Abuztuaren 16
data
Abuztuaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita zortzigarren eguna da, 229.a bisurteetan. 137 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1841 – Nafarroa Garaia Espainiako probintzia bilakatu zen formalki dekretu bidez, Ebroko aduanak desagerraraziz. Nafarroako Foruen Eraldaketa onartu zuten, eta ondorioz, besteren artean justiziaren administrazioa Madrilen esku geratu eta gobernadoreen figura ere ezarri zen. Karlisten porrotaren ondorioa izan zen.
- 1893 – Sanrokada deituriko matxinada abertzalea izan zen Gernikan.
- 1942 – Bilboko Begoñako Andre Mariaren basilikaren parean Juan José Domínguez Muñoz falangistak esku-granada bat jaurti zuen, eta hirurogeita hamar zauritu arin eragin zituen.
- 1979 – ETAk Antonio López Carreras erail zuen Bilbon.
- 2006 – Laredoko gas leherketaren ostean larri zaurituriko emakume Getxotarra ospitalean hil zen.
Mundua
aldatu- 1570 – Amerikako kolonia espainiarretan Inkisizioa ezarri zen.
- 1773 – Klemente XIV.ak Jesusen Konpainia desegin zuen mundu osoan.
- 1907 – Muley Abdelaziz Marokoko sultan izendatu zuten.
- 1960 – Zipre Erresuma Batuarengandik independizatu zen.
- 1998 – 29 hildako eta 200 zauritu eragin zituen bonba-auto bat lehertu zen Omaghen (Ipar Irlanda).
- 2005 – West Caribbean konpainiaren hegazkin bat Venezuelan erori zen, 152 hildako eraginez.
- 2009 – 44 pertsona hil ziren Kuwaiten, ezkontza bat ospatzen ari zirela, sute bat piztean.
Arte eta kultura
aldatuMundua
aldatu- 1876 – Sigfrido (alemanez: Siegfried), Richard Wagnerrek idatzitako Nibelungoen eraztuna opera saileko hirugarren opera estreinatu zen Bayreutheko Festspielhausen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2024 – Lur-1 satelitea, osorik Euskal Herrian egindako lehengoa, 20:56an zirenean, AEBko Kaliforniatik espazioratu zuten.
Mundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2009 –
- Ekaitz Saies arraunlari donostiarrak Munduko Txapelketa irabazi zuen K-1 4x200m errelebo kategorian.
- Euskotren Ligaren lehenengo denboraldia amaitu zen. Galizia erraz nagusitu zen zortzi estropadatatik sei irabazita.
- 2015 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2015eko denboraldia: San Juan izan zen txapelduna bigarren aldiz jarraian
Mundua
aldatu- 2009 – Usain Boltek urrezko domina lortu zuen 100 metroko lasterketan Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan, munduko errekorra hobetuz eta marka 9.58 segundotan ezarriz.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1599 – Diego López Pacheco, Espainia Berriko erregeordea eta Nafarroako erregeordea (h. 1653).
- 1850 – Emilio Campuzano, bizkaitar ingeniaria, Santiago de Compostelan (h. 1938).
- 1860 – Ricardo García Mercet, bizkaitar militar eta naturalista, entomologian nabarmendua (h. 1933).
- 1907 – Fernando Goenaga Iribarren, gipukoar abeslaria, Isil-isilik abesti herrikoiaren egilea (h. 1990).
- 1932 – Carlos Diaz Arkotxa, bizkaitar militarra eta Ertzaintzako buruzagia (h. 1985).
- 1935 – Carmelo Borobia, nafar apaiza, Tarazonako apezpikua (h. 2022).
- 1943 – Luis Roldán, nafar politikaria eta goardia zibilaren zuzendaria, Zaragozan (h. 2022).
- 1944 – Rafael Camiña, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1946 – Maite Zelaia, gipuzkoar arkitektoa, formazio hori jaso zuen lehen emakume eibartarra.
- 1947 – Jaime de Salazar y Acha, gipuzkoar historialari eta genealogista.
- 1951 – Josetxo Zaldua, kazetari eta argazkilari nafar eta mexikarra (h. 2021).
- 1952 – Mixel Berhokoirigoin, baxenafar laboraria, Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea eta Bakegileak taldeko kidea (h. 2021).
- 1953 – Ana Urkijo, bizkaitar abokatu eta Athletic Clubeko presidente ohia.
- 1956 – Ruper Ordorika, euskal abeslaria.
- 1959 – Lorena Lopez de Lacalle, arabar politikaria.
- 1962 – Ana Borderas, gipuzkoar kazetaria eta irrati-esataria.
- 1972 – Abigail Lazkoz, bizkaitar margolaria.
- 1973 – Iker Sarriegi, gipuzkoar futbolari ohi eta abokatua.
- 1979 – Maite Larburu, gipuzkoar biolin-jotzailea.
- 1980 – Amalur Arbelaitz Arbelaitz, gipuzkoar baserritarra eta kirolaria.
- 1984 – Jon Larreategi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1986 – Javier Etxarri, nafar txirrindularia.
- 1995 – Oier Goia, gipuzkoar errugbilaria.
- 1997 – Aihen Muñoz, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 –
- Jon Alberdi, gipuzkoar pilotaria.
- Álvaro Djaló, bizkaitar futbolaria, Madrilen.
- 2000 – Jon Ander Olasagasti, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1557 – Agostino Carracci, italiar margolari eta grabatzailea (h. 1602).
- 1645 – Jean de La Bruyère, frantziar idazle moralista (h. 1696).
- 1650 – Vincenzo Coronelli, italiar fraider frantziskotar, kosmografo eta kartografoa (h. 1718).
- 1662 – Joan Adam I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1712).
- 1795 – Heinrich August Marschner, alemaniar musikagilea (h. 1861).
- 1815 – San Joan Bosco, italiar apaiza, Salestar lagunartearen sortzailea (h. 1888).
- 1821 – Arthur Cayley, britainair matematikaria (h. 1895).
- 1825 – Gustave de Ponton d'Amécourt, frantziar asmatzaile, arkeologo eta numismatikoa (h. 1888).
- 1832 – Wilhelm Wundt, alemaniar fisiologo, filosofo eta psikologiaren aitzindaria (h. 1920).
- 1845 –
- Wollert Konow, Norvegiako lehen ministroa (h. 1924).
- Gabriel Lippmann, frantziar fisikaria, 1908ko Fisikako Nobel Saria (h. 1921).
- 1848 – Francis Darwin, britainiar botanikaria (h. 1925).
- 1849 – Johan Kjeldahl, daniar kimikaria (h. 1900).
- 1860 – Jules Laforgue, uruguaiar jatorriko frantziar olerkari sinbolista (h. 1887).
- 1863 – Gabriel Pierné, frantziar musikagilea (h. 1937).
- 1867 – António Nobre, portugaldar olerkaria (h. 1900).
- 1869 – Léon Kauffman, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1952).
- 1874 – Gerhard Hessenberg, alemaniar matematikaria (h. 1925).
- 1876 – Ivan Bilibin, errusiar ilustratzaile eta antzeztokien diseinatzailea (h. 1942).
- 1878 – Shigeho Tanaka, japoniar iktiologoa eta zoologia irakaslea (h. 1974).
- 1888 – T. E. Lawrence, Lawrence Arabiakoa, britainiar militar, arkeologo eta idazlea (h. 1935).
- 1892 – Harold Foster, kanadar-estatubatuar komikigilea (h. 1982).
- 1895 –
- Albert Cohen, suitzar eleberrigilea (h. 1981).
- Jacinto Guerrero, espainiar musikagilea (h. 1951).
- 1904 – Wendell Meredith Stanley, estatubatuar biokimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
- 1905 - Sarah Stewart, mexikar-estatubatuar ikertzailea, onkologia birikoaren ikerketaren alorrean aitzindaria (h. 1976).
- 1906 –
- Frantzisko Josef II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatuburua (h. 1989).
- Edward Ochab, Poloniako estatuburua (h. 1989).
- 1907 – Georgette Kokoczynski, frantziar erizaina eta anarkista (h. 1936).
- 1911 – Ernst Friedrich Schumacher, alemaniar jatorrizko ekonomilaria, eragin handiduna 1970eko hamarkadan (h. 1977).
- 1913 – Menahem Begin, Israelgo lehen ministroa (h. 1992).
- 1920 – Charles Bukowski, estatubatuar idazlea (h. 1994).
- 1923 – Millôr Fernandes, brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea (h. 2012).
- 1927 - Carmen Bernardos, espainiar aktorea (h. 2021).
- 1928 – Ann Blyth, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1929 –
- Bill Evans, estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1980).
- Helmut Rahn, alemaniar futbolaria (h. 2003).
- 1930 – Tony Trabert, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
- 1931 –
- Alessandro Mendini, italiar arkitekto eta diseinatzailea (h. 2019).
- Kakuichi Mimura, japoniar futbolaria (h. 2022).
- Harold Bernard St. John, Barbadosko lehen ministroa (h. 2004).
- 1932 – Eva Rysová, eslovakiar aktorea (h. 2023).
- 1933 –
- Reiner Kunze, alemaniar idazlea eta itzultzailea.
- Julie Newmar, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria.
- Stuart Roosa, estatubatuar astronauta (h. 1994).
- 1934 –
- Diana Wynne Jones, britainiar idazlea (h. 2011).
- Ketty Lester, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1935 – Arnaldo Pambianco, italiar txirrindularia (h. 2022)
- 1938 – Emmanuel Rakotovahiny, Madagaskargo lehen ministroa (h. 2020).
- 1940 – Bruce Beresford, australiar zinema zuzendaria.
- 1941 - Maria Silva, espainair aktorea eta ordezkari artistikoa (h. 2023).
- 1942 – Iain Douglas-Hamilton, britainiar zoologoa.
- 1947 – Daishiro Yoshimura, japoniar futbolaria (h. 2003).
- 1951 – Umaru Yar'Adua, Nigeriako 4. Presidentea (h. 2010).
- 1953 – Stuart Baxter, ingeles futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1954 –
- James Cameron, kanadar zinema zuzendaria, produktorea eta gidoigilea.
- Joan Coscubiela, kataluniar politikalari eta sindikalaria.
- 1958 –
- Angela Bassett, estatubatuar aktorea.
- Consuelo Díez Fernández, espainiar piano-jotzailea eta musikagilea.
- Djão, Mozambiken jaiotako portugaldar futbolaria (h. 2023).
- Anne L'Huillier, frantziar fisikaria eta fisika atomikoko irakaslea, 2023ko Fisikako Nobel Saria.
- Madonna, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1959 – Marc Sergeant, belgikar txirrindulari ohia.
- 1960 –
- Éric Caritoux, frantziar txirrindulari ohia.
- Timothy Hutton, estatubatuar aktorea.
- 1962 –
- Steve Carell, estatubatuar aktore, umorista, ekoizle, gidoigile eta zuzendaria.
- Aurora Luque, espainiar poeta, itzultzaile, irakasle eta idazlea.
- 1966 – Onésimo Díaz, madrildar apaiz katoliko eta historialaria.
- 1969 – Kate Higgins, estatubatuar ahots-aktorea, abeslari eta piano-jolea.
- 1970 – Fabio Casartelli, italiar txirrindularia (h. 1995).
- 1971 –
- Matthew Bingley, australiar futbolari ohia.
- Iraida Noriega, mexikar kantari, konpositore eta irrati-esataria.
- 1974 –
- Tomasz Frankowski, poloniar futbolari ohia.
- Joaquín Reyes, espaniar umorista, irratiko esatari eta aktorea.
- 1975 – Taika Waititi, zeelandaberritar zinema eta telebista zuzendaria, aktorea eta umorista.
- 1976 – Nuria Fernández, espainiar atleta, 1.500 metroko lasterketan aditua.
- 1978 – Karine Teles, brasildar aktore, gidoilari eta zinema ekoizlea.
- 1981 – Roque Santa Cruz, paraguitar futbolaria.
- 1983 –
- Valeria Luiselli, mexikar idazlea.
- Nikolaos Zisis, greziar saskibaloi jokalaria.
- 1987 – Zoran Vrkić, kroaziar saskibaloi-jokalaria.
- 1988 – Rumer Willis, estatubatuar aktorea.
- 1991 – Evanna Lynch, irlandar aktorea.
- 1993 –
- Paula Dalli, espainiar abeslaria, aktorea, ahots aktorea, idazlea eta esataria.
- Diego Llorente Ríos, madrildar futbolaria.
- 1996 – Caeleb Dressel, estatubatuar igerilaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1807 – Bruno Hezeta, euskal herritar itsasgizon eta ofiziala (j. 1744).
- 1936an Azkoienen fusilatuak:
- Carmen Gurrea Fernández, 15 urteko neska gaztea (j. 1921).
- Dolores Gurrea Fernández, 17 urteko neska gaztea (j. 1919).
- Pilar Fernández Rodríguez, nafar langilea, Carmen eta Dolores alabekin batera (j. 1891).
- 1937 – Justo Etxeguren, arabar apaiza, Asturiasen (j. 1884).
- 1945 – Pilar Zabala, Iciar II, gipuzkoar erraketista (j. 1926).
- 1960 – André Behotegi, euskal errugbilaria, Nizan (j. 1900).
- 1966 – León Gutiérrez, Leo Goti, espainiar euskaltzalea, Buenos Airesen (j. 1877).
- 1984 – Piarres Narbaitz, euskal idazle, historialari eta apaiza (j. 1910).
- 1987 – Javier Sagarzazu, gipuzkoar futbolaria (j. 1958).
- 1988 – Pierre Caubet, zuberoar txanbelari eta laboraria (j. 1913).
- 1991 – Ignacio Pinedo, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1925).
- 1997 – Mariano Estornes Lasa, euskal idazlea (j. 1909).
- 2002 – Jean Urruti, esku huskako baxenafar pilotaria eta Frantziako Erresistentziako kidea (j. 1912).
- 2003 – Sebastian Salaberria, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (j. 1915).
- 2021 – Nacho Moreno, arabar marrazkilari, idazle eta sukaldaria, Puerto de Santa Marían (j. 1957).
Mundua
aldatu- 1157 – Ramiro II.a Aragoikoa, Aragoiko erregea (j. 1086).
- 1339 – Azzone Visconti, Milango jauna (j. 1302).
- 1419 – Wentzeslao IV.a Bohemiakoa, Bohemiako erregea eta Germaniako enperadorea (j. 1361).
- 1443 – Ashikaga Yoshikatsu, Ashikaga shogunerriko zazpigarren shoguna (j. 1434).
- 1492 – Beatriz da Silva, portugaldar lekaimea, Gure Ama Birjinaren Sortze Guztiz Garbiaren Ordenaren sortzailea.
- 1637 – Isaac Beeckman, herbeheretar filosofo eta zientzialaria, atomismo modernoaren sortzaileetakoa (j. 1588).
- 1671 – Andrew Marvell, britainiar idazle eta politikaria (j. 1621).
- 1705 – Jakob Bernoulli, suitzar matematikari eta zientzialaria (j. 1654).
- 1886 – Ramakrishna, indiar yogia (j. 1836).
- 1888 – John Pemberton, estatubatuar kimikaria, Coca-Cola edariaren asmatzailea (j. 1831).
- 1893 – Jean Martin Charcot, frantziar neurologoa (j. 1825).
- 1894 - Sante Geronimo Caserio, italiar anarkista, Marie François Sadi Carnot Frantziako presidentearen hiltzailea (j. 1873).
- 1899 – Robert Wilhelm Bunsen, alemaniar kimikaria (j. 1811).
- 1900 – Jose María Eça de Queirós, brasildar idazlea (j. 1845).
- 1906 – Rebecca Sophia Clarke, estatubatuar idazlea (j. 1833).
- 1920 – Norman Lockyer, ingeles zientzialari eta astronomoa, helioaren aurkitzailea (j. 1836).
- 1921 – Petri I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (j. 1844).
- 1929 – Frank van der Stucken, belgiar-estatubatuar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1858).
- 1938 – Robert Johnson, estatubatuar bluesmana (j. 1911).
- 1940 – Henri Desgrange, frantziar txirrindulari eta kazetaria (j. 1865).
- 1948 – Babe Ruth, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1895).
- 1949 – Margaret Mitchell, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1900).
- 1951 – Louis Jouvet, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1887).
- 1956 – Béla Lugosi, errumaniar aktorea (j. 1882).
- 1957 – Irving Langmuir, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1932ko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
- 1959 – Wanda Landowska, poloniar-estatubatuar klabe-jotzailea (j. 1879).
- 1972 – Muhammed Ufqir, Marokoko armadako jenerala eta politikaria (j. 1920).
- 1973 – Selman Abraham Waksman, estatubatuar biokimikari eta mikrobiologoa, 1952ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1888).
- 1977 – Elvis Presley, estatubatuar rock abeslaria eta aktorea, historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1935).
- 1979 – John George Diefenbaker, Kanadako lehen ministroa (j. 1895).
- 1987 –
- Sumiko Kurishima, japoniar aktore eta dantzaria (j. 1902).
- Peter Schidlof, austriar musikagilea (j. 1922).
- 1991 – Luigi Zampa, italiar zinema zuzendaria (j. 1905).
- 1993 –
- Stewart Granger, ingeles-estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Alison Smithson, britainiar arkitektoa (j. 1928).
- 1997 – Nusrat Fateh Ali Khan, jatorri sufiko pakistandar kantaria (j. 1948).
- 2001 – Anna Mani, indiar fisikari eta meteorologoa (j. 1918).
- 2002 – Abu Nidal, palestinar politikari eta gerrillaria (j. 1937).
- 2003 – Idi Amin, Ugandako presidente eta diktadorea, giza-eskubideen bortxaketagatik ezaguna (j. 1925).
- 2005 –
- Milorad Pavić, serbiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1921).
- Roger Schutz, anaia Roger, frantziar teologoa, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea (j. 1915).
- 2006 – Alfredo Stroessner, Paraguaiko presidente eta diktadorea (j. 1912).
- 2007 – Max Roach, estatubatuar bateria-jotzailea (j. 1924).
- 2008 –
- Ronnie Drew, irlandar kantari eta abestigilea eta The Dubliners folk taldeko partaidea (j. 1934).
- Masanobu Fukuoka, japoniar nekazaria, ospetsua nekazaritzan aldeztu zuen metodo eta prozedura naturalengatik (j. 1913).
- 2009 – Barbara Lauwers, Women’s Army Corps AEBetako armadako emakume taldeko kidea (j. 1914).
- 2011 – Paul-Marie Lapointe, kanadar olerkari eta kazetaria (j. 1929).
- 2012 – Joaquín Luis Romero Marchent, espainiar zinema zuzendari, telebista zuzendari eta gidoilaria (j. 1921).
- 2014 – Vsevolod Nestayko, ukraniar idazlea, haur literaturan berezitua (j. 1930).
- 2015 – Jacob David Bekenstein, mexikar, estatubatuar eta israeldar fisikari teorikoa (j. 1947).
- 2016 – João Havelange, brasildar kirolari eta kirol-buruzagia, FIFAko presidentea (j. 1916).
- 2018 –
- Aretha Franklin, Soularen Erregina, estatubatuar abeslaria (j. 1942).
- Atal Bihari Vajpayee, Indiako lehen ministroa (j. 1924).
- 2019 –
- Peter Fonda, estatubatuar aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (j. 1940).
- Felice Gimondi, italiar txirrindularia (j. 1942).
- 2021 – Volodymyr Holubnytxy, ukrainar eta sobietar atleta (j. 1936).
- 2023 –
- Howard Becker, estatubatuar soziologoa (j. 1928).
- Beriz Belkić, Bosnia eta Herzegovinako presidentea (j. 1946).
- Renata Scotto, italiar sopranoa (j. 1934).
- 2024 – Luther Kent, estatubatuar blues abeslaria (j. 1948).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Jasone eta Jasokunde.
- San Roke eguna: Deban esku-dantza dantzatu ohi da.
Kanpo estekak
aldatu