Zuojiang Huashan labar-pinturak
Zuojiang Huashan labar-pinturak | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Labar-pintura |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Guangxi |
Prefektura mailako hiri | Chongzuo |
Konderri | Ningming County |
Koordenatuak | 22°15′42″N 107°00′37″E / 22.2617°N 107.0103°E |
Zuojiang Huashan labar-pinturak (txineraz: 花山 壁画) lurralde zabal batean aurki daitezkeen margolanak dira. Margo horiek mendeak dituzte eta Txina hegoaldeko Guangxiko kareharriko labarretan aurkitu dira, Ming ibaiaren mendebaldeko ertzan, Nonggang erreserba naturalean, Yaoda hiriaren lurretan, agian egungo zhuang herriaren aurrekariak. 2016ko uztailaren 15etatik UNESCOren Gizateriaren Ondarearen izendapena dute.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde horretan 38 leku aurkitu dira. Margo horiek Iuoyue herriaren ohiturak jasotzen dituzte. Margoak ibaiaren gaineko 30 metroetatik 90 metroetara aurkitu diram 170 metroko luzera eta 40 metroko zabalera dituen labar batean. Txinako labar-pintura handienak dira. Guztira 1900 irudi biltzen ditu, 110 taldetan antolatuta. Margo nagusia gorria da; horretarako hematitak eta animalien odola erabili zuten.
Irudietan giza irudiak eta animaliak ikusten dira; horiekin batera, aiztoak, kanpaiak, itsasontziak eta danborrak biltzen dira. Giza irudiak handiagoak dira: batek 150 zm. garaiera du.
Datzioa ez dago oso garbi. K.a.V. mendetik K.o. II mende artekoak izan daitezke. Dena dela, karbonoarekin egindako datazio berrien arabera zaharragoak izan daitezke: zaharrenek 16.000 urte izan ditzakete; berrienek 690 urte. Tinako historian kokatuta, Erresumen arteko borroken garaietatik Han dinastia arte joango lirateke.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):The Rock Art of Huashan.
- (Ingelesez):Bideoa Youtuben.
- (Ingelesez):China Discovery.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuojiang Huashan labar-pinturak |