Euzkadi Buru Batzarra

EAJren zuzendaritza nagusia, zazpi euskal herrialdeetako tokiko zuzendaritzen gainekoa
Euskadi Buru Batzar» orritik birbideratua)

Euzkadi Buru Batzarra edo EBB Euskal Herri osorako Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) daukan erakunde nagusia da.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bizkai Buru Batzar»

Sabin Arana Bizkai Buru Batzarreko lehenbiziko lehendakaria izan zen, erakunde hau Eusko Alderdi Jeltzalea eratu aurreko lehenbiziko erakundea izan zelarik. 1903an Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño", eta 1906an Santiago Aldak, Alipio Larraurik, Antonio Arroyok, Vicente Larrinagak eta Eduardo Arriagak osaturiko Zuzendaritza Batzordeak jarraitu ziotelarik. Guzti hauek BBBko lehendakariak bakarrik izan ziren, oraindik EBB ez baitzen sortu.

Jada, 1908ko urriaren 18an Euzkadi Buru Batzarra erakundea sortu eta bere lehenbiziko lehendakaria Luis Arana Goiri izan zen.[1]

Hilabete batzuk aurretik, 1908ko apirilaren 20an, Gipuzko Buru Batzarra Zumarragan sortu zen, Pazko Igandean.[2] 1911ko abenduan Napar Buru Batzarra eta Araba Buru Batzarra sortu ziren.

Aldiz, 1990eko apirilaren 7an Ipar Buru Batzarra sortu zen.

Lehenbiziko EBBko lehendakari haien ondorengoen artean postu horretan aldi luzeenak Juan de Ajuriagerrak eta Xabier Arzalluzek izan dituzte.

Bizkai Buru Batzar / EAJ

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bizkai Buru Batzar»

Euskadi Buru Batzar / EAJ

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskadi Buru Batzar»

Aberri

Comunión Nacionalista Vasca

Berrelkartzea: Euskadi Buru Batzar / EAJ

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu