Academia.eduAcademia.edu

Euskal lexikoa dokumentazio historikoan: Gipuzkoako hainbat kasu

2023

Euskal Herriko dokumentazio historikoaren idatzizko egoera bitxia ezaguna da: gizartearen gehiengoa euskaldun elebakar zen bitartean, agiriak beste hizkuntza batzuetan idatzita ageri zaizkigu. Hori hala izanik ere, noizean behin euskal hitzak agerian geratzen zaizkigu. Toponimia eta Onomastika dira, zalantzarik gabe, esparrurik adierazgarrienak, baina, zorionez, ez bakarrak. Dokumentu zenbaitek aukerak ematen dizkigute egunerokotasunari lotutako esparru desberdinetan euskarak zuen lekua ikusteko: esaldiak baino, kontzeptu solteak dira ageri zaizkigunak. Askoak indarrean darraite. Beste batzuk, berriz, ezagunak zaizkigu baina idatzietan beste esanahi bat izan dezakete. Azkenik, eta adierazgarria izan daitekeena, guztiz ezezagunak zaizkigun eleak ageri dira, baita horren urruti ez dauden garaietan ere. Erdaraz idatzitako agiri horietan euskarazko hitzak aurkitzeko irizpideak edo jarraitu beharreko bideak ez dira samurrak. Ez dago tipologia jakin bat. Azken finean, dokumentu bakoitzak helburu jakin batzuk ditu, eta erakunde desberdinek ere, beste horrenbeste. Edonola ere, nolabaiteko ildoak jarrai daitezke, eta hori izango da gure partaidetzaren nondik norakoa. Gipuzkoan begirada jarriz egingo dugu ibilbidea, esparru geografikorik ezagunena zaigulako. Horretarako, bi ardatz edo funts nagusiren eskutik arituko gara: notario-protokoloak eta udal-dokumentazioa. Izan ere, gizartearen egunerokotasuna islatzen duten salmenta, testamentu, ezkontza-hitzarmen edo ondasunen inbentarioen aurretan, udalek sortu eta jasotako agiriak ere oso aintzat hartzekoak dira. Horien artean, Oiartzungo udal artxiboan gordetzen direnak.

Loading...

Loading Preview

Sorry, preview is currently unavailable. You can download the paper by clicking the button above.