederico, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 21a – Divi Kervella, bretainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria (h. 2017).
- Otsailaren 22a – Ana Díez, nafar zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgilea.
- Otsailaren 24a – Dolores Gorostiaga, espainiar politikaria.
- Otsailaren 25a – Raymond McCreesh, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- Otsailaren 25a – Tharman Shanmugaratnam, Singapurreko presidentea.
- Otsailaren 26a - Astrid Hadad, maialibandar jatorriko mexikar aktorea, kabaretaria eta abeslaria.
- Otsailaren 27a – Aingeru Bergizes, bizkaitar musikari profesional eta folklore ikertzailea, Oskorri taldeko kidea (h. 2022).
- Otsailaren 27a – Gerty Dambury, frantziar antzerkigile, zuzendari, nobelagile eta poeta.
- Otsailaren 27a – Adrian Smith, ingeles gitarra-jolea, Iron Maiden taldeko kidea.
- Otsailaren 28a – Jan Ceulemans, flandriar futbolari ohia, Belgikako historiako hoberenetakoa.
- Otsailaren 28a – John Turturro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta idazlea.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Millan Telleria, gipuzkoar bertsolaria.
- Martxoaren 7a – Mark Richards, australiar surflari ohia.
- Martxoaren 7a – Santiago Segurola, bizkaitar kazetaria.
- Martxoaren 8a – Miguel Atxa, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 8a – Max Brisson, lapurtar politikaria.
- Martxoaren 8a – Dick Schoof, Herbehereetako lehen ministroa.
- Martxoaren 8a – Zé Sérgio, futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 9a – Roberto Accornero, italierazko aktorea eta bikoizlea.
- Martxoaren 9a – Mark Mancina, estatubatuar musikagilea.
- Martxoaren 10a – Txomin Badiola, bizkaitar artista eta arte irakaslea.
- Martxoaren 10a – Osama bin Laden, diruduna eta Al-Kaida islamdar erakunde terroristaren burua (h. 2011).
- Martxoaren 11 – Qasem Soleimani, irandar militarra (h. 2020).
- Martxoaren 13a – Roger Agerre, zuberotar errugbilari ohia.
- Martxoaren 15a – Juan Jose Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako 5. lehendakaria.
- Martxoaren 17a – Iñaki Aguirre Arizmendi, politikari jeltzalea.
- Martxoaren 19a – Josean Kerejeta, saskibaloi jokalari ohia eta Saski Baskoniaren presidentea.
- Martxoaren 19a – Clara Ponsatí, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Martxoaren 20a – Berthé Aïssata Bengaly, maliar nutrizionista eta politikaria (h. 2024).
- Martxoaren 20a – Spike Lee, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea.
- Martxoaren 20a – Theresa Russell, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 20a – Chris Wedge, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Martxoaren 21a – Manuela Álvarez Lozano, galiziar filologoa eta idazlea.
- Martxoaren 21a – Ioannis Sarmas, Greziako lehen ministroa.
- Martxoaren 23a – Nieves Herrero, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- Martxoaren 23a – Gemma Zabaleta, gipuzkoar politikari ohia.
- Martxoaren 24a – Mikel Morris, euskal herritar hiztegigilea, itzultzailea eta irakaslea.
- Martxoaren 24a – Sílvia Munt, kataluniar aktorea.
- Martxoaren 26a – Shirin Neshat, irandar-estatubatuar bideo-artista eta argazkilaria.
- Martxoaren 27a – Stephen Dillane, britainiar aktorea.
- Martxoaren 29a – Fernando Adolfo Gutiérrez Díaz de Otazu, bizkaitar militar eta politikaria.
- Martxoaren 29a – Christopher Lambert, frantziar aktorea.
- Martxoaren 29a – Txarli Prieto, arabar politikaria, arabako PSE-EEko idazkari nagusia.
Apirila
aldatu- Apirilaren 4a – Aki Kaurismäki, finlandiar zinema-zuzendaria.
- Apirilaren 6a – Manuel Cervantes, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 6a – Hasier Etxeberria, euskal idazle eta kazetaria (h. 2017).
- Apirilaren 6a – Béatrice d'Irube, lapurtar kazetaria (h. 2010).
- Apirilaren 6a – Paolo Nespoli, italiar astronauta eta ingeniaria, espaziotik Wikipedia editatu zuen lehenengo pertsona.
- Apirilaren 9a – Severiano Ballesteros, espainiar golfaria, golfaren historian garaipen zerrenda zabalenetakoa zuena (h. 2011).
- Apirilaren 10a – Carlos Purroy, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 12a – Joaquim Dolz, hizkuntzen didaktikaren arloko espainiar katedraduna.
- Apirilaren 12a – Isabel Olesti, kataluniar dantzari ohia, idazlea eta kazetaria.
- Apirilaren 14a – Haruhisa Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a – Masaru Uchiyama, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 15a – Evelyn Ashford, estatubatuar atleta ohia, lasterketa laburretan espezializatua.
- Apirilaren 15a – Juan Carlos Mestre, espainiar poeta, grabatzaile eta saiakeragilea.
- Apirilaren 16a – John Timothy Dunlap, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia.
- Apirilaren 17a – Marc Aillet, Baionako apezpikua.
- Apirilaren 17a – Anicet-Georges Dologuélé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa.
- Apirilaren 17a – Nick Hornby, britainiar idazlea.
- Apirilaren 17a – Merche Olabe, bizkaitar margolaria.
- Apirilaren 17a – Antón Reixa, galizierazko abeslari, idazle eta zinema zuzendari pontevedrarra.
- Apirilaren 18a – Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, gipuzkoar informatikaria eta EHUko lehenengo emakumezko irakasle osoa.
- Apirilaren 18a – Fuensanta Nieto, espainiar arkitektoa.
- Apirilaren 20a – Lluís Homar, kataluniar aktore eta antzerki zuzendaria.
- Apirilaren 21a – Faustin-Archange Touadéra, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea.
- Apirilaren 22a – Donald Tusk, Poloniako lehen ministro ohia eta Europako Kontseiluko lehendakaria.
- Apirilaren 23a – Arantxa Moñux, gipuzkoar aktore eta bikoizketa-aktorea.
- Apirilaren 24a – Sandra Mihanovich, argentinar abeslari eta aktorea.
- Apirilaren 24a – Bamir Topi, Albaniako presidentea.
- Apirilaren 25a – Roch Marc Christian Kaboré, Burkina Fasoko presidentea.
- Apirilaren 26a – Gert Engels, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Apirilaren 27a – Ricardo Larraín, txiletar zinema-zuzendaria (h. 2016).
- Apirilaren 28a – Pedro Azpiazu, EAJko bizkaitar politikaria.
- Apirilaren 28a – Léopold Eyharts, Europar Agentzia Espazialeko (ESA) lapurtar astronauta, lehen euskal astronauta.
- Apirilaren 28a - Maria Jose Toro Nozal, espainiar zientzialaria, irakaslea eta ikertzailea.
- Apirilaren 29a – Daniel Day-Lewis, britainiar-irlandar aktorea.
- Apirilaren 29a – Naomi Mataʻafa, Samoako lehen ministroa.
- Apirilaren 29a – Pilar Pallarés, galiziar poeta.
- Apirilaren 29a – Sofia Sakorafa, greziar-palestinar politikaria da eta xabalina-jaurtitzaile ohia.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Carme Portaceli, valentziar antzerki-zuzendaria eta Bartzelonako Antzerki Institutuko irakaslea.
- Maiatzaren 3a – Xabier Artola Zubillaga, EHUko informatika irakaslea, idazlea eta argazkilaria.
- Maiatzaren 5a – Richard E. Grant, swazilandiar eta ingeles aktorea.
- Maiatzaren 7a – Gonzalo Beaskoetxea, Beaskoetxea II.a, bizkaitar puntista ohia.
- Maiatzaren 7a – Miguel Munarriz, nafar aktorea (h. 2019).
- Maiatzaren 8a – Bernd Krauss, alemaniar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Maiatzaren 10a - Mercè Arànega, argentinar-kataluniar antzerki, telebista eta zinema katalaneko aktorea.
- Maiatzaren 10a – Sid Vicious, Sex Pistols taldeko baxu-jotzailea, ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat (h. 1979).
- Maiatzaren 12a – Mari Carmen López de Okariz, arabar politikaria.
- Maiatzaren 14a – Marino Lejarreta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 16a – Nancy Richler, kanadar LGBT eleberrigilea (h. 2018).
- Maiatzaren 19a – Bill Laimbeer, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 20a – Yoshihiko Noda, Japoniako lehen ministroa.
- Maiatzaren 23a – Gibus de Soultrait, lapurtar kazetaria, Surf Session aldizkariaren sortzailea.
- Maiatzaren 23a – Márcia Denser, brasildar idazle eta kazetaria (h. 2024).
- Maiatzaren 24a – Anna Tortajada, kataluniar idazle, itzultzaile eta kazetaria.
- Maiatzaren 25a – Mercedes Oliveira Malvar, galiziar filosofoa, irakaslea eta idazlea.
- Maiatzaren 26a – Carlos Faemino, espainiar humorista, Faemino y Cansado bikoteko kidea.
- Maiatzaren 27a – Iñaki Miramón, bizkaitar aktorea.
- Maiatzaren 27a – Siouxsie Sioux, ingeles kantari, konpositore, musikari eta disko-ekoizlea.
- Maiatzaren 29a – Ted Levine, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 29a – Mohsen Makhmalbaf, irandar zinema-zuzendaria.
- Maiatzaren 29a – Jean-Christophe Yoccoz, frantziar matematikaria (h. 2016).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Mikel Taberna, euskal idazle eta itzultzailea.
- Ekainaren 2a – Roberto Visentini, italiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 3a – Txentxo Jiménez, nafar politikaria.
- Ekainaren 4a – Koldo Zubeldia, gipuzkoar idazlea (h. 2022).
- Ekainaren 5a – Enrico Ruggeri, italiar kantagilea.
- Ekainaren 7a – Carmen Calvo, espainiar politikari, legelari konstituzionalista eta irakaslea.
- Ekainaren 7a – Juan Luis Guerra, dominikar abeslari eta musikagilea.
- Ekainaren 7a – Fred Vargas, frantziar polizia eleberrien egilea.
- Ekainaren 10a – Gediminas Vagnorius, Lituaniako lehen ministro ohia.
- Ekainaren 11 – Francesc Orella, kataluniar aktorea, telebista, zinema, antzerki eta bikoizketetan lan egiten duena.
- Ekainaren 12a – Felipe Juaristi, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Ekainaren 14a – Mona Simpson, estatubatuar saiakera-idazlea eta nobelagilea.
- Ekainaren 16a – Jordi Hurtado, kataluniar bikoiztaile eta telebista-aurkezlea.
- Ekainaren 17a – Philip Chevron, irlandar gitarrajolea, abeslaria eta konposatzailea, The Pogues taldeko kidea (h. 2013).
- Ekainaren 18a – Miguel Angel Lotina, bizkaitar futbol jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Ekainaren 19a – Anna Lindh, suediar politikaria (h. 2003).
- Ekainaren 19a – Marcos komandanteordea, Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako (EZLN) bozeramaile nagusia.
- Ekainaren 22a – Jim Dauterive, estatubatuar ekoizle eta gidoigilea.
- Ekainaren 23a – Frances MacDormand, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 24a – Kike Turmix, debar-bilbotar rock abeslari eta musika sustatzailea (h. 2005).
- Ekainaren 24a – Pilar Unzalu, arabar politikaria (h. 2021).
- Ekainaren 26a – Antonio Troitiño, ETAkidea (h. 2021).
- Ekainaren 28a – Georgi Parvanov, Bulgariako presidentea.
- Ekainaren 29a – María Conchita Alonso, venezuelar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 29a – Ouka Leele, espainiar argazkilaria (h. 2022).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Paloma Pedrero, espainiar aktorea, gidoilaria, zuzendaria, antzerki-egilea eta arte dramatikoko irakaslea.
- Uztailaren 4a – Jon Casenave, lapurtar idazlea eta irakaslea.
- Uztailaren 5a – Javier Berasaluze Bajo, Gasteizen bizi den gipuzkoar argazkilaria.
- Uztailaren 7a – Marta Pérez Sierra, kataluniar idazlea eta poeta.
- Uztailaren 8a – Carlos Herrera, espainiar kazetari eta irrati-esataria.
- Uztailaren 8a – Nineth Montenegro, Guatemalako giza eskubideen aldeko ekintzailea, estatu-terrorismoaren biktima.
- Uztailaren 9a – Kelly McGillis, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea.
- Uztailaren 10a – Luisa Etxenike, gaztelaniazko gipuzkoar idazlea.
- Uztailaren 11 – Patsy O'Hara, INLAko kidea (h. 1981).
- Uztailaren 12a – Menene Gras, kataluniar filosofoa, arte-kritikaria eta ikertzailea.
- Uztailaren 12a – Allande Sokarros, zuberoar kazetari, itzultzaile, idazle, militante abertzale eta hautetsia (h. 2021).
- Uztailaren 14a – Madeleine Memb, kamerundar kazetari, irrati ekoizle eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Uztailaren 15a – Luisa Villalta Gomez, galiziar idazlea, filologoa eta biolin-jotzailea (h. 2004).
- Uztailaren 16a – Faye Grant, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Uztailaren 18a – Nick Faldo, ingeles golf-jokalari ohia, historiako hoberenetakoa.
- Uztailaren 18a – Keith Levene, ingeles musikaria, The Clash taldeko sortzaileetako bat (h. 2022).
- Uztailaren 21a – Stefan Löfven, Suediako lehen ministroa.
- Uztailaren 22a – Amaia Larrañaga, gipuzkoar irakasle eta politikaria (h. 2018).
- Uztailaren 23a – Theo van Gogh, herbeheretar zinema zuzendari, telebista ekoizle, aktore eta prentsako idazlea (h. 2004).
- Uztailaren 24a – Ana Agirre, EAJko bizkaitar politikaria.
- Uztailaren 25a – Santiago Sánchez Sebastián, nafar apaiz katolikoa, Brasilgo Lábrea udalerriko artzapezpikua.
- Uztailaren 26a – Santi Santamaria, kataluniar sukaldaria eta Can Fabes jatetxe ospetsuaren jabea (h. 2011).
- Uztailaren 29a – Iñaki Cerrajería, arabar marrazkilari, komikigile eta margolaria.
- Uztailaren 29a – Fumio Kishida, Japoniako lehen ministroa.
- Uztailaren 30a – Nery Pumpido, argentinar futbol atezaina.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Milton Cruz, brasildar futbolari ohia.
- Abuztuaren 1a – Inaki Irazabalbeitia, euskal idazle eta zientzia-dibulgatzailea, Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat.
- Abuztuaren 1a – Yoshio Kato, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 3a – Joxean Muñoz, gipuzkoar idazle, gidoilari eta zinemagilea.
- Abuztuaren 5a – Shigeru Ban, japoniar arkitektoa.
- Abuztuaren 7a – Algis Arlauskas, errusiar aktore, zuzendari eta gidoigilea, Bilbon bizi dena.
- Abuztuaren 8a – Liselotte Blumer, suitzar badminton jokalari ohia.
- Abuztuaren 9a – Jerónimo Gómez, UPNko nafar politikaria.
- Abuztuaren 9a – Melanie Griffith, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 10a – Zuhal Olcay, turkiar abeslaria eta aktorea.
- Abuztuaren 11 – Inès de La Fressange, frantziar modeloa.
- Abuztuaren 12a – Ellen Marie Vars, samieraz idazten duen emakume idazlea.
- Abuztuaren 12a - Manuela M. Veloso, portugaldar-estatubatuar ikertzailea eta irakaslea, robotikan eta adimen artifizialean aditua.
- Abuztuaren 14a – José Coronado, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 14a – Dani Rodrik, turkiar ekonomialaria.
- Abuztuaren 15a – Diedrich Diederichsen, alemaniar idazle, musika kazetari and kultur kritikaria.
- Abuztuaren 18a – Carole Bouquet, frantziar aktorea.
- Abuztuaren 19a – Ludger Mees, alemaniar jatorriko euskal historialaria.
- Abuztuaren 20a – Finlay Calder, eskoziar errugbilaria.
- Abuztuaren 20a – Jim Calder, eskoziar errugbilaria.
- Abuztuaren 20a – Simon Donaldson, britainiar matematikaria.
- Abuztuaren 21a – Bernard Verlhac, Tignous, frantziar marrazkilaria (h. 2015).
- Abuztuaren 22a – Luis Bárcenas, espainiar politikaria, Alderdi Popularreko diruzain ohia, ustelkeriagatik gartzelaratua.
- Abuztuaren 22a – Begoña Errazti, bizkaitar politikaria, Eusko Alkartasunako presidente ohia.
- Abuztuaren 24a – Stephen Fry, ingeles aktore, gidoilari, idazle, olerkari, kazetari, umorista, telebistako aurkezle eta zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 27a – Bernhard Langer, alemaniar golflari ohia.
- Abuztuaren 28a – Ivo Josipović, Kroaziako presidentea.
- Abuztuaren 28a – Jon Ortiz de Urbina, bizkaitar euskal hizkuntzalaria.
- Abuztuaren 28a – Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 30a – Luis Atienza, euskal politikari eta enpresaria.
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Duško Ivanović, montenegroar saskibaloi-jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Irailaren 1a – Gloria Estefan, kubatar-estatubatuar abeslaria.
- Irailaren 1a – Enrique Ugarte, gipuzkoar soinu-jotzailea eta orkestra zuzendaria.
- Irailaren 2a – Ignacio del Moral, gipuzkoar antzerkigile eta zinema gidoigilea.
- Irailaren 3a – Walter Wendelin, ezker abertzalearen eta Askapenaren kide internazionalista.
- Irailaren 4a – Montserrat Candini i Puig, kataluniar politikaria (h. 2024).
- Irailaren 5a - Nancy Rourke, estatubatuar artista gorra.
- Irailaren 5a – Peter Winnen, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Irailaren 6a – José Sócrates, Portugalgo lehen ministroa.
- Irailaren 8a – Esperanza Oña, espainiar politikaria.
- Irailaren 12a – Hans Zimmer, alemaniar musika konposatzaile eta ekoizlea, nagusiki zinemarako soinu bandak konposatzen dituena.
- Irailaren 13a – Loles Vives, kataluniar atleta, nutrizionista, biologoa eta etxez etxeko entrenatzaileen aitzindaria.
- Irailaren 14a – Miren Egaña, nafar politikaria.
- Irailaren 15a – Paweł Pawlikowski, poloniar zinema zuzendaria.
- Irailaren 16a – Ángel Luis Arambilet, dominikar idazle, gidoigile eta zinema ekoizlea.
- Irailaren 16a – Assumpta Serna, kataluniar aktorea.
- Irailaren 18a – Javier Cansado, espainiar humorista eta irrati-esataria, Faemino y Cansado bikoteko kidea.
- Irailaren 19a – Pepe Carrol, espainiar ilusionista eta telebista aurkezlea (h. 2004).
- Irailaren 21a – Iñaki Alegria, euskal informatikaria eta UEUren lehendakaria.
- Irailaren 21a – Ethan Coen (Coen anaiak), estatubatuar zinemagilea.
- Irailaren 21a – Kevin Rudd, Australiako lehen ministro ohia.
- Irailaren 22a – Javier Balza, bizkaitar politikari jeltzalea, Herrizaingo Sailburu ohia.
- Irailaren 22a – Nick Cave, australiar musikari, idazle eta aktorea.
- Irailaren 22a – Giuseppe Saronni, italiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 23a – Mikel Cabieces, bizkaitar politikaria.
- Irailaren 25a – Michael Madsen, estatubatuar aktore eta poeta.
- Irailaren 27a – Alfonso del Barrio, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 28a – Conchi Sánchez, Espainiako lehen emakume futbolari profesionala.
- Irailaren 29a – Miguel Ángel Sola, nafar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Irailaren 30a – Fran Drescher, estatubatuar aktorea eta idazlea.
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Jose Luis Urrusolo, gipuzkoar ETAkidea.
- Urriaren 5a – Bernie Mac, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2008).
- Urriaren 8a – Miguel De Andres, Athleticeko nafar futbolari ohia.
- Urriaren 9a - Mikel Unzueta, bizkaitar landa-arkeologoa eta Foru Aldundiko arkeologoa (h. 2020).
- Urriaren 9a – Pedro Varela Geiss, espainiar idazlea, eskuin muturrekoa eta negazionismoren aldekoa.
- Urriaren 13a – Pilar Ardanza, bizkaitar politikaria, Durangoko alkate ohia.
- Urriaren 13a – Paula Heredia, salvadortar-estatubatuar zinemagile eta zuzendaria.
- Urriaren 13a – Reggie Theus, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 14a – Ikuo Takahara, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 15a – Mira Nair, indiar zinema-zuzendaria.
- Urriaren 17a – Anjel Mari Peñagarikano, gipuzkoar bertsolaria.
- Urriaren 18a – Mihailo Petrović, serbiar futbolari ohia.
- Urriaren 20a – Quimi Portet, kataluniar abeslari eta musikaria, El Ultimo de la Fila taldeko sortzaileetakoa.
- Urriaren 21a – Wolfgang Ketterle, alemaniar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
- Urriaren 23a – Jean Lou Corrihons, lapurtar musikaria.
- Urriaren 23a – Paul Kagame, Ruandako presidentea.
- Urriaren 26a – Dwight Lodeweges, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 26a – Manuel Rivas, galiziar idazle eta kazetaria.
- Urriaren 27a – Juan Inazio Hartsuaga, gipuzkoar idazlea.
- Urriaren 28a – Florence Arthaud, frantziar nabigatzailea, ozeano-zeharkaldi bat irabazi duen lehenbiziko emakumea (h. 2015).
- Urriaren 28a – Cecilia Echenique, txiletar abeslaria eta musikagilea.
- Urriaren 28a – Rachel Levine, estatubatuar pediatra.
- Urriaren 28a – Stephen Morris, ingeles musikaria, Joy Division eta New Order bandetako bateria izandakoa.
- Urriaren 28a - Jeanne Puchol, frantziar komikigile eta ilustratzailea.
- Urriaren 29a – Dan Castellaneta, estatubatuar ahots-aktore eta umorista.
- Urriaren 30a – Itziar Lazkano, bizkaitar aktorea.
- Urriaren 31 – Consuelo Rumí, espainiar psikologoa, irakaslea eta politikaria.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Roman Berriozabal, bizkaitar funtzionario eta ikertzailea.
- Azaroaren 3a – Dolph Lundgren, suediar aktorea.
- Azaroaren 4a – Tony Abbott, Australiako lehen ministroa.
- Azaroaren 4a – Yoshinori Ishigami, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 6a – Cam Clarke, estatubatuar ahots-aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 6a – Odile Kruzeta, gipuzkoar kazetaria.
- Azaroaren 7a – Elisa Herrero Uceda, espainiar medikua, idazlea, zientzialaria, informatika ingeniaria, poeta eta antzerkigilea (h. 2020).
- Azaroaren 11 – Ana Pastor Julián, espainiar medikua eta PPko politikaria.
- Azaroaren 15a – Paco Mir, kataluniar aktore, umoregile, gidoilari eta zinema-zuzendaria.
- Azaroaren 20a – Goodluck Jonathan, Nigeriako presidente ohia.
- Azaroaren 21a – Kozo Tashima, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 22a – Josefa Masegosa Gallego, almeriar astronomoa, CSICen ikertzaile zientifikoa Andaluziako Astrofisika Institutuan.
- Azaroaren 23a – William Kaelin Jr., Harvard Unibertsitateko medikuntza irakaslea, 2019ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Azaroaren 24a – Edith Checa, espainiar kazetaria, idazlea eta poeta (h. 2017).
- Azaroaren 24a – Jeff Noon, ingeles idazlea.
- Azaroaren 27a – Ana Lilian de la Macorra, mexikar telebista-ekoizlea eta aktore ohia.
- Azaroaren 28a – Gaspar Llamazares, Ezker Batuako koordinatzaile nagusi ohia.
- Azaroaren 28a – Yasutaro Matsuki, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a – Tetsuo Sugamata, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 30a – Thomas McElwee, irlandar errepublikarra, Behin-behineko IRAko kidea (h. 1981).
- Georgina Beyer, zeelandaberritar politikaria, mundu osoan bere burua transgenerotzat aho betez aitortutako lehenengo alkate eta legebiltzarkide transgeneroa.
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – José Navas, bizkaitar politikaria.
- Abenduaren 4a – Lauren Foster, hegoafrikar emakumezko modelo transgeneroa.
- Abenduaren 4a – Eric S. Raymond, estatubatuar informatikaria, Open Source mugimenduko pertsonai garrantzitsua.
- Abenduaren 7a – María Elósegui, gipuzkoar legelaria, Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidearen filosofian katedraduna.
- Abenduaren 7a – Hiroshi Mori, japoniar ingeniari eta idazlea.
- Abenduaren 8a – Cai Guo-Qiang, AEBetan bizi den txinatar artista.
- Abenduaren 9a – Emmanuel Carrère, frantziar idazle, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 9a – Martxelo Otamendi, gipuzkoar kazetaria, Euskaldunon Egunkariaren zuzendari ohi eta Berria egunkariaren zuzendaria.
- Abenduaren 10a – Michael Clarke Duncan, estatubatuar aktorea (h. 2012).
- Abenduaren 11 – Eduardo Gil Bera, euskal idazlea eta itzultzailea.
- Abenduaren 11 – Antonio Napolioni, Cremonako elizbarrutiko apezpikua.
- Abenduaren 13a – Steve Buscemi, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- Abenduaren 14a – Patrick Deville, frantziar idazlea.
- Abenduaren 16a – Antonio Vega, espainiar abeslari eta musika egilea (h. 2009).
- Abenduaren 18a – Amaia Saizar, gipuzkoar abeslaria.
- Abenduaren 19a – Kevin McHale, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Abenduaren 19a – Joan Tuset i Suau, kataluniar eskultore eta margolari figuratiboa.
- Abenduaren 21a – Ray Romano, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 23a – Belen Gonzalez Peñalva, gipuzkoar ETAkidea, erakundearen buruzagi historikoa (h. 2017).
- Abenduaren 24a – Hamid Karzai, Afganistango presidente ohia.
- Abenduaren 25a – Shane McGowan, anglo-irlandar musikagile eta olerkaria, The Pogues taldearen burua (h. 2023).
- Abenduaren 26a – Elena Sánchez Caballero, espainiar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- Abenduaren 27a – Joseba Pagazaurtundua, ETAk eraildako Andoaingo Udaltzaingoaren burua (h. 2003).
- Abenduaren 28a – Javier Arenas, PPko andaluziar politikaria.
- Abenduaren 28a – Mar Cambrollé, pertsona transgeneroen giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Abenduaren 28a - Hilaria Supa, jatorri kitxuadun perutar politikaria, aktibista, nekazari buruzagia eta arrazismoaren aurkako borrokalaria.
- Abenduaren 29a – Bruce Beutler, estatubatuar immunologo eta genetikalaria, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Agustin Arruabarrena, EHUko gipuzkoar irakaslea, informatikako material didaktikoak sortzen eta euskalduntzen aitzindaria.
- Alberto López Basaguren, bizkaitar legelaria eta EHUko zuzenbide konstituzionalaren katedraduna.
- Angel Rekalde, gipuzkoar idazlea eta historialaria, Nabarralde erakundeko koordinatzailea.
- Víctor Arrizabalaga, bizkaitar margolari eta eskultorea.
- Bixen Itxaso, gipuzkoar politikaria eta mendizalea, Pasaiako alkatea.
- Carlos Aguirre, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailburu ohia.
- Concha Murua Vélez de Mendizábal, arabar irakasle eta idazlea.
- Elena Martinez Rubio, bizkaitar filosofoa eta filologoa.
- Esther Rebato Ochoa, bizkaitar ikertzailea, Antropologia Fisikoko katedraduna.
- Francis Garmendia, lapurtar txirrindulari ohia.
- Gerardo Mungia, nafar igeltseroa, idazlea, musika eta pastoralen zale amorratua.
- Inma Gomila, bizkaitar enpresa kudeatzaile eta euskaltzalea (h. 2011).
- Iñaki Malbadi, gipuzkoar soinu jotzailea eta trikitilaria.
- Jaime Gonzalo, bizkaitar kazetari eta musika kritikaria.
- Javier Urra, nafar auzitegi-psikologoa, adingabekotan aditua.
- Jesus Ugalde, gipuzkoar kimikari eta unibertsitateko irakaslea.
- Jose Angel Arregi, bizkaitar apaiza eta irakaslea, ikasleei egindako sexu abusuengatik ezaguna.
- Jose Felix Azkarate, Xarra, gipuzkoar kulturgintzako-eragilea.
- Jose Luis Teres, gipuzkoar zientzia irakaslea eta mikologian aditua.
- Josu Iztueta, gipuzkoar bidaiari eta abenturazalea.
- Karmele Aranburu Lizaso, gipuzkoar kazetaria eta irrati-esataria (h. 2023).
- Koldo Urtiaga, Santurtziko traineruko patroi handienetakoa.
- Koro Garmendia, gipuzkoar politikaria.
- Luis Javier Telleria Orriols, gipuzkoar biologo eta EAJko politikaria.
- Maggy Barrère, gipuzkoar legelaria eta zuzenbidearen filosofiaren irakaslea EHUn.
- Maite Lephaille, zuberoar kazetari ohia, 30 urtez Xiberoko Botza irratian esatari.
- Malores Etxeberria, gipuzkoar irakasle eta udal euskara-teknikaria.
- Mari Jose Mendieta, gipuzkoar idazlea.
- Mari Jose Lasa, gipuzkoar kazetaria.
- María José Álvarez Mezquíriz, bizkaitar enpresaburua.
- Maribel Castello, gipuzkoar politikari abertzalea.
- Maribi Unamuno, bizkaitar filologoa.
- Mikel Arrizabalaga Aizpurua, Elkar Fundazioko kudeatzailea.
- Mikel Zamalloa, bizkaitar musikari eta folklore ikertzailea (h. 2022).
- Nacho Moreno, arabar marrazkilari, idazle eta sukaldaria (h. 2021).
- Pantzo Hirigarai, baxenafar idazlea.
- Patxi Mangado, nafar arkitektoa.
- Pedro Alberdi, euskal idazle eta irakaslea Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegian.
- Pello Iraizoz, nafar artista eta historialaria.
- Sofia Gandarias, euskal margolaria (h. 2016).
- Txarly Llorente, bizkaitar zinema ekoizle eta zuzendari laguntzailea.
- Txerra Cirbián, bizkaitar kazetaria, gaztelaniaz eta katalanez aritzen dena.
- Vicente Carrión, gipuzkoar filosofia irakaslea, euskal gatazkari buruzko lan eta artikuku ugari idatzi duena.
- Xabier Aierdi, bizkaitar soziologo eta irakaslea.
- Álvaro Miranda, UPNko politikari eta injinerua.
- Fernando Presa González, Euskal Herriko idazlea.
- Jakes Bortairu, euskal politikaria, ABko kide eta AEKko Ipar Euskal Herriko koordinatzailea.
- Juan Luis Baroja Collet, gipuzkoar artista.
- Juantxo Boriko, Ginean jaiotako Gasteiztar abeslaria (h. 2006).
- Phil Ball, Donostian bizi den britainiar idazle eta kazetaria.
- András Kornai, hungariar hizkuntzalari matematikoa.
- Andrei Kolkutin, errusiar artista.
- Ángel Pardo, espainiar aktorea.
- Christy Kinahan, irlandar krimen antolatuaren burua.
- Fatima al-Aqel, yemendar ekintzailea (h. 2012).
- Isabel Ordaz, espainiar aktorea.
- Jacques Pellen, bretainiar jazz gitarra-jotzailea (h. 2020).
- José Cabrera, espainiar psikiatra forensea.
- Juan Fernández, andaluziar bikoizketa aktorea.
- Kieran Hanrahan, irlandar musikari eta irrati esataria.
- Leonardo Durán, dominikar marrazkilari, grabatzaile eta hezitzailea (h. 2022).
- Manuel Quintas de Almeida, Sao Tome eta Principeko bitarteko presidentea (h. 2006).
- Mitchell Baker, Mozilla Fundazioko presidentea.
- Sophie Wilson, britainiar zientzialari informatikoa.
- Tomoko Ohara, japoniar futbolari ohia.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – Isaak Xteinberg, Letonian jaiotako abokatu eta kazetari judua, eseristen ezker ildokoa (j. 1888).
- Urtarrilaren 4a – Caroline Haslett, britainiar ingeniari elektrikaria eta emakumearen eskubideen defendatzailea (j. 1895).
- Urtarrilaren 4a – Theodor Körner, Austriako presidentea (j. 1873).
- Urtarrilaren 7a – Jože Plečnik, esloveniar arkitektoa (j. 1872).
- Urtarrilaren 10a – Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea, 1945eko Literaturako Nobel Saria (j. 1889).
- Urtarrilaren 14a – Humphrey Bogart, estatubatuar aktorea, American Film Instituteren arabera gizonezko zinema-izarrik handiena (j. 1899).
- Urtarrilaren 14a - Irene Caba Alba, espainiar aktorea (j. 1899).
- Urtarrilaren 16a – Arturo Toscanini, italiar orkestra-zuzendaria (j. 1867).
- Urtarrilaren 26a – Albert Constantin, baxenabartar idazle eta politikari euskaltzalea (j. 1873).
- Urtarrilaren 26a – Mamoru Shigemitsu, japoniar diplomatikoa (j. 1887).
- Urtarrilaren 30a – Boris Romanov, errusiar dantzaria eta koreografoa (j. 1891).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Friedrich Paulus, alemaniar mariskala (j. 1890).
- Otsailaren 2a – Valery Larbaud, frantziar idazlea (j. 1881).
- Otsailaren 2a – Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (j. 1872).
- Otsailaren 8a – Walther Bothe, alemaniar fisikaria, 1954ko Fisikako Nobel Saria (j. 1891).
- Otsailaren 8a – John von Neumann, estatubatuar matematikaria (j. 1903).
- Otsailaren 9a – Miklós Horthy, hungariar militarra eta politikaria, Hungariako erregeordea (j. 1868).
- Otsailaren 10a – Laura Ingalls Wilder, estatubatuar idazlea (j. 1867).
- Otsailaren 17a – Jean Castets, lapurtar errugbilaria (j. 1900).
- Otsailaren 18a – Higinio Basterra, bizkaitar eskultorea (j. 1876).
- Otsailaren 18a – Dedan Kimathi, Kenyaren independentziaren aldeko borrokalaria (j. 1920).
- Otsailaren 18a – Henry Norris Russell, estatubatuar astronomo eta filosofoa (j. 1877).
- Otsailaren 19a – Maurice Garin, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen garailea (j. 1871).
- Otsailaren 26a – Roger Vercel, frantziar idazlea (j. 1894).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 3a – Honorato Pla Landa, nafar irakasle, euskaltzale eta sindikalista (j. 1905).
- Martxoaren 4a – Larbi Ben M'hidi, Aljeriako nazionalismoaren liderra Aljeriako Independentzia Gerran, torturatua eta eraila (j. 1923).
- Martxoaren 5a – William Cameron Menzies, estatubatuar zinema zuzendari, arte zuzendari eta ekoizlea (j. 1896).
- Martxoaren 7a – Wyndham Lewis, ingeles idazle, margolari eta kritikaria (j. 1882).
- Martxoaren 11 – Richard Evelyn Byrd, estatubatuar esploratzailea eta hegazkin pilotua (j. 1888).
- Martxoaren 12a – Josephine Hull, estatubatuar aktorea (j. 1877).
- Martxoaren 16a – Constantin Brâncuși, Frantzian lan egin zuen errumaniar eskultorea (j. 1876).
- Martxoaren 25a – Max Ophüls, frantziar zinema zuzendaria (j. 1902).
- Martxoaren 26a – Édouard Herriot, Frantziako lehen ministroa (j. 1872).
- Martxoaren 27a – René Fontenelle, frantziar apezpikua (j. 1894).
- Martxoaren 28a – Jack Butler Yeats, irlandar margolaria (j. 1871).
- Martxoaren 29a – Joyce Cary, irlandar eleberrigilea (j. 1888).
- Martxoaren 30a – Frederic Duran i Jordà, Erresuma Batuan bizi izandako kataluniar medikua, hemoterapiaren bultzatzaileetako bat (j. 1905).
Apirila
aldatu- Apirilaren 15a – Pedro Infante, mexikar aktore eta abeslaria, XX. mendeko rantxera kantari ospetsuenetako bat (j. 1917).
- Apirilaren 17a – Florentzio Axpe, euskal apaiza (j. 1871).
- Apirilaren 17a – Pierre Lhande, euskal idazlea eta apaiza (j. 1877).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Joseph McCarthy, estatubatuar politikaria, McCarthyismo deritzan Sorgin Ehizaren bultzatzailea (j. 1908).
- Maiatzaren 12a – Léon Terrier, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1893).
- Maiatzaren 12a – Erich von Stroheim, austriar jatorriko estatubatuar aktorea eta zinema-zuzendaria (j. 1885).
- Maiatzaren 14a – Marie Vassilieff, errusiar-frantziar pintore eta eskultorea, kubismoaren lehen sustatzaileetako bat (j. 1884).
- Maiatzaren 19a – Alice Milliat, Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria (j. 1884).
- Maiatzaren 21a – Alejandro Tapia Perurena, euskal olerkaria (j. 1899).
- Maiatzaren 23a – Zakarias Salterain, bizkaitar karmeldar misiolaria (j. 1887).
- Maiatzaren 24a – Vicente Blanco, euskal txirrindularia, Frantzia Tourrean parte hartu zuen lehendabiziko euskalduna (j. 1884).
- Maiatzaren 24a – Enrique de Francisco, Getafen jaiotako gipuzkoar politikari sozialista (j. 1878).
- Maiatzaren 29a – James Whale, britainiar-estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea (j. 1889).
- Maiatzaren 30a – Alberto Alcocer Ribacoba, bizkaitar abokatu eta politikaria (j. 1886).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a - Raymond Cazeaux, ingeles futbolaria, Athleticen aritutakoa (j. 1882).
- Ekainaren 12a – Ángel Álvarez de Miranda, arabar erlijio-historialaria (j. 1915).
- Ekainaren 16a – Tomás Jiménez Gutiérrez, nafar musikagilea eta apaiza (j. 1885).
- Ekainaren 17a – Dorothy Richardson, britainiar eleberrigilea (j. 1873).
- Ekainaren 21a – Claude Farrère, frantziar idazlea (j. 1876).
- Ekainaren 21a – Johannes Stark, alemaniar fisikaria, 1919ko Fisikako Nobel Saria (j. 1874).
- Ekainaren 24a – František Kupka, txekiar margolari eta artista grafikoa (j. 1871).
- Ekainaren 26a – Alfred Döblin, alemaniar eleberrigilea (j. 1878).
- Ekainaren 26a – Malcolm Lowry, ingeles idazlea (j. 1909).
- Ekainaren 27a – Hermann Buhl, austriar alpinista, munduko alpinista onenetakotzat joa (j. 1924).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 7a – Manuel Kristobal Errandonea, Eusko Gudarosteko gipuzkoar komandantea (j. 1905).
- Uztailaren 9a – Elena Barulina, errusiar botanikaria, genetista eta ikertzailea (j. c. 1895).
- Uztailaren 9a – Obdulio Lopez de Uralde, arabar marrazkilaria, ilustratzailea eta margolaria (j. 1896).
- Uztailaren 19a – Curzio Malaparte, italiar kazetaria eta idazlea (j. 1898).
- Uztailaren 21a – Kenneth Roberts, estatubatuar eleberrigilea (j. 1885).
- Uztailaren 23a – Giuseppe Tomasi di Lampedusa, italiar idazlea (j. 1896).
- Uztailaren 24a – Sacha Guitry, frantziar aktore, zuzendari, gidoilari eta antzerkigilea (j. 1885).
- Uztailaren 28a – Edith Abbott, estatubatuar ekonomista, gizarte-langilea, hezitzailea eta idazlea (j. 1876).
- Uztailaren 28a – Genaro Riestra, asturiar politikaria (j. 1905).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 5a – Heinrich Otto Wieland, alemaniar kimikaria, 1927ko Kimikako Nobel Saria (j. 1877).
- Abuztuaren 7a – Oliver Hardy, estatubatuar aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (j. 1892).
- Abuztuaren 13a – Carl Størmer, norvegiar geofisikari eta matematikaria, aurora polarretan aditua (j. 1874).
- Abuztuaren 16a – Irving Langmuir, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1932ko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
- Abuztuaren 17a – Crispín Martínez, nafar artista (j. 1903).
- Abuztuaren 19a – Carl-Gustav Rossby, suediar-estatubatuar meteorologoa, meteorologiaren aitzindarietakoa (j. 1898).
- Abuztuaren 20a – Edward Ratcliffe Garth Russell Evans, britainiar itsas armadako ofiziala eta Antartikako esploratzailea (j. 1880).
- Abuztuaren 24a – Ronald Knox, ingeles apaiz katoliko, teologo eta detektibe-eleberrien idazlea (j. 1888).
- Abuztuaren 24a – Ricardo Vinós, arabar matematikaria, erbestean (j. 1888).
- Abuztuaren 25a – Leo Perutz, alemanezko eleberrigile eta matematikari austro-txekiarra (j. 1882).
- Abuztuaren 26a – Umberto Saba, italiar olerkari eta eleberrigilea (j. 1883).
Iraila
aldatu- Irailaren 4 – Sofia Adelaida Bavarian, Dukesa Bavarian (j. 1875).
- Irailaren 9a – Jacinto Olabe, gipuzkoar margolaria, erretratuetan aditua (j. 1877).
- Irailaren 11 – Mary Proctor, britaniar-estatubatuar astronomia-zabaltzailea (j. 1862).
- Irailaren 17a – Jose Legarreta, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
- Irailaren 20a – Jean Sibelius, konpositore finlandiarra (j. 1865).
- Irailaren 21a – Haakon VII.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1872).
- Irailaren 21a – Bertha Krupp, alemaniar industria-emakumea (j. 1886).
- Irailaren 22a – Zhou Xuan, txinatar abeslari eta aktorea (j. 1920).
- Irailaren 23a - Constantino Vela, gipuzkoar futbolaria (j. 1909).
Urria
aldatu- Urriaren 2a – Luigi Ganna, italiar txirrindularia, Italiako Giroaren lehen garailea (j. 1883).
- Urriaren 8a – Hassiba Ben Bouali, Aljeriako gerrako gudaria eta militantea (j. 1938).
- Urriaren 17a – Avetik Isahakyan, armeniar olerkari, idazle eta ekintzalea (j. 1875).
- Urriaren 19a – Gordon Childe, australiar arkeologoa (j. 1892).
- Urriaren 24a – Christian Dior, frantziar moda disenatzailea, Dior moda enpresaren sortzailea (j. 1905).
- Urriaren 25a – Lord Dunsany, anglo-irlandar idazkea (j. 1878).
- Urriaren 25a – Henry Van de Velde, belgikar arkitektoa, diseinatzaile eta pintorea (j. 1863).
- Urriaren 26a – Gerty Cori, austro-hungariar jatorriko estatubatuar biokimikaria, Medikuntzako Nobel Saria lortu zien lehen emakumezkoa (j. 1896).
- Urriaren 26a – Nikos Kazantzakis, greziar idazlea (j. 1883).
- Urriaren 28a – Juan Bautista Gesalaga, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1884).
- Urriaren 28a - Jeanne Bertrand, frantziar argazkilaria eta eskultorea (j. 1880).
- Urriaren 29a – Louis B. Mayer, estatubatuar zinema enpresaria (j. 1884).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 2a – Tokutomi Soho, japoniar historialaria, kritikaria eta kazetaria (j. 1863).
- Azaroaren 3a – Laika, txakur espazial sobietarra, Lurra orbitatu zuen lehenengo izaki biziduna (j. c. 1954).
- Azaroaren 3a – Wilhelm Reich, austriar psikiatra eta psikoanalista (j. 1897).
- Azaroaren 4a – Shoghi Effendi, Bahá'í fedearen burua eta zaindaria (j. 1897).
- Azaroaren 5a – Olive Dennis, estatubatuar ingeniaria (j. 1885).
- Azaroaren 8a – Pablo Barrera, Bilboko alkatea (j. 1899).
- Azaroaren 13a – Antonín Zápotocký, Txekoslovakiako lehen ministro eta presidentea (j. 1884).
- Azaroaren 15a – Fernando Sasiain, gipuzkoar politikaria, Donostiako alkatea Bigarren Errepublikan (j. 1894).
- Azaroaren 19a – Josefina Blanco, espainiar aktorea (j. 1878).
- Azaroaren 24a – Diego Rivera, mexikar margolaria (j. 1886).
- Azaroaren 26a – Alexei Remizov, errusiar eleberrigilea (j. 1877).
- Azaroaren 26a – Petros Voulgaris, Greziako lehen ministroa (j. 1883).
- Azaroaren 30a – Beniamino Gigli, italiar opera abeslaria (j. 1890).
Abendua
aldatu- Abenduaren 16a – Heinrich Hoffmann, alemaniar argazkilaria, Adolf Hitlerren argazkilari pertsonala (j. 1885).
- Abenduaren 17a – Dorothy L. Sayers, britainiar emakume idazle eta itzultzailea (j. 1893).
- Abenduaren 22a – Ernesto Erkoreka, Bilboko alkatea (j. 1866).
- Abenduaren 24a – Arturo Barea, espainiar idazlea (j. 1897).
- Abenduaren 24a – Norma Talmadge, estatubatuar aktorea (j. 1894).
- Abenduaren 24a – Julian Tellaetxe, gipuzkoar margolaria (j. 1884).
- Abenduaren 25a – Juan Basurko, euskal idazlea (j. 1890).
- Abenduaren 25a – Charles Pathé, frantziar industria-gizona (j. 1863).
- Abenduaren 29a – Maria Luisa Rodríguez, Vasquita, gipuzkoar erraketista (j. 1920).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Jose Zapirain, euskal bertsolari eta idazlea (j. 1873).
- Tatiana Slovatinskaia, errusiar militante boltxebikea (j. 1879).
- Fisika: Chen Ning Yang eta Tsung-Dao Lee
- Kimika: Alexander R. Todd
- Literatura: Albert Camus
- Medikuntza: Daniel Bovet
- Bakea: Lester Bowles Pearson
Kanpo estekak
aldatu