Zalba
Zalba | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe tradizional bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Urricelqui/Urritzelki |
Posta kodea | 31484 |
Herritarra | urritzelkiar, urrizelkiarrak |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′03″N 1°27′02″W / 42.83417°N 1.45056°W |
Garaiera | 562 metro |
Distantzia | 27,3 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 26 (2022) |
Zalba[1][a] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
2022 urtean 26 biztanle zituen.
Bertako biztanleak zalbarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalba toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Çalua (1266)
- Çalba (1268)
- Salua (1274)
- Salva (1276)
- Çalua (1366)
- Calua (1366)
- Calva (1380)
- Zalba (1534)
- Zalba (1802)
- Zalba (1966)
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalbako armarriak honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo zuri batez eta aurrean bi otsoez osatuta dago | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalba Arriasgoiti ibarran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.
Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.
Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Zalba, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.0 | 25.0 | 28.0 | 31.0 | 38.5 | 37.5 | 39.6 | 35.0 | 29.2 | 22.0 | 17.2 | 39.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.1 | 9.3 | 12.5 | 15.6 | 19.1 | 24.3 | 27.1 | 27.3 | 23.4 | 18.4 | 11.7 | 8.6 | 17.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.4 | 4.9 | 7.6 | 10.6 | 13.7 | 18.1 | 20.5 | 20.4 | 17.2 | 13.2 | 7.9 | 4.8 | 12.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 0.6 | 2.7 | 5.6 | 8.3 | 11.9 | 13.9 | 13.5 | 10.9 | 8.1 | 4.1 | 1.1 | 6.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.6 | -4.5 | -2.2 | 0.6 | 2.6 | 6.8 | 9.3 | 8.5 | 5.3 | 1.0 | -2.3 | -4.1 | -4.6 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 118.8 | 100.2 | 94.8 | 92.3 | 74.5 | 54.9 | 38.4 | 39.6 | 64.7 | 80.1 | 121.0 | 108.5 | 987.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 2.3 | 45.7 | 63.6 | 62.8 | 50.0 | 81.8 | 72.9 | 74.0 | 64.0 | 74.8 | 47.8 | 95.5 | 95.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 15.1 | 13.9 | 13.1 | 14.3 | 12.8 | 7.9 | 6.1 | 6.3 | 8.6 | 11.9 | 15.7 | 15.0 | 140.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.7 | 4.4 | 2.4 | 0.9 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.6 | 2.6 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko katedralak zenbait lursail izan zituen XII. mendetik. Herria Rediezmoaren Liburuan ageri da, 1268koan.
Arriasgoiti ibarrekoa izan zen, XX. mendera arte, non Arriasgoiti Lizoainibarrera sartu baitzen. 1835-1845eko udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak (Arriasgoitikoak) herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten. Gero, Zalba, udalerri osoa bezala, erregimen komunaren mende jarri zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022 urteko erroldaren arabera 26 biztanle zituen Zalbak.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
24 | 19 | 23 | 24 | 26 | 23 | 23 | 25 | 23 | 26 | 27 | 32 | 29 | 29 | 28 | 28 | 25 | 26 | 27 | 27 | 24 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Zalbako azpieuskalkia artzibarrera da, eta, zehazki, Arriasgoitiko aldaera.[9]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Joan eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Zalbako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Zalbako zubia, Erro ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Zalba - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Zalbako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Zalba» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Artzibarrera.