Edukira joan

Zuhandor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuhandor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaCornaceae
Generoa Cornus
Linnaeus, 1753
Azpibanaketa
Cornus

Swida
Chamaepericlymenum
Benthamidia

Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdogwood (en) Itzuli
Cornus drummondii loretan
Cornus canadensisaren fruitua
Cornus florida udaberrian
Cornus florida, garauak izotzez bilduta
Zuhandor (Cornus sanguinea) baten loreak

Zuhandor edo Cornus generoko landareek Cornaceae familiako hosto erorkor zurezko landarez (zuhaixkak eta zuhaitzak) eta landare belarkaraz osatutako 30-50 espezieko taldea osatzen dute; bat eta bederatzi arteko genero edo azpigenerotan bananduta (interpretazio botanikoaren arabera). Artikulu honetan lau azpigenero sartu dira.


  • Lore talde apalak, sarritan berdexkak, petaloen moduko braktea handi eta nabarmenez inguratuta; fruituak gorri eskuarki:

Espezie gehienek aurrez aurreko orriak dituzte eta gutxi batzuek aldizkakoak. Espezie guztien fruitua hazi bateko edo biko drupa bat da. Loreak lau zatitan banatzen dira.

Swida azpigeneroko espezie asko erreken ondoan hazten diren zuhaixka estoloidunak dira. Horietako batzuk ikuspegiei itxura natural emateko landaketetan erabiltzen dira, batez ere zurtoin gorri argi eta hori argiko espeziak. Benthamidia azpigeneroko espezie gehienak landare apaingarri legez erabilitako zuhaitz txikiak dira. Zuhaitz loredun ederrak eta dotoretasun bitxikoak..

Cornus eta Benthamidia azpigeneroen espezie batzuen fruituak jangarriak dira, baina ia zapore gabeak. Swida azpigeneroarenen baiak arinki pozoitsuak dira gizakientzat, txoriek erraz jaten badituzte ere. Lepidoptera generoko espezieetako larba batzuk elikatzen dira zuhandorrez, baita Coleophora generoko espezie batzuk ere;C. albiantennaella, C. cornella eta C. cornivorella espezieak Cornusez baino ez dira elikatzen.

Lehen zuhandorraren oso zur gogorreko zurtoin mehez sastakaiak (dagak) egiten ziran eta hortik datorkio landareari bere ingelesezko izena dogwood (lehengo dagwoodetik).[2] Ehundegi anezkak, geziak, lanabes kirten edo heldulekuak eta oso zur sendo eta gogorra behar zuten beste gauzaki txiki batzuk egiteko oso estimatua zen zuhandorraren zura.

Gauza handiagoak ere, egiten ziren zuhandorraren zurez; esate baterako ardoarentzako edo fruitu batzuentzako dolaretako torlojuak.

Amerikako Estatu Batuetako aurrendariek hortzak garbitzeko erabiltzen zituzten zuhandorrak; azala kenduta, adaxkei kosk eginez hortzak igurtziz.

Zuhandorraren elezaharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badago jatorri ezezaguneko elezahar kristau bat Jesus gurutziltzatzeko erabilitako gurutzea zuhandorrez egina zela dioena.[3] Elezaharraren arabera, Jesusen garaian, zuhandorra orain baino handiagoa eta sendoagoa zen eta Jerusalemen inguruan zuhaitz handiena zen. Bere gurutziltzatze ostean, Jesusek bere oraingo eitea eman zion landareari: laburtu zuen eta okertu zizkion adarrak; horrela gurutzeak egiteko berriro erabiliko ez zela bermatzearren. Horrez gain bere infloreszentzia antzaldatu zuen gurutziltzatzearen irudikapena bihurtuz; gurutzearen lau muturrak irudikatzen dituzten gurutze itxurako lau braktea zuriekin hornituz, bakoitza iltze bat irudikatzen duen markarekin; gainera lorearen estamine gorriek Jesusen arantzazko koroa gogorarazten dute.[4]

Bibliaren ezein tokitan ez da aipatzen ez zuhandorra ez beste edozein zuhaitzaren zura gurutzea egiteko lehengai legez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rushforth, K. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9.
  2. Vedel, H., & Lange, J. (1960). Trees and Bushes in Wood and Hedgerow. Metheun & Co. Ltd., London.
  3. Zuhandorraren elezahar zaharra (ingelesez)
  4. Zein da zuhandorraren elezaharra? Jesus gurutziltzatzeko erabili zen gurutzea zuhandorrez egina zen? (ingelesez)

Kanporako loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuhandor Aldatu lotura Wikidatan