Antonio Iturmendi
politikari espainiarra
Antonio Iturmendi Bañales (Barakaldo, 1903ko abenduaren 15a - Madril, 1976ko martxoaren 4a) euskal herritar politikari karlista izan zen.
Biografia
aldatuPolitikari eskuindar bizkaitar bat izan zen. Politikari tradizionalista zen eta Francoren erregimenean kargu garrantzitsuak izan zituen: Bilboko alkateordea (1938), Tarragona eta Zaragozako gobernadore zibila (1939) eta gobernazioko idazkariordea (1941-1942). Gobernazio ministerioan idazkari izan ondoren, 1951n Justizia Ministro izendatu zuten. Karguan 1965era arte iraun zuen eta gero, Erret kontseiluko eta Gorteetako lehendakaria bilakatu zen.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |