Antonio María Oriol
Antonio María Oriol Urquijo[1] (Getxo, Bizkaia, 1913ko irailaren 15a - Madril, Espainia, 1996ko martxoaren 22a) bizkaitar finantzari eta politikaria izan zen.
Biografia
aldatuJosé Luis Oriolen semea. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen, eta, aitak eta anaiak bezala, alderdi tradizionalistaren kide izan zen, 1936ko gerra arte. Francoren alde borrokatu zen gerra zibilean, eta familiaren finantzetan jardun zuen luzaroan, kargu politikorik gabe.
1956an, Auxilio Socialeko zuzendari eta Espainiako Gurutze Gorriko lehendakari izendatu zuten, eta Justiziako ministro izan zen 1965-1973 urteetan. Ordena Publikorako Legea eman zuen, frankismoaren arau hertsienei jarraituz, betiere. Garai hartan ugaldu ziren salbuespen-egoerak Gipuzkoan, eta, Burgosko auziaren garaian, estatu osoan. 1973ko uztailean, Francok Estatuko Kontseiluko lehendakari izendatu zuen. 1976ko abenduan, GRAPO talde armatu ezkertiarrak bahitu zuen, eta poliziak askatu zuen bi hilabete geroago.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Urkixo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.