Asiako geografia
Asiako geografia munduko kontinenterik handienaren geografia da. Asiak 44 milioi km² azalera baino gehiago du, 44.936.000 km² hain zuzen. Kontinentearen mugak ez dira oso zehatzak, adibidez, Sinai penintsula, Afrikarekin duen muga, kontinente bietako zatia izan liteke. Era berean, Europarekin dituen mugak ere ezberdinak dira adituen arabera: batzuetan Ural mendiak, bestetan Ural ibaia bera. Kaukasoan ere eztabaidatsua da Georgia, Armenia edo Azerbaijan europarrak edo asiarrak diren ala ez.
Hala ere, Asiako muturrak honako hauek dira:
- Iparraldetik: Txeliuskin lurmuturra (Errusia).
- Hegoaldetik: Roti uhartea (Indonesia).
- Mendebaldetik: Baba lurmuturra (Turkia).
- Ekialdetik: Dezhniov lurmuturra (Errusia).
Eskualdeak
aldatuKostaldea
aldatuItsasoak
aldatuAsia munduko kontinenterik handiena izanda hiru ozeanotan ditu kostaldeak:
Asiako kostaldea malkartsua da oso, barneko itsaso asko edukita (Arabiako itsasoa, Hegoaldeko Txinako Itsasoa, Javako itsasoa, Ekialdeko Txinako Itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Karako itsasoa, Barentseko itsasoa, eta abar) eta baita golkoak ere (Persiako golkoa, Omango golkoa, Bengalako golkoa, Siamgo golkoa, Tonkingo golkoa, Akabako golkoa, eta abar).
Penintsulak
aldatuAsiak penintsula ugari ditu:
Uharte eta uhartediak
aldatuKontinentetik aparte, Asiak baditu uharte ugari, tartean munduko handienetariko batzuk, Borneo edo Sumatra adibidez, edo munduko populatuenetarikoak, Java edo Honshu adibidez.
Beste uharte famatuak honako hauek dira:
- Indonesiako Bali, Madura eta Sulawesi;
- Japoniako Hokkaido, Shikoku, Kyushu eta Okinawa;
- Indiako Andaman eta Nicobar;
- Filipinetako Luzon, Visayas eta Mindanao;
- Thailandiako Ko Pha Ngan eta Ko Samui;
- Sri Lanka;
- Singapur;
- Hong Kong;
- Taiwan;
- Sakhalin;
- Zipre.
Bestetik munduko uhartedi nagusi batzuk Asian daude: Maldivak, Indonesiar uhartedia, Japonia, Siberia Berriko uharteak, Zembla Berria, eta abar.
Hidrografia
aldatuIbaiak
aldatu- Ozeano Artikoan: Obi, Jenisei edo Lena;
- Ozeano Barean: Amur, Huang He, Yangtze eta Mekong;
- Indiako ozeanoan: Brahmaputra, Irawadi, Ganges eta Indus;
- Persiako golkoan: Tigris eta Eufrates; eta,
- Barneko endorreikar arroan: Amu Daria eta Sir Daria
Hauexek dira Asiako hogei ibairik luzeenak:
Zb. | Izena | Luzera |
---|---|---|
1 | Yangtze | 6.300 km |
2 | Huang He | 5.464 km |
3 | Lena | 4.400 km |
4 | Mekong | 4.350 km |
5 | Irtish | 4.248 km |
6 | Jenisei | 4.090 km |
7 | Ob | 3.650 km |
8 | Behe Tunguska | 2.989 km |
9 | Indus | 2.900 km |
10 | Brahmaputra | 2.900 km |
11 | Amur | 2.824 km |
12 | Eufrates | 2.800 km |
13 | Viliouï | 2.650 km |
14 | Amu Daria | 2.540 km |
15 | Ganges | 2.510 km |
16 | Ishim | 2.450 km |
17 | Ural ibaia | 2.428 km |
18 | Salween | 2.400 km |
19 | Oleniok | 2.292 km |
20 | Aldan | 2.273 km |
Aintzirak
aldatuAsiak baditu hainbat aintzira tamaina handikoak:
- Ur gazikoak:
- Kaspiar Itsasoa (386.400 km²): Munduko ur masa itxirik handiena da
- Issik-Kul (6.236 km²): Munduko bigarren mendi-lakurik handiena da, Titicaca (Andeak) eta gero. Tian Shan mendilerroan dago kokatuta.
- Itsaso Hila (810 km²): Munduko lakurik baxuena da, -428 metrotan baitago kokatuta.
- Aral eta Urmia: Desagertzeko bidean.
Orografia
aldatuAsia munduko kontinenterik menditsuena da eta bertan aurkitu ditzakegu munduko mendirik altuenak, adibidez, Everest, K2 edo Annapurna famatuak, guztiak Himalaia mendilerroan. Hala ere baditu ordoki handiak ere Siberia bezalakoa, goi-ordokiak, goi-ordoki tibetarra adibidez, eta basamortuak Gobi eta Arabiakoak bezalakoak.
Mendiak
aldatuMunduko zenbait mendilerro nagusienak Asian daude, adibidez:
- Altai mendiak
- Kaukaso mendilerroa
- Himalaia
- Alpe japoniarrak
- Kunlun mendiak
- Saian mendiak
- Ural mendiak
Munduko mendirik altuenak ere Asian aurkitu ditzazkegu:
Basamortuak
aldatuAsian daude munduko basamortu nagusietako hainbat, besteak beste Gobi (Mongolian), Taklamakan (Txinan), Karakum (Turkmenistanen), Arabiar basamortua (Arabian), Dasht-e Kavir (Iranen), Siriar basamortua (Siria, Irak, Jordania eta Saudi Arabiako lurretan) edo Negev (Israelgo hegoaldean).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)"The soil maps of Asia".