Papers by Ainhoa Larrañaga Elorza
Uztaro Giza Eta Gizarte Zientzien Aldizkaria, 2014
Gardetasuna indarra hartzen joan den kontzeptua da eta lotzen da sinesgarritasunarekin eta konfia... more Gardetasuna indarra hartzen joan den kontzeptua da eta lotzen da sinesgarritasunarekin eta konfiantzarekin. Kontzeptu abstraktua definitzea eta neurtzea ezinbestekoa da gardentasunaren indarra eraginkorra izan dadin. Kooperatibetan berebiziko garrantzia hartzen du kolektiboaren parte-hartze eta inplikazioarekin harreman estua duelako. Ikerketa honen jomuga izan da Rawlins-en galdetegia erabiliz ikerketa burutu den kooperatibak komunikazio gardenerako egiten duen ahalegina neurtzea. Kooperatibako kolektiboak duen pertzepzioa neurtuko dugu, horrek, kolektiboak erakundean duen konfiantza-maila eskainiko digulako.
Artikulu honetan orain arte askorik aztertu ez den perspektiba batean jarri gura genuke arreta: e... more Artikulu honetan orain arte askorik aztertu ez den perspektiba batean jarri gura genuke arreta: euskarazko komunikabideek jasotako dirutik, zenbat bueltatzen diote Administrazioari zerga bidez? Zenbat diru inbertitzen dute hedabideok euren inguru hurbilean? Zenbat lanpostu sortzen? Zein da gizarte-kohesioari eta hizkuntzaren normalizazioari egiten dioten ekarpena? Zein da, funtsean, euskarazko komunikabideen balio soziala?
Uploads
Papers by Ainhoa Larrañaga Elorza