Edukira joan

Zirku Nagusia

Koordenatuak: 41°53′09″N 12°29′09″E / 41.8859°N 12.4857°E / 41.8859; 12.4857
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirku Nagusia
Circus Maximus
Zirkua Inperioaren garaian.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°53′09″N 12°29′09″E / 41.8859°N 12.4857°E / 41.8859; 12.4857
Map
Arkitektura
Dimentsioak140 (zabalera) × 600 (luzera) m
Zerbitzu amaieraVI. mendea
Webgune ofiziala

Zirku Nagusia (latinez Circus Maximus, "lasterketa pista nagusia"), antzinako zirku eta lasterketa pista bat zen, Erroman zegoen herri ikuskizunetarako bilgunea.

Aventino eta Palatino muinoen arteko haranean kokatua, tokia, lehenik joko publiko eta Erromako errege etruriarren entretenimendurako erabilia izan zen. Hain zuzen ere, Ludi Romanien (Joko Erromatarrak) lehen jokoak toki horretan bertan antolatu zituen Luzio Tarkinio Priskok, Erromako lehen gobernari etruriarra izan zena. Pixka bat geroago, Zirkua, K.a. II. mendean greziarrengandik hartutako joko eta jai publikoak ospatzeko erabilia izan zen. Erromatar hiritarrek eskala handian herri entretenimenduak eskatu izanak, Julio Zesar K.a. 50ean zirkua zabaltzera eraman zuen. Honen ondoren, pistak 600 metroko luzera eta 225eko zabalera zuen, eta eseritako 150.000 pertsonarentzako tokia zuen (askoz gehiagok, beharbada, antzerako kopuru batek, jokoak zutik ikus zitzakeen, lerroetan pilatuta inguruko muinoetan). 81ean, senatuak arku hirukoitz bat eraiki zuen Tito enperadorearen ohorez, ekialdeko muturraren ondoan (Via Sacran dagoen Titoren arkuarekin nahastu behar ez dena, Palatino muinoaren kontrako aldean). Domiziano enperadoreak bere jauregi berria Zirkura lotu zuen, lasterketak errazago ikusteko. Beranduago, Traiano enperadoreak beste 5000 aulki gehiago jarraitu zituen, eta enperadorearen palkoa zabalago egin zuen, bere ikuspen publikoa gehitzeko jokoetan zehar.

Zirkuan ospatzen zen ekitaldirik garrantzitsuena, gurdi lasterketa zen. Pistan, 12 gurdi arte sartzen ziren, eta pistaren bi alboak, altxatako erdibitzaile batekin banatzen ziren spina izena zuena. Zenbait jainkoren estatuak jartzen ziren erdibitzailean eta Augustok ere, obelisko egiptoar bat altxa zuen bertan. Spinaren mutur bakoitzean, biraketa langa bat jarrita zegoen, meta delakoa. Honen inguruan, gurdiek biraketa arriskutsuak egiten zituzten abiada handian. Pistaren mutur bat, bestea baino gehiago luzatzen zen, lasterketaren hasieran gurdiak lerroka zitezen. Han, irteera burdin hesiak edo carceresak zeuden, gurdiak mailakatzen zituztenak, guztiek, lehenengo itzulian, distantzia berbera egin zezaten.

Zirkutik oso gutxi kontserbatzen da, lasterketa pista salbu, gaur egun belarrez estalia. Irteera burdin hesi batzuk kontserbatzen dira, baina eserleku gehienak desagertu egin dira, inongo zalantzarik gabe, horien harria, Erdi Aroko Erroman beste eraikin batzuk eraikitzeko erabili zelako.

Flaminiar obeliskoa, XVI. mendean, Sixto V.a aita santuak, Piazza del Popolora eraman zuen. Zirkuko indusketak XIX. mendean hasi ziren, osoa ez zen zaharberritze batekin jarraituak, baina egin gabe jarraitzen dute bere lurraren indusketa sakon batzuk.

Zirku Nagusiak, Erromako lehen zirkua, eta handiena izatearen ohorea izan zuen, baina ez zen bakarra izan: beste zirku batzuk Flaminiar Zirkua, non Joko Plebeioak (Ludi Plebeii) ospatzen ziren, eta Maxentzioren Zirkua izan ziren.

Zirkua, noiz behinka, jokoetarako erabiltzen jarraitzen da. Adibidez, bertan ospatu zen Live 8ren kontzertua 2005eko uztailaren 2an.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]